ETSAIAK taldearen 25 urteko ibilbidea1.000 hitzetan laburbiltzea 22 abestikoCD batean laburtzea bezain zaila izandaiteke, 25 urtetan dozena inguru lan,ehun abestitik gora eta milaka bizipen baitituztekontatzeko eta kantatzeko bizkaitarrek. Urteurrenberezi hau prestatzen buru belarri dabiltzaeta datorren Durangoko Azokan aurkeztuko dutemende laurdeneko historia biltzen duen DVDa.
80ko hamarkada ez zen izan, ez, garai errazaeuskal gazteentzat. Gizartearen egonezinak izanzuen gazteengan ere eragina eta Euskal Herrianindar handia hartzen hasi zen sistemaren aurkakomugimendua. 1987ko abuztua zen Lekeitiokogazte inkonformista haiek gaztetxea okupatuzutenean: “Errebeldia momentua zen, EuskalHerriarentzat oso txarra zen egoera eta bazegoengogoa sistemari aurre egiteko. Horren islanabaria izan zen hondartza ondoko palazio ederbat okupatzea, zaplastekoa sistemari”, azaltzenduAuok, taldeko abeslariak. Mugimendu horretan(horregatik eta horretarako) sortu zenEtsaiak taldea, gauzak egiteko gogoak eta BAPedo Eskorbuto bezalako bandek sortzen zieteninbidiak motibatu zituen hogei urtez azpikomutil haiek. “Dena zen berria ?dioAuok?, egoeraautentikoa zen, punk mobida, gaztetxeena etamusika kañeroarena gustatzen hasi zitzaigun etagure talde hau bat zetorren inguru horretan”.
1991n lehen maketa (Amen, gero 2003an berrargitaratua)atera zutenetik 2001eko Kaos diskoraarte, erritmo bizian, gelditu ere egin gabe arituziren Etsaiakekoak. Zortzi diska eta bi bideohamar urtean, bada zerbait. Eta tartean oholtzatikoholtzara, gaztetxetik gaztetxera, ehunkakontzertu. Hamarkada horretan taldekideenjoan etorriak ere ugariak izan ziren. Hasierakotaldetik Auok eta Paulillok jarraitzen dute, baita88an sartu zen Iñigitok ere. Tokik, Txusek etaArtrofik osatzen dute gaur egungo taldea. Taldearenhistoriaren parte dira ordea Txarri,KeuAgirretxea, Jokin, Iosu, Dose, MikelArakistain,Afrika Bibang eta tarteka izan diren perkusionista,txalapartari, sampler programatzaile, DJeta gainerako partaide eta kolaboratzaileak ere,bakoitzak eman izan baitio ukitu desberdin etaberezia taldeari.
GELDIUNEAK, ARNAS HARTZEKO Etsaiak “bromabat bezala” hasi bazen ere, harro diote, azkenean,lagun talde batek musikatik bizitzea lortu zuela,“profesionalak izatea lortu genuen; garai hortanulertzen zaila zen, Negu Gorriak edo La Pollabezala, gutxi baiginen musikatik bizitzea lortzengenuenak”. Hamabost urtez bizimodu hori eramanda,handia zen taldeak eskatzen zien dedikazioaeta ahalegina; hainbeste kontzertu, grabazioeta bidaiaren ostean arnas hartzeko garaiazela iritzi zioten 2001ean,bakoitzak bere proiektuetarakoastia ere izan zezan.Hortik jaio ziren Txapelpunk,Pin Pan Pun, Nok, Fjord eta UEK,esaterako.
2008an kolpe egin zioten berriro sorkuntzari etaApurtu arte diskoa atera zuten, baita 60 kontzertutikgorako bira handia ere. Horren osteanbeste atsedenalditxoa hartu zuten. Baina etenaldiakegitea, txarra ez izateaz gain, ona erebadela diote: “Horrek aukera eman digu nahiahala urruntzeko eta gerturatzeko, eta orain,hemen gaude berriro!”, azaltzen duAuok. 25 urtepasa direnean atzera begiratu eta burura daramatzateeskuak. Zenbat oroitzapen! Baina badairagan hori guztia inguratzen duen zerbait: lagumusika nartea. “Honen guztiaren hoberena lagunartehori da, eta horri esker Euskal Herri osoa ezagutzea.Baita Europaren zati on bat ere (Paris,Suiza, Amsterdam, etab.) eta noski, Hegoamerikarabidaiatu izana, Mexiko etaKuba ezagutzea”,baieztatzen du Auok. Hamar urtez jotzen arituostean iritsi ziren Mexikora eta oso oroitzapenonak dituzte. “Han Eskorbuto, La Polla eta RIPentzuten zituzten jada eta gu horien osteko euskalordezkariak izan ginen, musika berria generamaneta gure hasierara bueltatzeabezala izan zen”.
