- Arabako Foru Aldundiak bost foru eraikinen energia eraginkortasuna hobetuko du, birgaitze proiektu banaren bidez. Jauregia, Ignacio Aldecoa kultur etxea, foru ogasunaren egoitza, bulego tekniko zaharrak eta bulego tekniko berriak dira eraikin horiek. Hala, “Europako funtsekin finantzatutako Espainiako Gobernuaren Eraikin Publikoen Birgaitzea Sustatzeko Programaren barruan kokatzen dira esku hartze horiek”, azaldu zuten atzo bertako iturriek. Foru Gobernu Kontseiluak atzo onetsi zuen eraikin horien birgaitze energetikorako proiektuak idazteko lizitazioa, bost lotetan banatuta. “Guztira 575.000 euro egiten dute”, ondorioztatu zuten iturri berberek.