BOST urte igaro dira Ipurbeltz haurrenaldizkariak agur esan zuenetik. Gizartearenaldaketen ondorioz, literaturaeta komikia kontsumitzeko ohituraberriak medio, 1977tik hilero-hilero hainbatgaztetxo eta ez hain gaztetxorentzat umore egarriaasetzeko ur fresko zenak 2008ko ekaineanikusi zuen argia azken aldiz.
1977an, Frankismoa amaituta, euskararen etaeuskal kulturaren udaberria loratzen hasia zeneta, hain zuzen, Ipurbeltz izan zen udaberriepel hartako lore koloretsuenetako bat. Ikastolenaldetik proposatu zen euskarazko komikibat egitearen ideia, haurrek euskaraz irakurtzeabultzatuko zuen zerbait, eurentzakoegokia zen zerbait. Iraila zen marrazkilari taldebat elkartu eta eskolen proposamenari helduzionean. Mikel Plazaola, Jesus Lucas,Antton Olariaga, Tomas Hernandez, HilarioUrkia eta Pedro Agirregomezkorta marrazkilariakAngel Lertxundi idazlearekin eta EreinArgitaletxeko sortzaileetakoarekin harremanetanjarri, eta laster atondu zuen hark bilera,Julen Lizundia Ereineko orduko zuzendariareneta marrazkilariekin. Berehala ipini ziotenizena ere, Ipurbeltz, hain ezaguna denxoxoak beleari ipurbeltz atsotitzetik hartua.Erein argitaletxea ere sortu berri zen, etaaldizkaria finantzatzeko harpidetza sistemaerabili zuten, pixkanaka-pixkanaka hasierakotraba ekonomikoak gaindituz eta 31 urteziraungo zuen argitalpena munduratuz.
Helburuak ongi finkatuak zituen aldizkariakhasieratik. Hasteko, euskara ahora ekartzea konformatzeari; bertako egileena zen espaziohori, bertako istorio eta giroena.Baina noski, hainbeste urtetako ibilbideanezinbestean egin behar dira aldaketak. Gauregun Ereineko zuzendari den Iñaki Aldekoakazaltzen ditu aldakuntza horien zergatia:“Aldatzen joan zen eskoletatik iristen zireneskaeren arabera. Ipurbeltzen irakurleakbelaunaldika aldatzen joan ziren, eta horiekeskolatik aldatu ziren bereziki. Eskolen eragina,nahitaez, handitzen joan zen aldizkarianere”. Hori dela eta, haurrek beraiek eskatzenzutenaren arabera atal berriak sartzeari ekinzioten: “Garai batzuk egon ziren dena komikiazena, baina, gero beste atal batzuk ere izanzituen. Esaterako, eztabaida gunea, jokoak,umeek parte hartzeko atalak eta abar. Komikigileekbultzatutako ekimena izanik, komikiaizan zen beti ardatza, eta horrek zuen pisu handiena,nahiz eta gero bestelako atalekin aldizkariosatuago bat bilakatzen joan zen, eskatzenzigutenaren arabera”. Bere aburuz, horretandatza, hain zuzen, Ipurbeltzen arrakasta. “Oraindauden publikazioek ez dut uste lortudutenik Ipurbeltzek lortu zuena. Lehenengoa izateak ere izango du bere pisua, lehenengoekbeti baitute xarma berezi bat”, dio Aldekoak.
‘ARTISAUTZA’ LANA 31 urtetan 362 zenbaki kaleratuziren. Urte horietan guztietan dozenakagidoigilek, marrazkilarik eta kolaboratzailekhartu zuten parte aldizkaria egiten. Ezin kontalitezke zenbat pertsonaia eta istorio sortuzituzten guztien artean. Internetik eta gauregungo aurrerapen digitalik ez zen garaian,eskuz egiten zituzten lanak eta gero Ereinekobulegoetan prestatzen zuten argitalpena, handikinprentara bidaltzeko. Sortzaileak erabataske ziren lanerako: “Askatasun osoa zuten egileeklanerako ?kontatzen du Aldekoak?; egilebakoitza, gainera, bere amarena zen, hortaz,bakoitza bere erara aritzen zen. Pertsonaianeta istorioan zentratzen ziren eta hortik aurreraez zegoen inongo kontsignarik edo pautarik”.
Komikiaren kontsumoa jaitsi egin da oro har,edo kontsumo ohiturak aldatu bai behintzat.“Donostiako Prim kalean bada komiki dendabat, eta handik pasatzen naizenean beti sartzendut muturra eta beti ikusten dut jendeabertan, edo Baionara joaten naizenean ereikusten dut mugimendua ?aitortzen duAldekoak?. Gaur egun, albumak kontsumitzendira gehien, baina ez haurrentzakoak bakarrik,helduentzako ere. Badirudi komikigintzarekinlotura duen zerbaitdela albumena, irudien bitartez istorioak kontatzen baitira horietan ere, azkenfinean”. Edozein modutan, komikiak gauregun ez du salmenta onik: “Hemen marrazkigilemundialak daude, fenomeno pila, bainagero ez du irteerarik”. Badira pertsona eta talde“oso fidelak” ere, baina, tamalez, “komikienaapustu arriskutsua da gaur egun argitaletxeedo enpresentzat”.
KOMIKIA SARITU, BERRESKURATZEKO IpurbeltzekRekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketako (KMK)Ohorezko Saria jasoko du aurten, eta Aldekoareniritziz, “oso garrantzitsuak dira horrelakolehiaketak” komikia berreskuratzeko saiakeran.Baina, bere ustez badira zeregin horretanlagunduko luketen bestelako elementuak ere:“Esaterako, haurrentzako testuliburuetankomikia gehiago erabiltzea. Komikiak beti lotuizan dira irakaskuntza aurrerakoiarekin, baina,aspaldian galtzen ari den sentsazioadaukat. Orain irudipena daukat gutxixeagoerabiltzen dela”. Nola ez, beste gauza guztiakbezala, “komikiak ere izan zuen bere garaia,modan egon zen garai batean”. Iragankortasunarengizartean, ez dator gaizki, iraunkorizan ziren lanez oroitzea eta haien baloreanerreparatzea, Ipurbeltzen ondarean kasu.