IKUSGAIAK aldizkariaren lehen aleko hitzaurrean,Jose Maria Unsainek El cine ylos vascos (1985) monografikoan euskalzinearen ajeak aipatzen zituen, oraindikorain sortzen dituen buruhauste eta eztabaidak.Unsainen aburuz, euskal hori zehaztea falta zitzaionEuskal Herriko zineari, 80ko hamarkadatikaurrera egindako ekoizpenetan, behinikbehin. “Gure zinea ordezkatzen duen ezaugarrinagusienetakoa urritasuna da, pelikula gutxi egitendirela alegia”, ohartarazten zuen. Urteanasko jota metraje luzeko film bi eta hamabost filmlabur egiten ziren sasoi hartan. 30 urte geroago,aipatu hitzaurreko hausnarketa horiek ez dira,zorionez, erabat balekoak. Produkzio askotarikoakegiten dira eta zenbatekoari dagokionez ere,urterik urte eutsi egin diote (edo diogu).Juan Miguel GutierrezMarquez Sombras en lacaverna. El Tempo vasco en el cine lanaren egilearenarabera, 70. hamarkadatik aurrera hartuzuten euskal zinea kontuan kultur gertaeragisa. Ordutik hona, euskal zinea delako horrenhainbat filmen azterketa kritikoa eta historikoaegiteke dago. Besteak beste, film laburrekedo dokumentalek munduko zinema korronteedo estetikoekin duten lotura eta elkarreraginafalta da.
Hori guztiaren hausnarketa jaso eta zorrotzaegiteko berregituratu dute Ikusgaiak aldizkaria.Egitasmoaren atzean, hainbat ikerlari etairakasle daude. Erredakzio batzordea AinhoaFernandez de Arroyabe, Nekane Zubiaur, IñakiLazkano, Begoña Gorospe, Fernando Camarero,Unai Belaustegi eta Carlos Roldan kideekosatzen dute. Azken hori, euskal zine berriarenikertzaile nagusienetakoa izan zen. Berak sinatuzituen, 1999an, El cine del País Vasco; de AmaLur (1968) a Airbag (1997), esaterako. Kaierarenlehenengo zuzendaria, berriz, Andoni Iturbeizango da. Eusko Ikaskuntzako Zinematografiasaileko presidente aukeratu zutenean, Ikusgaiakaldizkaria berriz ere abian jartzea proposatuzuen.
Zortzi urteko etenaldia eta gero, proiektua ilusiozhasi du lan taldeak. “Ilusio handiz baina,aldi berean, egitasmoak dituen zailtasunak argiizanik. Ez da erraza izango euskal ikus-entzunezkoengaineko aldizkari akademikoa aurreraateratzea. Dena dela, erronka horri eutsikodiogu. Euskal Herrian bada ikus-entzunezkoenesparruan lan egiten duen profesional bikainasko; baita kalitate handiko ekoizpen berriztatzaileugari. Horri guztiari buruz gogoeta egitea,ikertzea nahiz berri ematea ere garrantzitsuada”, aipatzen du Ainhoa Fernandez deArroyabek, erredakzio batzordeko idazkariak.
Gaiak askotarikoak izango dira eta ikerketalerro oparoa izango du: fikziozko zinema etatelebistarako fikzioa; dokumentalak, animazioa;arte sormena eta ikus-entzunezko esperimentazioa:bideoartea, instalazioak, ikusentzunezkoerakusketak eta ildo artistikoberriak; interneteko ikus-entzunezkoen sorkuntzazein ekoizpena eta euskarri multimediaberriak, besteak beste. Aldizkari berri bataro berri batean.
SAREAN Ikusgaiak 8 online kaiera izango da, etagogoeta bultzatuko du euskal zinearen ingurukoikuspegi zabala bilduz. Euskal zinema etaeuskal ikus-entzunezkoen ekoizpenaren inguruangune akademikoaren erreferentzia-puntuaizan nahi du nazioarte mailan ere. Batzordezientifikoari dagokionez ere, Javier Aguirresarobeargazki zuzendariak, Ana Diez zinezuzendari eta irakasleak, Jose Luis Rebordinosek(Zinemaldia), Joxean Fernandezek (EuskadikoFilmategia) eta hainbat katedradunek bermatuegin dute kaieraren hastapen berritua.Erronka horri eutsiz, testuinguruak testuinguru,egiten ari direnen, egin dutenen eta egingoduten ikus-entzunezkoekiko begirada zorrotza ezartzeko xedearekin hasiko du bere ibilbideaurte amaieran. “Euskal ekoizpenak, gainontzekoakbezalaxe, bizi dugun krisi gordinareneragina pairatzen ari dira. Espero dezagun erakundeekzailtasunei aurre egiteko behar adinababes ematea. Ezinbestekoa da urte latz hauetannola edo hala krisiaren enbata gogorrarieustea. Hala, egoera baretzen denerako, lehiakoreta irmo azaltzeko prest egongo gara”, gaineratzendu Fernandez de Arroyabek.
Andoni Iturbe zuzendariaren hitzetan, Ikusgaiakeuskal zinearen mundu zabal eta aberatsarenkaosean, ordenu zorrotza jartzen saiatuko da:“Ikusgaiak proiektuak merezi du ikusmira zabalhorren harira analisi egokia egitea eta interesa,ahal den neurrian behintzat, sortaraztea”. MarioPezzella irakasleak dioen moduan, zinea artehausnarkorra baita. Iheskorra, bestetan.