1. Bidasoaz gaindiko sorginkeria. Edonor sorgintzeko moduko ahotsa izan ohi dute Ipar Euskal Herriko kantariek. Aztikeria xarmant horren menpean erori nahi duenak bi aukera izango ditu gaur Durangon. Plateruenan, 13.00etatik aurrera Beñat Achiary eta Michel Queillek emanaldia eskainiko dute. 14.00etan Mixel Etxekopar eta Francois Rosséren txanda izango da.

2. Postrea ez, merienda. Sexua bazkalondorako azkenburuko gozoa bada ere, askari orduan ere kalterik ez du egiten. Horregatik akaso, 18.30ean erotismoari buruzko mahai ingurua eskainiko dute gaur Landako eremuan.

2. Autoestima kontua. Beren azken diskoen tituluak ikusita -Don Inorrez eta B aldeko kantuak-, Bide Ertzean taldea eta Txuma Murugarrenen umiltasuna nabarikoa da.