- Iñigo Urkullu Lehendakaria buru, Euskadiko unibertsitateetan eta ikerketa-zentroetan lanean ari diren edo jardungo duten jakintza-arlo guztietako zientzialariei aitorpenak banatzeko ekitaldia egin zen asteartean. Ekitaldian, halaber, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak eta Hezkuntza Saileko arduradunek ere parte hartu zuten.

Ikerbasqueren programek, ikerketako talentua erakarri eta horri bertan eusteko helburu argia dute: alde batetik, atzerrian lanean diharduten zien-tzialariak erakartzea da helburua, arreta berezia eskainiz karrerako uneren batean kanpora joandako euskal iker-tzaileak Euskadira itzultzeari; eta bestetik, Euskadin ikertzen dihardutenei ibilbidea finkatzeko aukerak eskaintzea. Asteartean Lehendakariaren eskutik aitortza jaso zuten 35 ikertzaileen artean, 11 euskal herritarrak dira, Euskadira itzuli direnak edo euren ikerketa-posizioa bertan kontsolidatzea lortu dutenak.

Bestalde, Research Fellows programa, hainbat jakintza-arlotako aditu gazteak Euskadira ekarri eta bertan atxikitzeko eta zientzialari eta ikertzaileen harrobi bat sortzeko diseinatuta dagoen ekimena da. “Research Fellow programari esker, 2021ean 18 pertsona sartu dira Ikerbasquera”, azaldu zuten bertako kideek.