Estatu Batuetako National Academy of Inventorsek 2021ean Nai Fellow bezala bereiziko dituen asmatzaile akademikoen zerrenda argitaratu du. 164 ikertzaileen artean CIC BiomaGUNEko ikertzaile bat dago, Maurizio Prato. CIC biomaGUNE Karbonoaren Bionanoteknologia taldeko ikertzaile nagusia da, Ikerbasque eta AXA Chair irakasleak. Pratok bere ibilbide osoan lortu dituen asmakarietan oinarritzen da aintzatespen hori; izan ere, "urteetan, ekarpen handia egin dio zientziaren aurrerapenari, hainbat alorretan egindako asmakizunekin", azaldu zuten ikerketa-zentrotik.

Horrela, eta ildo horretatik jarraituz, ikerketa-zentrotik azaldu zutenez, Nai Follow programak bere berrikuntza-gogoa erakustea lor-tzen duten asmatzaile akademikoak nabarmentzen ditu, bizi-kalitatean, garapen ekonomikoan eta gizartearen ongizatean eragina izan duten asmakizun nabarmenak sortuz edo erraztuz. Hain zuzen, onarpen hori asmatzaile akademikoei baino ezin zaie eman. "Orain arte, NAI elkarteko kideak AEBko 48.000 patente baino gehiagoren titular dira; horien guztien artean 13.000 teknologia eta enpresa lizentziadun baino gehiago sortu dituzte, eta milioi bat lanpostu baino gehiago. Gainera, NAIko kideen aurkikuntzekin lotuta, 3 bilioi dolarretik gorako diru- sarrerak lortu dira", azpimarratu zuten. 2021eko NAI Fellowen promozioa mundu osoko 116 ikerketa-unibertsitate eta ikerketa-institutu irabazi-asmorik gabeko eta publikotako ikertzaileek osatzen dute. Promozio horretako kideen artean Zientzia, Ingeniaritza eta Medikuntzako zenbait akademia nazionaletako 33 kide daude, eta hiru Nobel saridun, beste goraipamen batzuez gainera. "Halaber, haien ikerketa- eta ekintzailetza-lanek jakintza-arlo zientifiko ugari ukitzen dituzte, zeinak lotuta baitaude asmakizunak gizartearen onurarako egokitzeko transferentzia teknologikoarekin", azaldu zuten.

Zehatzago esanda, NAI 2010ean sortu zen Estatu Batuetako Patenteen eta Marken Bulegoak emandako patenteak zituzten asmatzaileak aintzatesteko, teknologia akademikoaren eta berrikuntzaren ikuspena hobetzeko, jabetza intelektualaren hedapena sustatzeko, ikasle berritzaileak hezi eta aholkatzeko, eta kideen asmakizunak itzultzeko, gizartearen mesederako. Orain, Maurizio Prato ikertzailearen lana aitortu ondoren iritsi da Nai zigilu hori Euskadira.

Maurizio Prato Paduako Unibertsitateko Kimika Organikoko Sailean hasi zen 1983an; 1992an, Triesteko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko Kimika Organikoko irakasle elkartu izendatu zuten, eta irakasle titular izatera iritsi zen 2000n. 2015etik, CIC biomaGUNE ikerketa kooperatiboko zentroko Ikerbasque ikerketa-irakasle eta AXA ikerketa-irakasle da. ERCren bi laguntza garrantzitsu jaso ditu, 2008an eta 2020an. Horrez gainera, Accademia Nazionale dei Lincei-ko kide izendatu zuten 2010ean; Europako Zientzia Akademiako kide 2013an; Europako Akademiako kide 2015ean, eta Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti-ko kide 2018an. 2013an, bestalde, Xian-go Jiao Tong Unibertsitateko ohorezko irakasle izendatu zuten (Txina). Ildo beretik, Texasko Unibertsitate Teknologikoan aritu da ikertzen, Lubbocken (1980); Dublingo University Collegen (1983); Yaleko Unibertsitatean (1986-87), eta Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbaran (1991-92). Irakasle gonbidatua izan da zenbait unibertsitatetako kimika-sailetan: Pariseko École Normale Supérieuren (2001), Namurreko Unibertsitatean (Belgikan, 2010ean), Estrasburgoko Unibertsitatean (2014), eta Monseko Unibertsitatean (Belgikan, 2018an), Francqui katedraren titular gisa. Salentoko Unibertsitateak Bioteknologia Medikoa eta Nanobioteknologia alorreko ohorezko titulua eman dio berriki.

CIC biomaGUNEari dagokionez, biomaterialen alorreko ikerketa kooperatiboko zentroa da, zeina Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kide baita, punta-puntako ikerkuntza egiten du Kimikaren, Biologiaren eta Fisikaren arteko eremuan, eta arreta berezia jartzen du nanoegitura biologikoen eskala molekularreko propietateetan, bai eta haien aplikazio biomedikoetan ere 2018an, "María de Maeztu" Bikaintasun Unitate izaera aitortu zioten bikaintasun-baldintzak betetzeagatik, zeintzuen bereizgarri baita dagokion jarduera-esparruan inpaktu handia eragitea eta lehiakortasun-maila handia izatea mundu mailako zientzian", ondorioztatu zuten ikerketa-zentro horretatik.

Saria. AEBko National Academy of Inventors (NAI)

erakundeak 2021eko NAI Fellow izendatu dituen 164 asmatzaile akademikoen zerrenda argitaratu berri du. Asmatzaile horietako bat da Maurizio Prato, CIC biomaGUNEko Karbonoaren Bionanoteknologia taldeko ikertzaile nagusia, Ikerbasque irakaslea eta AXA Chair dena. Pratok bere ibilbide osoan lortu dituen asmakarietan oinarritzen da aintzatespen hori; izan ere, urteetan, ekarpen handia egin dio zientziaren aurrerapenari, hainbat alorretan egindako asmakizunekin. "Haien guztien artetik, Prato erreakzioa nabarmendu beharra dago: fullerenoak, karbono- nanohodiak eta grafenoa funtzionalizatzeko balio duen erreakzio kimikoa da, eta material horiekin lan egiten duten mundu osoko zientzialariek erabili dute, askotariko aplikazioetarako (eguzki-zelula berrietatik hasi, eta gailu medikoetaraino)", azaldu zuten Cic biomaGUNEtik.

Euskadira. NAI 2010ean sortu zen Estatu Batuetako Patenteen eta Marken Bulegoak emandako patenteak zituzten asmatzaileak aintzatesteko, teknologia akademikoaren eta berrikuntzaren ikuspena hobe-tzeko, jabetza intelektualaren hedapena sustatzeko, ikasle berritzaileak hezi eta aholka-tzeko, eta kideen asmakizunak itzultzeko, gizartearen mesederako. Orain, Maurizio Prato ikertzailearen lana aitortu ondoren iritsi da Nai zigilu hori Euskadira.