AINGERU Epaltzak (Iruñea, 1960)Erresuma eta Fedea trilogiarenazken eleberria publikatu du: GureJerusalem galdua ?gogora ditzaguntrilogia hau osatzen duten aurreko biak: MailuarenOdola eta Izan bainintzen Nafarroakoerrege?. NafarroakoErresumari heldu dio eta“gainontzeko liburuek kontatu ez dutena”agertu du idazleak trilogia honetan. JoanesMailu pertsonaia izango du ardatz obrahonek. Trilogiaren protagonista nagusia,Henrike erregearen mandatuz Iruñera abiatukoda eta espioitza lanak burutuko ditu. Bainalana ez da erraza izango. Herria altxamendurakoprestatzea izango da bere xedea,espainiar inbasoreak kanporatzeko asmoz.
Gure Jerusalem galdua nobela honetanfikzioa eta historia taxuz uztartzen dituennarrazioa sortu du iruindarrak. 2006. urteanhasi zuen abentura honi amaiera eman dioautoreak, garaiko giroa maisutasunezdeskribatuz eta Nafarroaren historia ahazmenetikateraz.
Zer aurkituko du publikoak zure azken liburuhonetan?
Batetik, fikzio lan bat; irakurleari entretenitzeazgain, aldi berean pentsarazi eginnahi diona. Bertzetik, gure iraganaren epejakin bati buruzko halako ikuspegi bat, askipertsonala, baina aldi berean bertze jendebatzuekin partekatua izan daitekeena. Epehori Nafarroako konkistarekin hasten da1512 inguruan eta mende bat geroago ixtenda, Nafarroa independenteko azken erregeahil zutenean.
Zein da, zure ustez, obra honetan gailentzen dengeneroa?
Liburuak franko zor die XIX. mendeko etaXX. mende hasierako abentura nobela klasikoei.Baina baita bi mende lehenagokopikareska espainiar edo alemaniarrari ere.Hasiera, berriz, oso tarantinianoa da, generobeltzeko nobela bat ematen du, XVI. mendebukaerara eramana. Eta hondarreanbada ilunabarreko edo arrastiriko westernbatekin konparatu duenik, garai edo aro baten bukaeraren potreta dakarren heinean.
Lehenengo liburua idazten hasi zinenean, trilogiaizango zela bazenekien?
Ala idazten joanzaren heinean sortu da ideia?Lerro bat idatzi orduko ohartua nintzenidatzi nahi nuen istorio guztia ez zitzaidalaeuskarazko 200 orrialdeko ohiko liburubatean sartzen. Denboraz ere kalkulatunuen urte parrasta bat botako nuela huraidazten. Bertzalde, ez nengoen hain segurunire istorioa jendeari interesatuko ote zitzaion.Beraz, buruan neukan guztia hiruzatitan banatzea gogoratu zitzaidan, lehenbizikoaargitaratu ondoan neurtzeko eamerezi ote zuen segitzea edo hobe nuenbertze proiektu batzuei lehentasuna ematea.Mailuaren odola horrela atera zen.Harrera ona izan zuenez, horrek animatuninduen segitzera.
Zenbat urte izan dira lehenengo liburua idatzizenuenetik?
Lehenbizikoa 2006an atera zen, baina hirulehenago hasi nintzen idazten. Guztirahamar urte egin ditut trilogia osatzen, etadenbora gehiena, lau urte, azkenarekin.
Nafarroako Erresumaren inguruan asko idatzida, gehiago azken urteotan. Kasualitatea izanda edota tendentziaren bidetik jo duzu?
Asko idatzi da, baina erdaraz gehiena eta,gainera, nire lanez aparte, oso fikzio gutxi. Liburu horietan guztietan kontatzen ez denakontatzen dut nik.
Zerk esango zenuke egiten duela berezi ‘Gure Jerusalemgaldua’ (eta aurreko bi liburuak) Nafarroareninguruan idatzitako gainontzeko nobelekiko?
Erran bezala, hagitz nobela guti ezagutzendut garai haietan kokatuak. Historia liburuenaldean, nireak bertzelako irakurketabat eskaintzen du. Batetik, jende arruntarenikuspegia ematera saiatzen naiz, etahorrek, nik irudikatzen dudan bezala, ezzuen batere ikustekorik nobleen, handikienedo erregeen ikuspegiarekin. Bertzetik, konkistarenondoko urteetan finkatzen naiz.
Ematen du Nafarroako Erresumaren historiaAmaiurren bukatu zela. Hori ez da egia.
Zaila egin zaizu fikzioa eta historia uztartzea?
Oreka bat bilatu behar duzu. Historia ongiezagutu behar duzu giro egoki bat lortzekoeta zure kontakizunak sinesgarritasuna izateko.
Kasu eman behar duzu, alabaina,arriskua dagoelako irakurlea itotzeko edoaspertzeko datu historikoekin. Nik dozenabiografia, monografia eta historia liburuirakurri ditut, baina batzuetatik esaldi bakarragelditu da liburuan.
Zergatik erabili dituzu tipografia ezberdinak? Eta zer dela eta erabaki duzu narratzailepertsonaiaerabiltzea narrazioan?
Liburuak bi narrazio uztartzen ditu, bakoitzapertsonaia baten ingurukoa, eta modudesberdinean kontatuak, bata ni-ka eta bertzeahura-ka, bata iraganean eta bertzea orainaldian.Zer gertatzen da? Protagonistabatek bere bizia kontatzen duela, ni-kaberaz; eta bertzeak irakurtzen duela hark kontatzen duena, hura-ka. Desberdintasunhori tipografikoki ere nabarmentzea interesatzenzitzaidan.
Hainbeste pertsonaia maneiatzea narrazio bateankonplikatua al da?
Tentuz ibili behar duzu ez nahasteko ez irakurleaezta zu zerori ere idazten ari zarenean.Behin edo behin gertatu zait.
Pertsonaien izaera eraikitzean, asmatuak izandira ala dokumentazio lanaren ondorio?
Pertsonaia historikoak fikziozkoekin nahastendira. Nafarroako errege Henrikez ehunkaliburu idatzi dira, eta haren nortasunahagitz ezaguna da. Beraz, horretan gauzahandirik asmatzerik ez dago. JoanesMailu,berriz, trilogiaren protagonista nagusianeuk asmatua da eta neronek eman diot gorputzaeta arima; betiere XVI. mende bukaerakogerlari kalbinista nafar bati suposatuahal zaion nortasunarekin bat etorririk.Halako pertsonaia batek ezin du jokatu XXI.mendeko gizon baten gisara. Bada bertzepertsonaia inportante bat,Pedro Agerre (Axular). Historikoa da, baina deus ez dakigunolakoa zen. Nik neure Axular partikularraasmatu dut.
Pertsonalki, zer eman dizu zuri trilogia hau idazteak?
Niretzako, idazle gisa, desafio galanta izanda, eta hartatik onik-edo atera naiz.Momentuz,pozik handiena lana bururatzeak emandit. Unaturik bukatu dut, buruz eta gorputzez.Sekulako beharra nuen amaiera ematekoeta bertze gauza batzuk egiten hasteko.Irrikaz nago XXI. mendera itzultzeko.
Etorkizun hurbilean beste eleberririk sortzekoasmorik baduzu?
Hamar urtez aritu naiz neurri luzean. Atsedenahartu nahi dut pixka batean. Hurrengolana neurri motzekoa izanen da, ipuinliburu bat seguru aski.
Errepikatuko zenuke trilogia idaztearen esperientzia?
Hurrengo hamar urterako ez dut halakorikburuan. Baina batek daki!