XXVI. mendeko euskaldunak. Kostaldea.Ternua. Baleak. Apaizak. Eta ez, ez daEuskal Herriaren Historia irakasgaikoeskola bat, euskal gai bat oinarri hartuta,Estatu Batuetan ingelesez egin den lehenengokomiki trilogiako azken alea baizik: Joanes orthe BasqueWhaler trilogiako Priest of Pirates alea(2013). Nevada Unibertsitateko (Reno) Center forBasque Studies-en eskutik argitaratutako trilogiabaten azken alea da aipatutako komikia, trilogiakoaurreneko bi lanak bezalatsu:TheFlyingWhaleboat(2009) eta Whale island (2011). GuillermoZubiaga (Barakaldo, 1972) da euskal nortasunariahots ingelesa jarri dion idazlea. Ikasketa kontuekOzeano Atlantikoaren beste aldera eraman bazutenere, gaur egun New Yorken bizi den bizkaitarrakezin izan dio utzi bere jaioterriak eragitendion jakin-mina asetzeari. Eta kuriositate horrenemaitza da Joanes pertsonaia.

Joanes baleazalea da komikietako protagonista.Euskal HerritikTernuara bitarteko itsaso eremuzabalean mila abentura biziko dituen gizona. Etaizena bera ez da ausaz erabakitakoa. “Joanes izenahistoria erregistroetan zein baleazale eremuetakozenbait euskal mitoetan asko errepikatzenden izena da. Alde batetik, Joanes Etxaniz baleaarrantzale oriotarrak 1584an utzitako testamentuaIpar Amerikan aurkitutako testurik zaharrenetarikobat da, 1567. eta 1577. urteetan euskaldunekutzitako beste bi agirirekin batera. Dudarikgabe izkribu horiek adierazten dute euskaldunakAmeriketan aspalditik izan direla. Bestalde, JoanesSuhigaraitxipi euskal kortsarioak baleazaleeninteresak maiz babestu zituen bere ekintza piratetan.Eta, gainera, gure ahozko ohiturarenkasuan, adibidez, Aita Barandiaranek aipatutakoarpoilariaren kondairako protagonista JoanesBalaztena zumaiarra da. Beraz, beti uste izan dutpertsonaiarentzako izen aproposena Joanes zela”.Baina, esan bezala, ez da abentura istorio soil bat.

Ez da historia hutsez osatutako komikia. EuskalHerriaren kultura eta tradizio zertzeladak edononaurki daitezke, orrialde batean bai eta hurrengoan ere bai. Eta zertzelada horiek mitologia irudibihurtzen dute, besteak beste, lamiak eta sorginakagertzen direlako. Zubiagaren ustez aukeraketahorrek badu arrazoi bat: “Pierre de Lancremagistratufrantziarraren arabera, eta geroxeago Zugarramurdikoprozesuetan zein herri-sinesmenetanagertzen denaren arabera, sorginak beti izan diraitsasoarekin erlazionatuak”. Kontakizun guztiamitologiaren aipamen eta erreferentzi anitzez jositadagoela diokomikilariak, “gure historia eta gureahozko tradizioa bateratzea nahi izan dut, nolabaitEuskal Herriaren idiosinkrasia eta berezitasunkulturala islatzeko”.

Alabaina, euskal munduarekiko erreferentziak ezdira horretan amaitzen, idazleak Bernart Etxepareriedo Joanes Leizarragari ere erreferentziakegiten dizkielako. Eta Guillermo Zubiagak aitortzendu irakurle estatubatuarrari urruti samargeratuko zaiola testuinguru hori guztia: “bainahainbeste denbora AEBetan egin eta gero,banekien euskal gai bati buruzko zerbait aurkeztunahi nuela merkatu amerikarrean”. Ameriketakogizarteak izan dezakeen gaien ezagutzaurriaune batean ere ez da izan proiektua atzean uztekoarazo. “Nire buruari promesa egin nion liburuhau nahitaez gauzatuko zela, eta ez nion nire hitzarihuts egin nahi”.

