GAUR egun musika kontserbatorioetanikasten omen da, margotzen Arte Ederretakofakultatean, bertsotan bertsoeskolan...baina bada oraindik autodidaktaden artistarik ere, norbere kabuz, ilusiozeta ahaleginez artista izateko kapazitate horibereganatzen duenik.Jose Ignacio Agorreta (Iruñea, 1963) azkenmultzo horretakoa da, margolari autodidakta,margolanik eta sorkuntza barik bizitza ulertzenez duen artista. “Nire oroitzapenak, arkatzei etamargoei lotuta daude. Marrazteak beste gauzabatzuek ematen ez zidaten zoriona ematen zidanumetan, eta horrek horrela iraun du urteetanzehar; nire bizitza margoarekin egon da lotutabeti”.
Arte Ederrak ikasi nahi izan arren, etxeko egoeraekonomikoak ez zion horretarako aukerarikeskaini Agorretari. Lan-orduetatik kanpokomomentuak pintatzeko baliatuz, pinturarekikozeukan harremana barnerakoiago bihurtu zen.Pintore bezala inolako aukerarik ez zeukalapentsa-tzera ere heldu zela aitortzen du Agorretak,harik eta, bere lehen erakusketa sortzekoaukera eskaini zioten arte, eta “ordutik aurrera,dena modu natural batean joan da gertatzen”.Pintura bizi-filosofia da nafarrarentzat, munduanegoteko eta inguruarekin erlazionatzekodaukan era margotzea da, eta bere hitzetan, horiguztia izan du eskola, eta horrek balio izan diomargotzen jarraitzeko.
Esfortzuak saria ere badakarrela aitortzen duAgorretak, bere kasuan bai behintzat. “Beti saiatunaiz ilusionatzen ninduen hura lortzearren.Beti margotu izan dut inolako transzendentziarikgabe, egiten nuenak nolabaiteko garrantziazuela sinetsi barik, erabateko naturaltasunez”.Eta norberaren lanean benetako inportantziazintzotasunak daukala uste du pintore nafarrak.“Ni sekula ez naiz inongo joera edo mugimendurenbarruan kokatu izan, ez dut inguru ofizialetatikzetozen joeretan parte hartu, eta horrek ere uste dut eragin dezakeela norbere lanarenbenetakotasunean”. Agorretaren arabera, baloremoduan hartzen omen da zarena izatea egindakolan guztietan.
GOGOETARAKO GONBITA Horma apurtuak, berogailuzaharkituak... dekadentzia ikus daitekeAgorretaren azken aldiko lanetan. Dekadentziarenedertasuna, nahi bada. “Espazio abandonatuakpintatzen baditut espazio horiek margotzekobezain duinak direla uste dudalako da.Momentu honetan nire margoak denboraren igarotzeazmintzo dira, bertan behera ahaztuta utzibehar ez den memoriaz”. Eta horretan bat datozobren ikusleak eta bere lanaren inguruan eginikohainbat kritika ere.Momentuak eta ezagutzak garrantzia handiadute Agorretaren ustez. Bere hitzetan, koadropoetikoak dira egin nahiko lituzkeenak eta poesiakazkenaldian ezagututakoa izan behar duelaardatz uste du margolariak. “Espazioak, arkitekturak...oso errotuta daude nire errealitatean,eta nolabait munduan egoteko dudan moduazhitz egiten dute”.
Agorretak zarata ez du gustuko, zarata gauregungo gizartearen metafora gisa. “Zer izangaren ez dugu begi-bistatik galdu behar, nondikgatozen jakin behar dugu, eta horrek guztiakibilbide bat duela jakin, duintasuna duen ibilbidebat”. Espazio abandonatuak dira iruindarrakmargotzen dituenak, bai, baina iragangaraietan bizitza eduki izan duten espazioak.Dekadentzia hori guztia kolore leunez margotzendu, zuria eta okrea bezalako koloreak diraeraikin eta objektu hautsiei ukitu malenkoniatsuaematen diena, iragandako denborarenerruz itsasoaren erdian noraezean dabilen itsasontziabailiran. “Gustatuko litzaidake jendeanire koadroekin identifikatzea, eta bertan agertzendena bakoitzaren bizipenetara moldatzea”.Ikusleak gogoeta egitera bultzatu nahi ditu Agorretak.Aipatutako lan horiek omen dira pintorearenobrarik helduenak. Azaltzen duenez, eboluzionabaria egon da bere lanetan hogei urte zituenetikgaur arte. “Hasieran margotzeko neukanestiloa biziagoa zen, espresionistagoa... baina,normala denez, nire bizitzan hainbat gertaeraegon dira, eta horien eraginez pintatzeko era erealdatuz doa, modu kontziente baten ez bada ere”.Margotze prozesuari buruz galdetuta, pintatzeamerezi duten elementuak eta merezi ez dutenakdaudela dio artista nafarrak. Leku bat ikusi etaleku horrek margotzea merezi badu, argazkikamerarekin itzultzen da Agorreta, eta, ondoren,ateratako argazki guztien artean aukeraketabat egiten du. Azkenik, argazkiren batekgaitasun piktorikoa aktibatu badu mihisera eramatendu. “Baina margotzeari ekiten diodaneanez dut jakiten nola amaituko duen koadroak;gutxi gorabehera bai, argazki bat badudalakoeta argazki hori dudalako oinarri, baina zehatzmehatzez dut jakiten zer den nahi dudana.Beraz, adi egon behar izaten dut, momentubatean zerbait ager litekeelako nire lana baliagarriegingo duena”. Baina zerbait hori zer denazaltzen ez du asmatzen. Ez daki zein izendaukan, baina zerbait horren arabera funtzionatukodu margolanak edo ez du funtzionatuko.“Badaude zenbait koadro beste batzuk bezainondo egon daitezkeenak, baina zerbait hori ikustenez badiet bota egingo ditut”.
