- Haur eta nerabeei erabilera arduratsuan eta sare sozialen kontrolean laguntzea eta heztea. Helburu horrekin, Hartu kontrola saioko eskola eta hitzaldi horiek hainbat lekutan ematen dira. Horietako bat ikastetxeetan. Urte berriarekin saio berriak programatzen dira herritarren ezagutza zabaltzen jarraitzeko. “Ikastetxeetan prestakuntza dago ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat. Ikasleen kasuan, haurrek eta nerabeek sare sozialak eta online jokoak modu kon-tzienteagoan erabiltzen ikastea, dauden arriskuak ezagutzea eta horiei aurrea hartzeko gai izatea da helburua”, azaltzen dute Vital Fundaziotik. Lehen Hezkuntzan, 4. eta 5. mailetan, online jokoetan oinarritzen da prestakuntza, eta 6. mailan, Youtube eta TikTok bezalako sare sozialen gaiari heltzen zaio. Gai hauek azpimarra-tzen dira, besteak beste: pribatutasuna, pribatutasuna mantentzeko jarraibideak, ezezagunak, jolaserako gomendatutako adinak, argazkien eta idazten diren gauzen hedapena, edo irainak eta mehatxuak online jokoetan. “DBHko ikasleek, berriz, hiru prestakuntza mota dituzte, mailaren arabera, eta honako gai hauek jorra-tzen dira: sare sozialen arriskuak, prebentzioa, delituak, sare sozialak kon-tzienteki erabiltzeko moduak, pribatutasuna handitzeko jarraibideak, teknologia modu seguruan erabiltzeko eta gailuak babesteko jarraibideak. Ikasleentzako saioek 55 minutuko iraupena dute”, azpimarratzen dute Vital Fundazioko web orrialdean.Irakasleen kasuan, zibersegurtasunari buruzko prestakuntza jaso ahal izaten dute, ikastetxeetan informazio digitala babesteko jarraibideak, “lanerako ekipoak arriskuan jarri gabe Internetera konektatzeko jarraibideak eta norberaren eta ikastetxeen gailuak babesteko jarraibideak lan-tzeko; eta sare sozialetako eta online jokoetako arriskuei eta prebentzioari buruzkoa. Saio horiek ordu eta erdiko iraupena izaten dute”.

Bestalde, Vital Fundazioak prestakuntza-programa bat dauka Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleentzat, haien familientzat eta irakasleentzat. “Arlo horretako adituek hitzaldiak ematen dizkiete Arabako gazteei praktika arriskutsuak ezagutzeko, hala nola sexting-a eta horren ondorioak. Baita mehatxuak ere, hala nola jazarpen digitala edo ezezagunak eta ingeniaritza soziala sare sozialetan”, azpimarratzen dute. Oraingo honetan, gurasoei zuzendu zaie bereziki hitzaldia, seme-alabekin ondo jokatzen ikas dezaten, sare-sozialen n erabileran ondo hezteko.