Bueltan. Bigarren aldiz antolatu dute Eragiteko janzten izeneko zikloa Gasteizko lau eragile euskaltzalek. Iaz egin zuten lehenengo aldiz, eta horren balorazio onean oinarrituta egin dute aurtengoa. 2021ean pandemia egoerak lagundu ez bazuen ere, jende asko hurbildu zen saioetara, eta, bai antolatzaileek , bai parte hartzaileek baloratu zuten horiek bezalako informazioa saioek laguntzen dutela euskararen egoera ulertzen, hobetzeko aukerak baloratzen eta esperientziak zein proposamenak ezagutzen.

Formatua. Zikloaren formatuari dagokionez, iazko bera izango da, hau da, saio bat hilero, otsailetik maiatzera, hilabete bakoitzeko azken asteartean, 18:30ean hasita, eta bi orduko saioak, gehienez. Lehenengo eta azken saioak, hau da, otsaila eta maiatzekoak, iazko eskenatoki berdina izango dute: Oihaneder euskararen etxea. Martxokoa Judimendi auzoko Sumendi espazioan izango da eta apirilekoa Salburuako gizarte etxean. Saio bakoitza gai baten ingurukoa izango da, eta denen jomugak euskara, bere egoera eta biziberritzeko aukerak badira ere, hizlari edota dinamika ezberdinak proposatzen dituzte antolatzaileok", azaldu dute.

- Bigarren aldiz antolatu dute Eragiteko janzten izeneko zikloa Gasteizko lau eragile euskaltzalek. Iaz egin zuten lehenengo aldiz, eta horren balorazio onean oinarrituta egin dute aurtengoa. 2021ean pandemia egoerak lagundu ez bazuen ere, jende asko hurbildu zen saioetara, eta, bai antolatzaileek , bai parte hartzaileek baloratu zuten horiek bezalako informazioa saioek laguntzen dutela euskararen egoera ulertzen, hobetzeko aukerak baloratzen eta esperientziak zein proposamenak ezagutzen.

Zikloaren formatuari dagokionez, iazko bera izango da, hau da, saio bat hilero, otsailetik maiatzera, hilabete bakoitzeko azken asteartean, 18:30ean hasita, eta bi orduko saioak, gehienez. Lekuari dagokionez, lehenengo eta azken saioak, hau da, otsaila eta maiatzekoak, iazko eskenatoki berdina izango dute: Oihaneder euskararen etxea. Martxokoa Judimendi auzoko Sumendi espazioan izango da eta apirilekoa Salburuako gizarte etxean. "Saio bakoitza gai baten ingurukoa izango da, eta denen jomugak euskara, bere egoera eta biziberritzeko aukerak badira ere, hizlari edota dinamika ezberdinak proposatzen dituzte antolatzaileok. Hori bai, Gasteiz eta euskarak Gasteizen bizi duen egoera eta dituen aukerak izango dira, aurten bereziki, arretagune nagusiak", azaldu dute antolatzaileek. Geu eta Lazarraga elkarteak, Alea aldizkaria eta Arabagara-Topagunea fedeazioaren arteko lankidetzaren emaitza da zikloa, eta antolatzaileek Gasteizko Udala, Vital fundazioa eta Laboral kutxaren laguntza izan dute.

"Eragiteko janzten zikloa Gasteizen eta Araban euskararen erabilera sustatzen aritzen garen lau eragileon lankidetzaren emaitza da, eta lauron helburu komunaren inguruan batera hausnartzeko aukera ematen digu. Hori bera egiten dugu ziklotik kanpo ere, noski, hau da: hausnartu, aztertu, erabaki, antolatu, zabaldu, baloratu..., baina bakoitzak bere aldetik, bere elkartekideekin, bere arloan, izan kultura, hedabideak, aisialdia, sustapena... Zikloak aukera ematen digu, alde batetik, eragileon ikuspegi ezberdinak batera agertzeko, eta bestetik, ikuspegiok elkarteen eguneroko dinamikan parte hartzen ez duten herritar euskaltzaleekin ere partekatzeko eta haienak ezagutzeko", azaldu du DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA Manuel Morenok topaketaren antolatzaileak. "Euskararen egoeraren inguruan hitzegiteko kalitatezko aukera da. Kalitatezkoa diogu, asmo eta kezka berak dituztenekin hitzegiteko aukera delako; iritzi, proposamen, esperientzia ezberdinak trukatzeko momentu eta espazio egokiak direlako saioak", gaineratu du topaketaren helburuari dagokionez. Zikloa euskararen egoera minoritario eta minorizatuarekin kezkatuta dagoen eta "gure hizkuntzarentzat etorkizun hobea nahi duen edozeinentzat izan daitezke interesgarriak saioak".

Gainera, ziklo horietan, gaurkotasun eta hirirako garrantzia duten hainbat gairi buruz eztabaidatu eta gogoeta egin nahi dute. Euskarak Araban duen egoerari buruz hausnatuko dute, gazteei eta auzoei buruz ere, bereziki, Gasteizko logelatzat hartzen diren auzoei buruz edota kulturari buruz, besteak beste. Ildo beretik, Manuel Morenoren ustez, hamarrraldi gutxi batzuetatik begiratuta ulermenean sekulako aurrera pausua eman da euskararen egoerari dagokionez, eta hori "herritarron borondateak egin du posible", batez ere, hezkuntza eta euskalduntze sareak baliatuta. "Aldaketa hori, bestelakoak, txikiagoak- oraingoz- eragiten ari da, adibidez, kultur sormen eta kontsumoan, aisialdian, kirolean...familia transmisioan. Aukera dago, gure ustez, arlo horietan jauzi handiak emateko eta jauzi horiek aurrera pausuak eragiteko bestelakoetan, esaterako, lan munduan. Eragile sozialek eta erakunde publikoek erantzukizuna dute horretan -bakoitzak berea, noski- eta elkarlana ezinbestekoa da", azpimarratu du antolatzaileak.

"Gurea bezala, minorizazioa denbora luzean jasan duten hizkuntzen egoera ez da homogeneoa izaten. Horrela, esaterako, euskara ez da minoritarioa bere eremu guztietan, Araba barnean ere ez, baina bai orokorrean. Minoritarioa den leku gehienetan ere, adin tarte gazteetan ulermena ia orokortua dago, baita Araban ere", esan eta erantsi du Manuel Morenok: "Hala ere, leku horiek ez dira irla isolatuak eta herritarrak elkarreraginean bizi dira -are gehiago, komunikazio digitalaren garai honetan- eta eguneroko bizimoduan duen egoera minorizatuaren ondorioz euskararen ezagutzatik erabilera sozialerako urratsa ez da automatikoa, ezta gutxiago ere". Eta euskarak uaurrerapausuak eman baditu Araban, Eragiteko janzten bezalako zikloek laguntzen jarrai dezakete, euskaldunek Araban hizkuntzaren erabileraren alde egiten duten gogoetari eta bilerari esker.

Formatuari dagokionez, iazko bera izango da,

hau da, saio bat hilero otsailetik maiatzera, hilabete bakoitzeko azken asteartean

"Zikloa Gasteizen eta Araban euskararen erabilera sustatzen aritzen garen lau eragileon lankidetzaren emaitza da"