LITERATURAK unibertso asko ezagutzekoabagunea ematen digu, eta sarri bainogehiagotan, unibertso horietan bizi direnhiritarrak ezagutzeko modua ere azaltzendu. Batzuetan fikziozko pertsonaiak dira, besteetan,berriz, benetazkoak. Biografiek benetazkobizitzak kontatzen dizkigute. Genero moduan XVII.mendean azaldu ei zen, baina biografiak lehenagokoakziren. Ospetsuena, beharbada, Plutarcok I.mendean idatzitakoa: Bioi paralleloi (Bizitza paraleloak).Erdi aroan ere idatzi ziren baina asko santuengainekoak ziren. Berpizkundea heldu zen arte.Italian santuak alboratu eta pertsonaia ezagunenbizitza kontatzen hasi ziren.

Urtean milaka biografia kaleratzen dira besteenbizitzak kontatzen dizkigutenak. Aktoreak, politikariak,idazleak edota enpresari garrantzitsuenbizitzak sakon aztertzeko eta ezagutzeko aukeraematen digute. Pertsona beste biografia. Biografiaadina modu. Izan ere, ezin genezake esan biografiakidaztekomodu bakarra dagoenik. Adibide batematearren: batzuk komiki modura ere kaleratuizan dituzte.

Gauza asko dira aintzat hartu behar direnak.“Zalantzarik ez dago, jorratu behar duzun pertsonahori bizirik badago askoz hobeto, beraiekinegun batzuk ematerik baduzu zuzenagoa da. Horiezinezkoa bada, ordea, badira beste hainbat dokumentaziomodu; liburuak, dokumentazio egoitzak,edota osterantzeko biografiak”. Hizketan ari zaigunaAitor Zuberogoitia idazle eta kazetaria da.

Elkar argitaletxearentzat sorta ederra egin zuen:Jose Antonio Agirre, Ghandi, Katalina Erauso etaErnesto Che Guevara. Denak urte berean. “Guztiakezberdinak ziren. Agirreren izaera integratzaileaeta bere baikortasun estrategikoa nabarmentzekoada, Che eta Ghandiren idealismoa,haien gogo sendo eta erabakitasuna, eta KatalinaErausoren indarra eta kemena”. Bilduma batenhasiera izan zen hura. Hor hasiera-hasieratikXabier Mendiguren idazle eta argitaldaria egonzen. “Biografiak idazteko bizpahiru baldintza bete behar dira: bat, gaia ondo ezagutzea, hau da, kontatunahi den horren bizitza; bestetik, narraziorakointuizioa eduki behar da (zer kontatu eta zer ez,nola ordenatu materiala, pasadizoak graziaz kontatzea...),eta hirugarrena, aurrekoari loturik joanohi dena sarritan, txukun idazten jakitea, noski”.Mikel Soto Txalapartako kidea hari beretik doa.“Ikerlariak malabareak egin behar izaten ditudenborarekin, bizitza pertsonalarekin, publikoarekin,obrarekin... horregatik biografia oso-osoonak daude baina baita oso-oso txarrak ere”.

Mikel Sotok Miguel de Unamunoren biografiaidatzi zuen Iñaki anaiarekin batera, lau eskutara.Euskaraz Unamunoren gainean idatzi zenlehenengoa. Urte osoa eman zuen biografia idazten.Denborak ere pertsonaiaren araberakoakdira. Aitor Zuberogoitiak ondo daki, jakin. “PacoIgnacio Taibok Che Guevarari buruz idatzi zuenaidazteko, adibidez, denbora asko behar da. Nikegin nituen lanei dagokienez, argitaletxeak ezzuen testu oso luzerik nahi, 100.000 karakterrekoa,eta hiru bat hilabete eman nituen biografiabakoitzarekin”. Aitor Zuberogoitiaren ustetandokumentazio lana da gakoa. “Gabriel Aresti1933an jaio zen Bilbon. Aita partetik, euskararenaztarna ez da hain urrutikoa. “Aita euskaldunaizan zen mutiletan, gero gizonean, ahaztu eginzuen”, kontatu zuen Arestik berak. Hauxe duhasiera Arestiren biografiak, Anjel Zelaietak idatzitakoa(Susa, 2000). Susa argitaletxeko GorkaArresek esan digunez, etorkizunean kalera lezaketebeste biografiarik baldin eta euskal idazlebati buruzkoa bada.

BETI MODAN Elkarrek duela hogei bat urte ekinzion biografia sailari, eta 28 zenbaki atera ditu.Nelson Mandela, Jorge Oteiza, Manuel Iradier,Simone de Beauvoir,Woody Allen, Sabino Arana,Frida Kahlo, Verdi, Roberto Capa, Rosa Luxenburgedota Geronimorenak kaleratu ditu. Gazteentzatatera zuen saila izan zen eta dagoenekobertan behera gelditu da Xabier Mendigurenekesan digunez. “Hasieratik oso apalak ziren salmentak.Liburuak onak ziren, ingurukoek eta irakurleekhori esaten ziguten. Pentsatzen genuenhalako batean era honetako liburuak irakurtzekoohitura gailenduko zela. Kontuak kontu hogeiurtetan ez dugu publikorik lortu eta beraz ez zuenzentzurik argitaletxeak horrelako liburuak enkargatzensegitzeak”. Mikel Sotok osterantzekoa duiritzia. “Biografiak etxeko marka dela esan genezake.Betierekoa baina beti modan dagoena. Duelahogei urte hasi ginen eta harrez gero ez diogukaleratzeari utzi”. Eli Gallastegi, MalcolmX, TxabiEtxebarrieta, Che Guevara, BobMarley, GeorgeL. Steer, Argala edota Xabier Arzallusen biografiakkaleratu dituzte.

Kontuak kontu, hizkuntza ia denek besteen bizitzakezagutzeko aukera ematen dute. Izan ere,bada gure baitan jakinmin zera bat pertsonaiaospetsu baten aurrean piztu egiten dena. Baina ezdezagun orokortu, ez baita horrela. Beste literaturgeneroekin gertatzen den legez, biografia maitedutenak daude, eta batere gustatzen ez zaiena.