Abentura eta etnografia ukitu horien artean, apaizakere agertuko zaizkio irakurleari Priest of Piratesliburuan, “eliza balea arrantzaren industrianlaguntzaile oso garrantzitsua izan zelako”. Zubiagarenhitzetan, euskal baleazaleen lehen aipamenekelizarekin dute harremana. “670. urtean,Lapurdiko euskaldunek 40 upel balea olio bidalizituzten Frantziako Sena ibaian dagoen Jumiegeskoabadiara; eta horren lekukotasun idatziadugu”. Horrez gainera, 875. urtean Translationsand miracles of Saint Waast liburuan euskaldunekegindako balea arrantzari buruzko beste aipamenbat ere badagoela zehaztu du komikigileak.Edo, bestela, hor daude Lekeitioko Santa Mariaeliza eta Baionako Saint Marie katedralaren eraikuntza,“euskal baleazaleek arrantzatik ateratakodiruarekin finantzatuak izan zirenak”. Hortaz,abadeen presentzia ere justifikatuta dago komikiarennondik norakoan.

ANTIHEROIAREN ITZALEAN Guillermo Zubiagasekula ez da heroi klasiko, onbera eta garbiarenzaletua izan. Txikitatik izan ditu gustuko antiheroiak;esate baterako X-men komikietakoWolverine(Otsokume), Star Warseko Han Solo edotaClint Eastwood aktoreak antzeztutako Harry zikina;edo Sergio Leonek sortutako spaghetti western-etako “izenik gabeko gizona”. Zubiagak ustedu bere komikiak erewestern generokoak direla,eta euskal balea arrantzaleak Amerikako cowboyenbaliokideak direla.

Baina protagonistaren izaerara bueltatuta, aldebatetik, balea arrantzaren industria sufrimendu,konpromiso, ausardi edo bestelako bertuteen islagisa ikusten bada ere, “negozio oso zikina, beltzaeta goibela zen”; beraz, komikietan heroi bertutetsubat protagonista gisa ezartzea ez zuen erreakomikia listegi ikusten Zubiagak. “Bestalde, Joanesenbidaia motibatzen duten arrazoiak berekoiak dira;arrazoi altruisten arabera jokatzen duten usadiozkoheroien kasuan ez bezala. Berehalako irabaztearen,diruaren eta ospearenatzetik dabil protagonista.Halaber, muinean biraogile etamozkortizitala da, pertsonaia oso gizatiarra eta akastuna”.Hala ere, komikigileak aitortzen du narrazioanbadagoela pertsonaiaren jarrera aldaketarik, batikbat trilogiako hirugarren alean; “nahiz eta barnegizatxarra ez zaion guztiz desagertzen”.

ZURI-BELTZAREN INDARRA Dena koloretan jasotzendugun sasoi hauetan, zuri-beltzaren aldekohautua egin du Guilllermo Zubiagak Joanes or theBasque Whaler trilogian, eta ez bakarrik produkzioaeta inprimatzea merkeagoak izan daitezen.“Eleberri grafiko gehienak, edo behintzateleberri grafikoen lehen edizioak, zuri-beltzeanizaten dira, baina, horrez gainera, nik neuk komikiarenesentziarik samurrena, freskoena edotafaltsutu gabeena erakutsi nahi nuen”.

Halaber, sortze prozesuaren azpiko kapak eskaininahi izan dizkio idazleak irakurleari, “behekoegiturak izan daitezkeenak, itsasontziak, adibidez”.Horregatik ez ditu guztiz ezabatu arkatzezegindakomarra asko. “Estetikoki betidanik gogokoagoizan dut arkatzez egindako aurpegia, koloreztatutakoabaino. Era horretan, ez dut ezerfaltsutzeko beharrik izan, eta komikiarekin ahaliketa egiatiena izateko aukera eskaini dit”.

Eta pozik geratu da Guillermo Zubiaga trilogiarenhirugarren alearekin, batez ere “ibilbide luzebaten burutzea adierazten duelako. Egitasmo osopertsonala izan da eta, zalantzarik gabe, xede batlortzean izaten den asebetetzea bezalako oso gauzagutxi deskribatuko nituzke”. Trilogia honeninguruan azkengauza bat lortubaino ez luke nahiidazleak, komikiok euskaraz irakurri ahal izatea.“Hori izan da nire asmorik handiena! Denborakontua izatea espero dut”. Ea hala den.