BILBAO. Get In enpresak prentsa ohar batean gaur jakinarazi duenez, Axl W. Rose abeslaria buru duen taldeak joan den urteko abenduaren 11n hasi zuen Taipein (Taiwan) "Chinese Democracy Tour" izeneko bira, eta datorren urrian Donostiara helduko da.
Hasierako taldetik geratzen den kide bakarra Axl W. Rose bera da, eta gaur egun, berarekin batera, Frank Ferrer, Tommy Stinson, Richard Fortus, Ron 'Bumblefoot' Thal, Dizzy Reed, Chris Pitman eta heldu berria den Dj Ashba gitarristak osatzen dute Guns N' Roses. Taldeak 2006-2007an egin zuen azken munduko bira, 26 herrialdetan 60 kontzertu eskainiz eta milioi bat ikusle baino gehiago bilduz.