Biodibertsitatearen aldeko ingurumen-hezkuntza, zuhaitzen azterketatik eta ekintzatik abiatuta. Helburu argi horrekin, Vital Fundazioak berriro jarri du abian Vital-Zuhaitzak programaren bigarren edizioa. Atzo goizean aurkeztu zuten ekimena, Vital Fundazioaren egoi-tzan, Dendaraban. Bertan, familian edo lagun-taldeetan parte hartzeko diseinatutako ekimenaren xehetasunak eman zituzten.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, nabarmentzekoa da programa zazpi udalerritan egingo dela (lehenengo edizioan baino bi gehiago). Zehazki, udalerri berberek (Amurrio, Guardia, Agurain, Kanpezu eta Iruña Oka) eta beste bi udalerrik (Laudio eta Bastida) hartuko dute parte. Aurkezpenean, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak nabarmendu zuenez, "ingurumenarekin zerikusia duten hainbat programa ditugu, hala nola Plastikorik ez, Etxe Berdeak edo Herri bat, ekintza bat biodibertsitatearen alde eta Vital Zuhaitzak programaren kasuan zuhaitzak dira protagonista. Ekimen horren helburua da modu entretenigarrian kontzientzia har-tzea gure ingurunearen ezaugarri fisiko eta biologikoez, klima-aldaketa arintzeko dugun gaitasunaz edo gizakiaren esku-hartzeak naturan duen eraginaz". "Bere esperientzia pilotuan, 2019an, 1.000 parte-har-tzaile inguru izan zituen bost udalerritan, eta 300 motxila zientifiko baino gehiago banatu zituen; hortaz, oraingoan ere ekimen arrakastatsua izango delakoan gaude" gaineratu zuen. Maiatzean ekingo zaio 2022ko programari eta ekainera arte garatuko da. "Hautatutako zazpi udalerrietako bakoitzean informazio-karpak jarriko dira, parte hartu nahi duten pertsonek beren motxila zientifikoa doan jaso ahal izan dezaten: metroa, eskularruak, palak, selfie-makilak, lupa, analisirako potea, pH-zerrendak, zabor- poltsak, iparrorra-tza, aukeratutako zuhaitza identifikatzeko egur esekia, haurrentzako prismatikoak eta margotxoen kutxatila", azpimarratu zuten Vital Fundaziotik egindako aurkezpenean. Zazpi jardunaldi horietan, halaber, doako hainbat jarduera ere eskainiko dira, hala nola landare aromatikoen tailerrak, enborrak identifikatzeko tailerrak, kanpainaren leloa daramaten txapak eta imanak egiteko, makillaje tailerra eta txikientzako parkea, edo escape room/ihesaren gela bat naturan. Azken joko horretan, pisten bidez, abenturan aurrera egiteko eta erronka gainditzeko hainbat proba egingo dira. Horrez gain, espres marrazketa txokoa eta selfie onenaren lehiaketa ere egongo dira, desioen zuhaitz bat eta birziklatutako materialez eta zurez egindako trebezia jolas tradizionalak.

Ibilbideak lurraldeko edozein lekutako familientzat, lagun-taldeentzat edo pertsona interesdunentzat dira. Parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena www.fundacionvital.eus webgunean. Doakoak dira eta begirale talde bat izango dute. "Vital Zuhaitzak programari parte-hartzaile guztientzat izango den amaiera festa baten eskutik emango zaio bukaera, ekainaren 26an, Gasteizko Espainia Plazan. Ekitaldia jendearentzat zabalik egongo da, eta goiz osoan zehar parte hartu duten udalerrietan egindako tailer eta jarduerez gozatzeko aukera izango da, adin guztietarako kale an-tzerkia eta txotxongiloak, txikienentzako pailazoak, besteak beste", ondorioztatu zuten.

Noiz? Maiatzean ekingo zaio 2022ko programari eta ekainera arte garatuko da. "Hautatutako zazpi udalerrietako bakoitzean informazio-karpak jarriko dira, parte hartu nahi duten pertsonek beren motxila zientifikoa doan jaso ahal izan dezaten: metroa, eskularruak, palak, selfie-makilak, lupa, analisirako potea, pH-zerrendak, zabor- poltsak, iparrorratza, aukeratutako zuhaitza identifikatzeko egur esekia, haurrentzako prismatikoak eta margotxoen kutxatila", azpimarratu zuten.