PUBLIKOAREN ERAGINIK EZ Agorretak argi daukaberarentzat margotzen duela, argi daukan bezalaez duela inolako harremanik izan behar publikoarekin.“Nik neuk dakit momentu oro zermargotu nahi dudan eta zer ez, nire lana nolagaratu nahi dudan, nahiz eta, kontziente izanpubliko bat egon badagoela eta modu naturalbaten harremandu berarekin”. Bere margolarilanaren inguruan, besteren batek lantegian egitenduen lanaren inguruan hitz egiten duen eraberean hitz egin dezakeela onartzen du nafarrak.
Baina margotzerako orduan norberak berearieutsi behar diola defendatzen du, eta benetanmargotu nahi duena margotu, publikoari gustatukozaion edo ez pentsatu gabe. “Hala ere, zorteaizan dut eta publikoak beti erakutsi izan duinteresa nire lanaren gainean, eta nik jardundudan inguruan, Iruñea inguruan, ondo hartuizan naute beti. Gainera, sekula ez dut arazorikizan nire lanak plazaratzeko orduan”.
Baina bere ingurune gertukotik ere ez da irten,horretarako saiakera askorik ere egin ez duenarren. Orain, baina, aitortzen du faltan botatzenduela kanpora irteteko ahalegin handiagoaegin ez izana, Donostian, Bilbon... berelanen batzuk erakutsi ez izana. “Kanpora irtennaizenean beti egoera ezohikoetan izan da, bainainoiz ez dut nire alde apustu egin duen galeriarikeduki”.
KULTURA ETA HEZIKETA Bizi dugun garaiotan kulturadefendatu beharreko zerbait dela adieraztendu Jose Ignacio Agorretak, eta borrokatuinolako beldur eta lotsarik gabe, bere berbetan,ia kriminalizatu ere egin dituztelako kulturarenaldeko laguntza ekonomikoak defendatu izandituztenak. “Uste dut kultura babesten segibehar dela, bai erakunde publikoetatik, bai pribatuetatik.Errore bat da kultura aisialdiarekinlotzea heziketarekin lotu beharrean. Inork ez duzalantzan jartzen heziketa bat izateko duguneskubidea babestu egin behar dela, baina badirudiez dugula ulertzen heziketa hori ezin delagizakiak fenomeno kulturalak ekoizteko duengaitasunetik bereizi”.
Margolariaren hitzetan, gizakiak gara izaki inteligenteakgaren neurrian, eta ondorioz, izakisortzaileak garen neurrian. Eskubideak etaaskatasunak kultura libre bat garatzen joangaren heinean lortu omen ditugu; herriek geroeta kultura gehiago izan, garapen ekonomikoazein giza garapena ere ugarituz joango deladefendatzen du. “Beharbada, zenbaitzuek beldurizango diote herri batek gaitasun kritikoagaratu ahal izateari. Gainera, baliteke orainordaintzen ari izatea hezkuntza sisteman etagizartean bertan aukera teknikoak eta zientifikoakbultzatu izana, aukera humanistikoakbultzatu beharrean”. Arte adierazpiderik primitiboenetakoada margotzearena. Kobazuloetanbizi ziren garaietatik XXI. mendera arte etenikizan ez duena. Agorreta ez dabil oker gizakiarengizatasuna sorkuntzari lotuta doala esaterakoan,beraz, egin diezaiogun esperantzarilekurik ere, margotzen duen herria sekula ezdelako kolorerik gabe geratuko.