1912. urteko galerna hilgarria Euskal Herrian.Ehunka marinel hil zituen gertakari tragikoaeta bodyboarder bat. Kirolari modernoak,istripuz, mende bat atzera egiterakoan bizikoduena taularatuko du Bada Teatroak Traganarruantzezkizunarenbitartez. “Euskal Herrian izandiren aldaketa sakonenetariko baten lehen harriaedo garai emankor baten azken ur-tanta izan zen,eta horrek erakartzen ninduen; bi mundu, modernoaeta tradizionala, indar betean elkarbizitzenziren, konpetentzia gogorrean”, azaldu du UrkiMuguruzak, lan honetako zuzendari eta gidoilariak.
Albaolak, itsas ondarearen berreskurapenean lanegiten duen elkarteak, galernaren mendeurren ekitaldietaragonbidatu zuen Muguruza, itsas nabigaziobat eginez eta Bermeonhiru egun igaroz. “Ospakizunetanparte hartu, txalupa tradizionaletan ibilieta historiari buruzko azalpen ugari jaso nituen.Jadanik banekien zeri buruz idatzi edo non kokatunire proiektua. Argi nuen baita, naiz eta garaitragikoak izan, umoretik landu nahi nuela, antzezlanaondo pasatzeko egiten nuela eta ikusleriakere ondo baino hobeto pasatu nahi eta behar zuela”,ziurtatu du antzerkigileak.
Bodyboardaren berezitasunaz, bestalde, horrelamintzatu daMuguruza: “Zu zeu zeure buruarekinlehiatzen zara, eta itsasoarekin ere bai. Ez da taldekakokirol bat; zu, zure taula eta ingurunea, besterikez. Eta pertsonaia xelebre samar ugari ereeman ditu kirol honek: adibidez, gurea,Winguru”.Traganarruko zuzendariak gaia aukeratuta zuenberaz, baina, “nola kontatu gertaera historiko bataskatasunez baina funtsa errespetatuz? Norenbitartez? Zein begiekin begiratu?”.
Hasieran, Muguruzak bere “imajinarioan” saiatuzenmarrazten garai hartako jendea. “Pentsatu nuenneuk asmatutakoen eta benetan existitu zirenetakobaten artean zein harreman izan zezaketen. JuanMiguelOrkolaga zenpertsonaia historiko hau, meteorologoa,astronomian aditua eta elizkoia”, aipatu du.Istorioari ekiteko osagai guztiak bazituen jadagidoilariak. “Elkarren ondoan jarri eta jostea” besterikez zen falta. “Urtebete eman nuen gutxi gorabeherazazpi jokalarirentzako idazten. Nahiz etajakin gero eta aktore gehiago, orduan eta lan handiagoaeskatuko zuela muntaketak. Iñigo Azpitarte,Iker Etxarri, Jon Ander Alonso, Erika Olaizola,Gurutze Eizmendi, Inazio Tolosa eta Iñaki Santosaukeratu zituen “jokalari” gisa; orain umore absurdoa,surrealista eta tragikoa publikoari helarazikodioten aktoreak, alegia.
Traganarru deitu diote antzezlanari. “Euskal mitologiarenirelu bat da”, dio Muguruzak. Traganarru“itsasoari lotuta agertzen da, eta esan daitekelehorrean dabilen eate ireluaren parekoa dela, hauda, itsasoan gertatzen diren hondamendien irelua,arrantzaleen etsaia. Haize-zurrunbiloari esatenzaio oraindik ere zenbait lekuetan. Olatuek ere, kostaldearenaurka lehertzen direnean, zurrunbilodinamikabat sortzen dute, askotan surflaria bertanharrapatzen duena”. Elementu hauek izangodira bidaia surrealista honen hasiera, eta, agian,amaiera ere bai.
EROSOTASUNIK EZ Bada Teatrokoek Zarautzen egindituzte entseguak. Aktore guztiak inguruko herrietakoakdira; Donostia, Azpeitia, Zumaia... “Sekulakolana, inplikazioa, gogoa eta maitasuna” aridira erakusten proiektuarekiko. “Ez ditugu antzerki-talde kontsagratu batek izan ditzakeen erosotasunak,ez ditugulako entseguak kobratzen,gaur egun inork ez duelako denbora soberan, denokdugulako bizitza bat entsegu-lokaletik kanpo, ardurak...ez da batere erraza eta bihotzez eskertzekoada hauen ahalegina”, azpimarratu du Muguruzak.Honekin batera, “atrezzoan, jantzitegian eta diseinugrafikoan ere, auzolana eta elkartasuna dagoemaitzaren oinarrian eta hauek gabe ez legoke Traganarrurik”,gaineratu du.
Antzezlana ikusteko lehen aukera gaur bertan izangoda, Azpeitiko Antzerki Topaketak direla bide.Horren ostean, ahalik eta emanaldi gehien eskaintzeaizango da euren helburua, “antzerki programatzaileekhala nahi badute behintzat”.
Jendeaurrea aukera hau ez galtzera animatu duMuguruzak. “Antzezlan originala, euskara hutseansortua eta proposamen ausarta delako. Gazteakgara eta krisi garaian sortu dugu, barren-barrenetik.Zer gehiago behar du lan batek, antzerkiarenlabirintoan, arrastoa uzteko?”, bukatu du.