- Euskal Herria Bildu Arabak atzo mozio bat aurkeztu zuen Batzar Nagusietan Arabako Foru Aldundiari eskola kirola aktibatzeko eskatzeko.

Hala, eta gogoratu zutenez, hilaren 7an Arabako Foru Aldundiak erabaki zuen eskola-kiroleko lehiaketak bertan behera uztea, Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioei jarraituz. Erabaki horren ondoren, EH Bildu Arabak eskaera zehatzak egin zizkien atzo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eta Arabako Foru Aldundiari haurren osasuna indartzeko. Xabier Valdor batzarkideak arrazoitu zituen eskaera horiek, kirol eremuen arteko kontraesanak eragiten baititu neurri horrek: “Ez da ulergarria Diputazioak eskola-kirola debekatzea, eta kirolari federatuei jokatzen uztea, ondorio kaltegarriagoak sortzen dituenean azken horrek, pilaketa, kontaktu eta mugimendu fluxuei dagokienean”. Bere ustez, Hezkuntzako protokoloak ez du koherentziarik gainerako herritarrei bideratutako neurriekin.