DONOSTIA. 2013an publikatutako Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen disko-liburuan oinarrituz, hiri estatubatuarrean egindako bira poetiko eta musikala erakusten du dokumental honek, eta Euskal Herria bezalako herri txiki eta pluralaren unibertsaltasunari buruz hausnartzera gonbidatzen du, antzokiak adierazi duenez.
Elkarrek ekoitzitako eta Eusko Jaurlaritzaren eta SGAE Fundazioaren babesa duen dokumental honen aurkezpenak Cúpula aretoan izango du lekua, 20:00etan, eta sarrera doan izango da edukiera bete arte.
Bertan Josu Venero (lanaren zuzendari eta errealizadorea), dokumentaleko protagonistak eta SGAE Fundazioaren ordezkariak egongo dira. Elkarreko eta Berriako ordezkariek ere parte hartuko dute.