Musikalki ere garaidesberdinak igarodituzte, diskoen bitartezkontatzen edo sailkatzen dira garaihoriek. Hasierako punk garaia, hardcorearenagero,Keu eta Mikel sartzean izan zuten garaiteknikoagoa eta hasierako punkera itzulera.2008an, Apurtu arte diskoa atera zutenean,hasierako errebelde izpiritu berarekin agertuziren, “baina hogei urteren esperientziak emandakosendotasun eta heldutasun guztiarekin”,zehazten du Txusek. Gaur egun, gertuago etagusturago sentitzen dira hasieran egiten zutenmusikarekin gerora egin izan zutenarekinbaino, eta are gusturago hasierako punk estiloarioraingo teknologiarekin atera dakiokeensoinu indartsuagoa batuz gero.
HISTORIAREN ANTOLOGIA Zaila behar du izanmende laurdenean bizi izandakoak bi ordukofilm batean biltzea, baita 120 kantu baino gehiagotatik22 aukeratzea ere. Bost hilabete pasadituzte Etsaiakekoak lan hau prestatzen eta“gozamen bat” izan dela diote. Filma edo bideobilduma lau garaitan eta kapitulutan banatudute. “Euskal Herriak azken 25 urteetan bizi izanduenaren isla da, hori da interesgarriena,garai desberdin bakoitzean euskal musikaerradikala entzun eta ikusi duen jendeak biziizan duenaren giroaren laburpen bat egitendela”, nabarmentzen dute. Lekeitioko Gaztetxearenirudiekin hasten da, okupazioarekin,eta gaur egun haren tokian dagoen hoteleko irudiakagertzen dira amaieran. Tartean, kontzertuetakoirudi asko (100 emanaldi baino gehiagoetatikhartuak) eta horietatik kanpoko irudipila. Krestak hasieran, ile luzeak gero eta oraingoak,azkenik, motzagoak. Eboluzio guztia ikusdaiteke bertan. “Barrez lehertzekoa da hasierakogure kontzertuetan ibiltzen zirenen semealabak,azken kontzertuetako lehen lerroetanikustea ere”, dio Auok.
Esan bezala, CDan 22 kanta inguru bilduko dituzte,disko bakoitzetik bina kantu eta orain egitenari diren abesti berri bat. “Generazio berriarigure musika aurkeztea da ideia, azken bost urteetandena nola aldatu den ikusita gazte askorentzatesperientzia berria izango dela pentsatzendugu”, dio Auok. Aldatu, zertan? “Musika tendentziak?argitzen du?; ska musikaren berpiztuera,esaterako, inoiz gertatuko ez zela ustegenuen eta begira. Nahiko harrigarria egiten zaigu,baina errespetatzen dugu, noski, mugimenduhori. Musika edo gauzak esateko modua desberdinakizan arren, lasaitzen nau pentsatzeakzabaltzen den mezua berdina dela behintzat”.Mezu gogorragoen edo gauzak esateko modu bortitzagoarenfalta nabari du Txusek: “Lehen errealitateamodu gordinagoan deskribatzen zen etapixkanaka mezu hori leuntzen joan da; gauregun jada ez du funtzionatzen modulatz horrek; besteak bai aldiz,asko gainera, eta errespetatzendut guztiz, dantzarako musikaere behar baita, lehen Kortatuizan zitekeen moduan, bainabestelakoa ere behar dela iruditzenzait”.
GAZTETXEAK Euren historiarenbilduma hau ez da ordea euskarridigitaletan soilik geldituko,udazkenetik aurrera bira egingobaitute bizkaitarrek. GoizuetakoGaztetxeko urteurrena izan daitekeabiapuntua, azaroan. “Beti esan izandugu diskoak aurkezteko leku hoberenakgaztetxeak direla ?dio abeslariak?;gaztetxe batean jaio ginen, betijo izan dugu gaztetxetan eta orain erehorietan egin nahi dugu itzulera”.Gabon inguruan Gernikako Astra Gaztetxearenurteurren festan ere izannahiko lukete, baita Hatortxu Rock etabestelako gaztetxe, festa eta jaialdi askotanere. “Itzuli gara eta itzulera serio batda, ikusiko dugu gero noiz eta non bukatzenden. Kanpora ateratzea ere nahikogenuke, baina Etsaiaken inguruan daudentalde horiek izango dute lehentasunaagenda kontuengatik biak egin ezin direnkasuetan”, aitortzen dute. Neurria hartubeharko diotela diote, izan ere azken biran60 kontzertu pasa egin zituzten eta “ia erotu”zirela diote: “Noski, gu ez gara kontzertuaamaitu eta txintxo-txintxo erretiratzengaren horietakoak (kar,kar), guretzat kontzertubakoitza festa bat da”. Immanentea daEtsaiaken izaera punkia. “Eskorbutok eta RIPekMundo Muerto eta Enamorado de la muerte abestenzuten bezala, guk ere badugu autodestrukziopuntu hori”. Hortik ere lanaren izenburu posiblea:El comienzo del fin, bukaeraren hasiera.
Elkarrizketa amaituta, “monoarekin gaude”, diote.Asuako lokalean, zerbeza bat eskuan eta Hartztxakurra bueltaka dabilela utzi ditugu entseatzen,duela 25 urteko ilusio eta indar berberarekin.