- "Zientzia Astearen, UPV/EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen, hogeita batgarren edizioa asteazkenean hasi da. Euskal gizartea mundu zientifiko eta teknologikora erakartzea helburu duten jarduera ludiko eta pedagogikoz beteriko programa eskainiko du. Azken hilabeteetako egoera sozio-sanitarioaren bilakaera positiboak jardueren presentzialtasuna berreskuratzeko urratsak egitera bultzatu du, betiere zuhurtziari eutsiz. Edizio honetan, beraz, hiru lurralde historikoetako egoitzak berreskuratuko ditugu". Aurkezpen honekin ongietorria eman diote edizio berri honi Euskal Herriko Unibertsitatetik.

Izan ere, Araban, Gasteizen, Zien-tzia Astea Bibat Museoan izango da, azaroaren 4tik 7ra, eta 61 jarduera izango dira: hala, 48 tailer egingo dira, elikadura, eskuak garbitzea, fisika edo, agian, magia eta kriminalistika bezalako gaietara hurbiltzeko. "Gasteizko hiri-geografiari buruzko hitzaldi batean parte hartu ahal izango dugu, baita Arabako memoria historikoari buruzko mahai-inguru batean ere. 5 ibilbide didaktiko egingo dira Zadorrako ibai-paisaia eta San Pedro mendiko aztarna arkeologikoak ezagutzeko, besteak beste", azpimarratu zuten.

Gainera, eta ildo beretik, aurrez aurreko jardueren eskaintzaz batera, online jarduera ugari eskaintzen dira publiko guztientzat. "Edizio honetan, ikastetxeentzako online jarduerak programatu dira: 23 hitzaldi labur, Zientzia Zirkularra izenekoa, eta 2 tailer, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat. Hitzaldi eta tailer horietan UPV/EHUko ikerlariek parte hartuko dute. Besteak beste, energia berriztagarriak, biofindegiak, plastikoak, material berriak, antibiotikoak, elikadura eta nutrizioa, kutsadura eta estatistika hurbilduko dizkie ikasleei", erantsi zuten. "Zientzia Asteko egitaraua osatzeko, ikuskizun zientifikoz batez, hau da Jon Kepa Eureka, gozatzeko aukera izango dugu, eta bi lehiaketa jarri dira abian: Argazkigintza Geologikoaren XIII. Lehiaketa eta Erretratu Alfabetiko-matematikoaren Lehiaketa", EHUko kideek ondorioztatu zuten bezala.