Koronabirusaren pandemia mundu mailan iristeak sektore askotan lan egiteko modua aldatu du. María Martínez Bartzelonako zuzendari akademikoaren arabera (Culinary Hub), sukaldaritzaren sektorea asko aldatu da. Egoera horren ondorioz, ostalaritzako profesionalek beren proiektuak egungo merkatuaren eskakizunekin bat etorriz garatzeko beharra hauteman dute; izan ere, azken produktutik haratago, kontsumi-tzaileek oso kontuan hartzen dituzte marka baten inguruko alderdi ukiezinak.

Ildo horretatik, profesional honek bi kontu nabarmendu eta gomendatu nahi izan ditu, berarentzat funtsezkoak direnak egungo proiektu gastronomikoen arrakasta bermatzeko: komunikazioan inbertitzea eta management-estrategia on bat garatzea. Izan ere, gastronomiako goi-mailako eskola horrek garrantzi handia ematen dio sukaldaritzaren sektorean gai horiek sustatzeari; bertatik uste dute ezinbesteko lan-tresnak direla, lehen ez bezalako merkatu baten beharrei erantzuteko. Zehazki, María Martínezek dio osasun-krisia izan dela aldaketa horren oinarria. Alde horretatik, gaineratu du aldaketa aspalditik zetorrela, baina ez hain modu erradikalean, pixkanaka baizik. "Gastronomiaren sektoreak lehendik zeuden joera batzuk hauteman ditu, baina, pandemiaren ondorioz, azkartu egin dira", azaldu du. Zehazki, digitalizazioa eta bezeroarekin harremanak izateko modua bezalako gaietan jartzen du arreta, eta honako hau ohartarazten du: "Beharrezkoa da komunikazio askoz ere digitalagoa garatzea bezeroarekin eta, batez ere, enpresekin era horretan tratatzen ohituta dauden belaunaldi berriekin". Beraz, akademia honetatik argitu dutenez, gastronomiaren sektorean arrakasta izateko, gaur egun ez da nahikoa plater gozo batzuk prestatzen jakitea, baizik eta komunikazioa eta bezeroekin harremanak izateko modua ongi egitura-tzen jakitea.

Ildo beretik, eskolako zuzendariak dioenez, "gastronomia unibertsitatean sartu zenetik, gauza asko aldatzen ari dira, baita etorkizun hurbilean eskatuko diren lanbide-profilak ere". Bestela esanda, gastronomiari lotutako lanpostu guztiak profesionalizatzea sektorearen eraldaketa bultzatzen duen gaia da, eta agerian uzten du proiektu gastronomikoak joera berrien arabera garatzearen garrantzia.

Janaria prestatzea eta komunikatzen jakitea. Akademia honetatik oso garrantzitsua irudi-tzen zaie sektore horretako etorkizuneko profesional guztiak komunikazioaz ikastera animatzen dituen atal hori, eta ez bakarrik platerak eta menuak nola egin edo errezetak nola egin ikastera. Hain zuzen, akademia horrek gomendio-jarraibide horiek emateaz gain, bere ezagutzak eta ikasketak zabaldu dizkie gastronomiako ikasleei, eta, horretarako, prestakuntza bat eskaini die sektoreko profesionalei merkatuaren bilakaeraren, joera nabarmenenen eta aldaketa horri aurre egiteko moduaren ikuspegi orokorra izateko. María Martínezek adierazi duenez, "gastronomiaren munduan dihardutenek sektorearen ikuspegi estrategikoa izan behar dute, proiektuari balioa eman eta egungo merkatuaren eskakizunen arabera kokatu behar duena".

Ildo beretik, Berrikuntza, Ekin-tzailetza eta Kudeaketa Gastronomikoko Masterra ere eskaintzen du eskolak. Prestakuntza horrek egungo sektore gastronomikoko profesionalentzako beharrezko tresnak eta trebetasunak eskaintzen dizkie ikasleei. Zehazki, master horrek gastronomiaren eta sukaldaritzaren arloko eraldaketa- eta berrikuntza-proiektuen buru izateko gai izango diren profil profesional sor-tzaile, proaktibo eta konprometituen eskaera gero eta handiagoan jartzen du arreta.

"Gaur egun, proiektu gastronomiko eta sukaldaritza-enpresa sortu berri ugarietarako, komunikatzeko, zabaltzeko, bezeroa ezagutzeko eta publikoari bakarrik dagozkion sentsazioak sentitzeko behar handia dago", azaldu du. Hori dela eta, "masterraren helburu nagusia da komunikatzeko trebetasun eta tekniketan profesionalak presta-tzea, proiektu gastronomikoetarako komunikazio-estrategiak sortu, diseinatu eta ezartzeko gai direnak, bai eta sukaldaritza-enpresetan balioak eta kultura transmititzeko gai direnak ere: jatetxeetatik hasi eta sustapeneko kultura-zentroetaraino".

Komunikazioa. Koronabirusaren pandemia mundu mailan iristeak sektore askotan lan egiteko modua aldatu du. María Martínez Bartzelonako zuzendari akademikoaren arabera (Culinary Hub), sukaldaritzaren sektorea asko aldatu da. Egoera horren ondorioz, ostalaritzako profesionalek beren proiektuak egungo merkatuaren eskakizunekin bat etorriz garatzeko beharra hauteman dute; izan ere, azken produktutik haratago, kontsumitzaileek oso kontuan hartzen dituzte marka baten inguruko alderdi ukiezinak.

Bere balorazioa. Profesional honek bi kontu nabarmendu eta gomendatu nahi izan ditu, berarentzat funtsezkoak direnak egungo proiektu gastronomikoen arrakasta bermatzeko: komunikazioan inbertitzea eta management-estrategia on bat garatzea. Izan ere, gastronomiako goi-mailako eskola horrek garrantzi handia ematen dio sukaldaritzaren sektorean gai horiek sustatzeari; bertatik uste dute ezinbesteko lan-tresnak direla, lehen ez bezalako merkatu baten beharrei erantzuteko. Zehazki, María Martínezek dio osasun-krisia izan dela aldaketa horren oinarria. Alde horretatik, gaineratu du aldaketa aspalditik zetorrela, baina ez hain modu erradikalean, pixkanaka baizik. "Gastronomiaren sektoreak lehendik zeuden joera batzuk hauteman ditu, baina, pandemiaren ondorioz, azkartu egin dira", azaldu du profesionalak ildo horretan.