Turismoaren sektorea hobetzen ari da hilabetez hilabete, eta hala berresten dute azken datuek. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Establezimendu turistiko inkesta, hotelak txostenean egindako azken txostenaren arabera, hotelen datuak iazko datuak baino askoz ere positiboagoak dira, iaz pandemiak eta birusak geldiarazteko mugikortasun-murrizketek markatu baitzuten.

Hala, txostenean zehazten denez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hoteletako sarrerak eta ostatu-gauak 286.300 eta 536.700 baino gehiago izan dira, hurrenez hurren. Zehazki, txostenean adierazten denez, "2021eko urrian 286.392 sarrera eta 536.749 gaualdi erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel-establezimenduetan". Alde horretatik, datuek erakusten dute turismo-sektore hori, eta zehazki hotelak, iaz jasotako kolpetik pixkanaka berreskuratzen hasi direla. Datuek, behintzat, sarreren eta hotelen-gauen igoera nabarmena erakusten dute, iazko aldi berarekin alderatuz %150 baino gehiago. Zehazki, hotel-sektorearen berraktibazioa 2020ko urriarekin alderatuta,%161,8 da sarreren kasuan eta %155,9 ostatu-gauen kasuan. 2019ko urriarekin alderatuta (pandemiaren aurreko urtea), indarberritze bat ere ageri da: "2020ko urriaren aldean, hotel-sektorearen suspertzea, hala, %161,8koa da sarreren kasuan, eta %155,9koa gaualdienean. 2019ko urriarekin (covid-19aren pandemiaren aurrekoa) alderatuta, ikusten da garai hartako kopuruak ia berreskuratu egin direla. Sarrerak hilabete hartako sarreren %96,6 izan dira, eta gaualdiak %93,2", azpimarratzen dute txostenean.

Lurraldeka, Araban 38.976 sarrera eta 76.842 ostatu-gau izan dira urrian. Hau da, aurreko urteko hilabete berean baino %122,6 eta %130,8 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, sarrera kopurua %187,7 igo da urrian, eta ostatu-gauetan %155. Guztira 125.768 sarrera eta 232.883 gau igarotzea lortu da. Gipuzkoan, berriz, 121.648 sarrera eta 227.024 gaualdi ian dira; urte arteko igoera %152,6koa izan da sarreretan eta %166,8koa gaualdietan. "Euskal Autonomia Erkidegoa osotara hartuta, 2021eko urriko batez besteko egonaldia 1,87 egunekoa izan da, 2020ko hilabete berean lortutakoa (1,92 egun) baino pixka bat laburragoa. 2019ko urrian, aldagai hori 1,94 egunekoa izan zen", azpimarratu dute iturri berberek Eustatetik.

Txosten hau egiteko orduan aztertu eta kontuan hartu den beste adierazle bat joan den hileko okupazio-mailak dira. Alde horretatik, eta Euskadi osoa kontuan hartuta, %50 baino gehiago lortu da plazen arabera neur-tzen bada, eta %65 inguru gelaka neurtzen bada. "Urriko okupazio-mailei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidego osoan % 54,2ra iritsi da plazen arabera neurtuta, eta % 64,4ra logelen arabera neurtuta", zehaztu eta erantsi dute: "2020ko urriaren aldean, igoerak ehuneko 28,7 eta 31,1 puntutan kokatzen dira, hurrenez hurren. 2019ko urriarekin alderatuta, aldiz, okupazio-mailen arteko aldeak negatiboak dira bi kasuetan: ehuneko 5,6 puntu gutxiago plazen araberako okupazio-mailan eta 8,8 puntu gutxiago logelen araberakoan".

Ildo horretatik jarraituz, errentagarritasuna, ADRren (eguneko batez besteko tarifa) bidez neurtuta, 88,51 eurora iritsi da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Lurraldeei dagokionez, Gipuzkoa nabarmen-tzen da 95,03 eurorekin, gero Bizkaia dator 85,01 eurorekin eta, azkenik, Araba 80,82 eurorekin. Hiriburuetan, ADR 113,99 eurokoa da Donostian, 94,30 eurokoa Bilbon eta 65,56 eurokoa Gasteizen. "Zifra horiek guztiek urte arteko hazkunde esanguratsuak dakar-tzate: %38,6 Bilbon, %22,2 Donostian eta %10,6 Gasteizen", nabarmentzen dutenez.

Azkenik, "Euskal AEn orotara RevPar 57,03 eurokoa izan da 2021eko urrian. Gipuzkoan 63,73 eurokoa izan da, Araban 56,15 eurokoa eta Bizkaian 51,71koa. 2020ko hil berarekin alderatuta, portzentajezko hazkundeak erakusten du sektorea nabarmen hobetu dela: %162,4 Gipuzkoan, %149,9 Bizkaian eta %103,7 Araban", ondorioztatu dute Eustatetik.

Datu on horiek udakoekin elkar-tzen dira. Orduan iturri berberek jakinarazi zutenez, ekainean, uztailean eta abuztuan ere hazi zen turismoa hotel eta apartamentu turistikoetan, iazko urtearekin alderatuz.

Datuak. Txostenean zehazten denez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hoteletako sarrerak eta ostatu-gauak 286.300 eta 536.700 baino gehiago izan dira, hurrenez hurren. Zehazki, txostenean adierazten denez, "2021eko urrian 286.392 sarrera eta 536.749 gaualdi erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel-establezimenduetan". Alde horretatik, datuek erakusten dute turismo-sektore hori, eta zehazki hotelak, iaz jasotako kolpetik pixkanaka berreskuratzen hasi direla.

Euskadin. Lurraldeka, Araban 38.976 sarrera eta 76.842 ostatu-gau izan dira urrian. Hau da, aurreko urteko hilabete berean baino %122,6 eta %130,8 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, sarrera kopurua %187,7 igo da urrian, eta ostatu-gauetan %155. Guztira 125.768 sarrera eta 232.883 gau igarotzea lortu da. Gipuzkoan, berriz, 121.648 sarrera eta 227.024 gaualdi ian dira; urte arteko igoera %152,6koa izan da sarreretan eta %166,8koa gaualdietan. "Euskal Autonomia Erkidegoa osotara hartuta, 2021eko urriko batez besteko egonaldia 1,87 egunekoa izan da, 2020ko hilabete berean lortutakoa (1,92 egun) baino pixka bat laburragoa. 2019ko urrian, aldagai hori 1,94 egunekoa izan zen", azpimarratu dute Eustatetik.

Esaldia. "Urriko okupazio-mailei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidego osoan %54,2ra iritsi da plazen arabera neurtuta, eta %64,4ra logelen arabera neurtuta".