durango. zeregin guztiak azken ordurako uzten dituzten horiek gogoratu beharko lukete Durangoko Azokaren aurtengo edizioak ordu gutxi ba-tzuetan itxiko dituela ateak. Balan-tzea egiteko eguna da gaurkoa antolatzaileentzat; alegia, aurreko urteetan hartutako bidea indartzea lortu ote duten baloratzeko unea. Guneetan banatutako esparru ezberdinek ahalbidetu dute Azokaren izen aldaketa, liburu eta diskoez haratago doan kulturaren produkzioa susta-tzeko eta zabaltzeko formula arrakastatsua aurkitu duela baitirudi. Modu horretara, beste toki batzuetan entzuten ez diren ahotsak en-tzunaratzeko lekua izateaz gain, sektore konkretu bakoitzeko eragileen artean hausnarketarako txokoa bilakatu da Azoka.
Landakoko esparrura mugatzen zen jarduna Durangoko beste leku batzuetara eta kultura barrutietara hedatzeko ahaleginarekin bat hasi zen Irudienea duela hiru urte. Honakoa da lehen urtea Zugaza zinemetan leku hartu duena. "Beldurrez" egin omen dute aldaketa, onartu zuen atzo Arrate Illarrok, Irudienea gunearen arduradun eta bertsolariak, izan ere, Azokaren bihotzetik hurbil egon arren ez zuten jendearen erantzuna nolakoa izango zen aurreikusteko modurik. Lehen egunetik uxatu zituzten kexkak, programazioa gainezka izateak zer edo zer esana izan du horretan. Haurrekin egindako bikoizketa tailerra zein hurrengo egunean proiektatutako lanak
"Irudienearen eboluzio polita izan da, sortzaileak geroz eta gehiago etortzen baitira. Hasieran guk dei-tzen genien eta orain eurek eskatzen digute tarte bat", kontatu zuen Illarok. Gunearen balio erantsietako bat, gainera, euren lanak erakusten diren bitartean sortzaileak presente egotea da; horrek ikuslearekin solasaldia sortzeko parada dago. Aurtengo plantemenduan, gainera, pauso bat urrunago joateko saiakera berezia egin dute, bertsolariaren esanetan. "Beste urte batzuetan emakumeen lan gutxi jasotzen genuela konturatu gara eta hauen lanak ikusarazi nahi izan dugu", gaineratu zuen. Atzoko egitarauarekin, hein handi batean, huts hori betetzea lortu zuten.
Begiradaren atzeko aldean mahai-inguruan Goizalde Landabaso kazetari eta idazleak Iratxe Fresneda EHUko irakaslea, Mireia Gabilondo zuzendari eta aktorea, Aitziber Garmendia aktorea eta Olatz Beobide zuzendariaren solasaldia gidatu zuen. Intentzio osoz jarritako izenburuan, emakume hitza ekiditea erabaki zuten, honelako jardunaldietan parte hartzeko gizonezkoei sortzen zaien alergia sahiesteko asmoarekin. Trikimailu abil horrekin gizaseme baten batzuk engainatzea lortuta, emakumezkoak zinemaren industrian aurkitzen dituzten zailtasunen inguruko hausnarketa sakona eskaini zuten.
"Zinemako eskaparatean objektu gisa egoten gara, baina atzean badago emakume asko lanean", azaldu zuen Fresnedak, gidoilari eta zuzendari zereginetan, adibidez, gizonezkoak baino ez direla nabarmen-tzen argudiatuz. "Gizonezkoena den mundu honetan gure lana erakustea oso zaila da", erizten du EHUko irakasleak.
Hori dela eta, emakumezkoen zinema ikusarazteko zirkuitu espezifikoak sortu behar izaten direla salatu zuen. Gauzak aldatzeko makila magikoa lortu arteko irtenbide bakarra lanean jarraitzea da, "haserre-tzeak ez zaitu inora eramango eta", adierazten zuen bere aldetik Gabilondok.
Batez ere Zinemaldi handietan gertatzen den fenomenoa izaten omen da emakumearen ikusiezintasuna. Horregatik, "emakumeak lehen mailan ikusi nahiko nituzke", izan zen Fresnedaren aldarrikapenik ozenena, eurek ere entsegu-errorea egin ahal izateko aukera izan beharko luketeela argudiatuz. Emakumezkoek maisulanak egiteko duten exijentzia horretan badu zerikusirik kritiko gehienak gizonezkoak izatea eta galbahea eurek ezartzea. Baita egungo egoera aldatzeko erabakitze leku gehienetan gizonezkoak egotea. Horregatik, gauzak aldatzen ez diren bitartean zirkuito paralekoak babesteko beharra dagoela defendatu zuen. Beraz, bide hori jorratzen den arte, sormenaren zirkuitu heterodoxoaren babesle den heinean, emakumezkoek egiten duten zinemak lekua izango du azokan.
proposamenak Solasaldiak en-tzundakoaz gogoeta egiteko denborarik gabe, Irudieneako Laburmira egitasmoaren barruan emakumeek zuzendutako hiru film labur eskaini zituzten atzokoan. Proposamenak zein baino zein ezberdinagoak ziren euren artean. Horietako lehena Lara Izagirreren Sormenaren bide ezkutuak izan zen, Eneko Atxa sukaldariaren laguntzarekin sorkuntza prosezuaren inguruko hausnarketa egiteko dokumentala. Hurrengoa, film laburra, Amaia Badiola gernikarraren fikzioa izan zen, Hondartza; mugimendua iradokitzen duten zuri beltzeko irudi estatikoen bidez aurrera egiteko atzera begiratzearen garrantzia azpimarratzen duen fikziozko lana.
Azkenik, Maialen Kaltzakorta eta Eider Etxebesteren lanean, Potxuak kaleak hartzen izeneko dokumentalean, Lekeition jazotako emakumearen aldeko herri mugimenduaren nondik norakoak ematen dira. Zinemaren jardunaldi heterodoxoa Izaro Gonzalez Ieregiren 81 amama edota lehenago aipatutako Gabilondoren Amaren eskuak filmeen emanaldiekin osatu zuten Irudienean.