Nola bizi izan zara zazpi urte hauetan? Urte onak izan dira Arabako bertsolaritzarako?

Niri egokitu zaidanean lehendakaritza, hartu nuenetik, batetik banakako txapelketa, hau da, Arabako Txapelketa, indartu egin da, 2006tik aurrerako edizioetan hasi ginelako gora egiten. Horrez gain, beharbada aipatu behar da konstante bat izan dela elkartean konformista ez izatea, nahiz eta txapelketa arraskastatsua izan. Ikusi genuen beharrezkoa zela beste zerbait egitea pixka bat jende berria badatorrelako eta horientzat pausa ematea ez delako errezeta bat. Nire sei urte hauetan ere, aipatu den gauza pozgarria izan da taldekako kuadrillen arteko txapelketa lehenengo edizioa egin izana. Orain bigarrena laster batean hasiko da lehenengo aldiz bi urteko zikloak eginez. Taldekakoa egin pixka bat astintzeko, gaijartzaileak, epaileak, bertsolariak, mundu guztia mugitzeko. Eta gero, banakako txapelketa hori elikatzeko. Txapelketa nolabait sendotu eta gero taldekakoak bai markatzen du nolabait garai berri batean ibiliaz. Apustua hori da. Beste alde batetik, uste dut elkartearen funtzionamendua egokitu dela. Elkarteetan beti izaten dira gorabeherak. Arduradunak aldatzen dira, batzuek uzten dute, besteak etorri. Bereziki ez elkartekide moduan, baizik eta eragile. Eta hau, momentu honetan, nahiz eta aldaketa momentua den elkartea egonkortsuago dago. Bi irakasle izatetik bost irakaslera pasa gara eta ikasleak... ez dakit zenbatekin hasi ginen. Zazpirehun edo ala hasiko ginen, hizkuntza jaraunsten ikastetxetan, bertsolaritzaren bidez ahozkotasuna lan egiteko. Orain mila eta seirehun. Bikoiztu egin da.

Momenturik onena...

Geratzekotan, momentu batekin geratuko nintzateke denontzat satisfazio ikaragarria izandakoa, taldetako txapelketa. Guretzat ere sorpresa bat izan zen horrek zeukan potentziala ikustea. Aurreikusi genuen, baina ez hainbesterainokoa izan ziteekenik. Horrekin geratzen naiz. Taldekakoak ekarri duen arnas berria gure Arabako bertsogintzara.

Amets batzuk geratzen zaizkizu?

Personalki txapela irabaztea. Uste dut ja burua ere eskasten hasi zaigula. Maila pertsonalean egia da hau zaletasun bat dela eta edozein bertso saiotan gustora arituz gero, ba zoriontasun puntu bat ematen digula horrek. Elkarteari begira igual ematen du asko esatea dela, baina nik uste dut Araban amets bat bizi dugula, ezta? Galdetuz gero hasiera hasieratik egon direnei eta orain gure artean daudenei gaurko elkartean zertan den eta hori ea aurreikusi zuten garai hartan, harridura aurpegia jarriko lizuke. Esango nuke ametsa bete egin dela. Horrek ez du esan nahi oraindikan ametsik ez dugunik eta, noski, gure ametsa da -gazteberriak badatoz- Araba euskaldun bat. Hortik urrun gabiltza, baina gero eta gertuago.

Bertsoak botatzen jarraitzen duzu egunero, astero...

Guk egiten duguna da astero bildu, meriendatxo bat egin eta hantxe pixka bat entrenatu. Eta gero egokitzen denean norbaitek deitzea nonbaitetik, herriko festetan edo afari batean edo, entrenamentu horri esker ahalik eta maila txukunena ematen ahalegintzen gara.

Txapelketarako prest, orduan...

Txapelketa heltzen denean beti prestakuntza intensiboagoa egiten dugu eta, dena den, taldekako txapelketa festa bat da, eta lehia bigarren maila batean geratzen da, bakoitzaren egoa aparkatu egiten dugu. Taldeen aldeko apostua egiten dugu, saiatzen gara jendea integratzen eta hain zaildua ez dagoenari aukerak ematen. Egia esan ilusioz taldekakoa ea nola ateratzen den berriro. Eta gogoz ere bai.

Zein taldetan zaude Arabako Kuadrilla Areko Txapelketan?

Kakiturri-Eharin. Taldekako txapelketa talde bakoitzari lana suposatzen dio. Antolatu behar ditu saioak, bazkaria... Denok lagunduz aurrera aterako da berriro.

Noren esku geratuko da hemendik aurrera lehendakaritza?

Ekaitz Elorriaga izango da. Bertso epaile lanetan aritzen da. Gaztea da eta horrek suposatzen du lehendakaritza ere gaztetzea. Seguru ondo egingo duela, denon laguntza izango du, nik izan dudan bezain.