- Ekosistemaren biodibertsitatearen aldeko kultura sortzea eta baliabide naturalak modu parte-har-tzailean kudeatzea Araban. Helburu horrekin, Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat izeneko programaren bigarren edizioa Arabako Lautadako Kuadrillara eta haren ingurukoetara bideratuko da, iaz "Gorbeialdean egin zen lehenengo esperientzia pilotua balantze oso onarekin itxi ondoren"; izan ere, 700 pertsona inguruk hartu zuten parte hamabi udalerritan. Vital Fundazioa, Arabako Foru Aldundia eta Murgiako BHI buru dituen proiektuak "gure ekosistemaren biodibertsitatearen aldeko kultura sortzea eta baliabide naturalak Arabako Lurralde Historikoko herrietan modu parte-hartzailean kudeatzea du helburu", azaldu zuten edizio berri horren aurkezpenean.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, ekin-tza hori Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantzaren barruan kokatzen da, eta Garapen Jasangarrirako 15. helburua du ardatz (Lehorreko Bizitza). "2022rako deialdia zabalik dago, parte hartu nahi duten toki-erakundeek beren herrietan ingurumena hobetzeko ekintzak sustatu ditzaten. Urteko lehenengo hiruhilekoan, programak dozena bat proposamen jaso ditu Kuadrillako udalerrietatik", jakinarazi zutenez. Atzo proiektuaren aurkezpenean, Axier Urrestik (Vital Fundazioetako zuzendari exekutiboa), Natividad López de Munainek (Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru zuzendaria) eta Unai Zubiak, Murgiako BHIko programaren koordinatzaileak, hainbat xehetasun azaldu zituzten. Azalpen horien artean, zehaztu zuten proiektuak nazioarteko estandarrei eta garapen iraunkorreko helburuei erantzuten diela, eta itun publiko-pribatuak sortzen dituztela, ekintza txikien bidez natura zaintzen lagun-tzeko. Hain zuzen, esan zuten tokian jardun behar dela, maila global handiagoko helburuak lortzeko. Gainera, eta ildo beretik jarraituz, 2022rako planteatutako "lehenengo jarduera Lapuebla de Labarca herrian egin da jadanik, ASSA ikastolaren partaide-tzarekin. Ikastolaren esparruan lau habia-kaxa eraiki eta jarri dira hainbat hegazti eta saguzar espezieren-tzat, baita janleku bat ere. 30 ikasle inguruk hartu dute parte ekimen horretan", azpimarratu zuten. Bestalde, hiru erakunde sustatzaileek lurraldeko biodibertsitateari eustea proposatu dute, "bizilagunak inplikatuz, ingurune natural batean egin eta partekatu ahal izango diren esperientzien bidez". Azaldu eta erantsi zutenez, parte hartzearen eta pertsonekiko hurbiltasunaren ikuspegitik, "proiektuak belaunaldi-trukea eta eremu bakoitzeko eragileen parte-har-tze aktiboa sustatzen ditu (bizilagunak, ikastetxeak, elkarteak), baita erabiltzen ez diren jarduerak eta lanbideak berreskuratzea ere, baita ondarea ere". Belaunaldien arteko elkartruke hori eta tradizioen ezagutza "funtsezkoak" dira "ekosistemek urteetan zehar izan duten bilakaera ezagutzeko".

Joan den urtean lehenengo edizioa egin zen, eta balantzea, antolatzaileen arabera, oso positiboa izan da Arabako biodibertsitatearen alde egiten jarraitzeko. Izan ere, lehenengo edizio horretan jardueren gaia askotarikoa izan zen, eta bereziki landu zuten lurzoruen berreskurapena eta hainbat ezagutza, iraunkortasuna helburu nagusi gisa ekosistema eta biodibertsitatearen galeraren aurka borrokatzea dutenak. Izan ere, jardueren gaia askotarikoa izan zen, lurzoruak berreskuratzetik hasi eta superharrapariak ezagutzeraino, hala nola arrano beltz mediterraneo, 15. GJHren helburuekin bat etorriz: ekosistemak era jasangarrian kontserba-tzea eta erabiltzea, desertifikazioaren, degradazioaren eta biodibertsitatearen galeraren aurka borrokatzea, eta espezie inbaditzaileen gaineko kon-tzientziazioa. Urtean zehar, hamahiru jarduera-proposamen burutu ziren Gorbeialdeko koadrilan: Legutio (habia-kaxak eta tximeleta-haztegia), Manurga (basoan murgiltzeko ekin-tzarako bide bat garbitzea), Altube (anfibioentzako babeslekuak sortzea), Murgia (basa-erlategiak sortzea Morkotxin), Uzkiano (baso-igel jauzkariarentzako putzua garbitzea), Olabarri (habia-kaxak eta landaketa hirigunean), Luko (laborantza ekologikoei eta lurzoruak berreskuratzeari buruzko hitzaldia), Gillerna (fruta-arbolak zaintzeari eta eratzeari buruzko hitzaldia), Zarate (gaztainondoak berreskuratzeari buruzko hi-tzaldia), Murgiako Institutua (arrano beltz mediterraneoen bizi-zikloari buruzko hitzaldia), Villodas (erriberako basoa birlandatzea, Zadorrako KBEan), Ametzaga (aromatikoak landatzea polinizatzaileei laguntzeko) eta Langraiz Oka (Biodibertsitateari buruzko hitzaldiak Badaia Institutuan).

Edizio berria. Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat izeneko programaren bigarren edizioa Arabako Lautadako Kuadrillara eta haren ingurukoetara bideratuko da, iaz "Gorbeialdean egin zen lehenengo esperientzia pilotua balantze oso onarekin itxi ondoren"; izan ere, 700 pertsona inguruk hartu zuten parte hamabi udalerritan. Vital Fundazioa, Arabako Foru Aldundia eta Murgiako BHI buru dituen proiektuak "gure ekosistemaren biodibertsitatearen aldeko kultura sortzea eta baliabide naturalak Arabako Lurralde Historikoko herrietan modu parte-hartzailean kudeatzea du helburu", azaldu zuten edizio berri horren aurkezpenean.

Proposamenak. Urteko lehenengo hiruhilekoan, programak dozena bat proposamen jaso ditu Kuadrillako udalerrietatik", jakinarazi zutenez. Atzo proiektuaren aurkezpenean, Axier Urrestik (Vital Fundazioetako zuzendari exekutiboa), Natividad López de Munainek (Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru zuzendaria) eta Unai Zubiak, Murgiako BHIko programaren koordinatzaileak, hainbat xehetasun azaldu zituzten. Azalpen horien artean, zehaztu zuten proiektuak nazioarteko estandarrei eta garapen iraunkorreko helburuei erantzuten diela, eta itun publiko-pribatuak sortzen dituztela, ekintza txikien bidez natura zaintzen laguntzeko. Hain zuzen, esan zuten tokian jardun behar dela, maila global handiagoko helburuak lortzeko. Gainera, eta ildo beretik jarraituz, planteatutako lehenengo jarduera Lapuebla de Labarca herrian egin da.