GASTEIZ. Dusko Ivanovic Caja Laboral Baskoniako entrenatzailea azaroko 'ACBko Hautatzaile Onena' izendatu du Saskibaloiko Entrenatzaileen Espainiar Elkarteak.
Bere taldeak azaroan lorturiko emaitzengatik aukeratu dute Ivanovic azken hilabeteko hautatzaile onena. Izan ere, talde gasteiztarrak lau garaipen lortu ditu eta ez du partidarik galdu, ACB Ligako sailkapeneko lehen postua lortuz.
Montenegroko entrenatzailearen atzetik gelditu dira Ettore Messina (Real Madril) eta Xavi Pascual (Regal Bartzelona), biak ere hiru garaipen eta porrot bateko balantzearekin.
Dusko Ivanovic 2008an ere izan zen azaroko entrenatzaile onena, orduko Tauk hilabete horretan lortu zituen bost garaipenei esker; orduan ere, ACB Ligako sailkapeneko buru zen talde gasteiztarra.