- Arabako lurralde-aniztasunari ekitea proposatzen du XXI. mendeko landatartasun berria. Praktikak eta kontakizunak jardunaldiak. “Bai eta diskurtso-jardunbideen eta lurralde-garapenaren paradigma berri bat eta landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko harreman berriak planteatzen dituzten kontakizunen inguruan eztabaidatzea ere”, azaldu zuten atzo Arabako Foru Aldundiatik.

Ildo beretik, ostegunean, izango da Gasteizko Europa Jauregian eta on-line formatuan, eta egitaraua bi zatitan banatu da. Lehenengoan, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Ikaskuntzak Arabako lurraldearen errealitateari buruz egindako bi azterlan aurkeztuko dira: Arabako despopulazio-prozesuaren azterketa demografikoa, azterketa eta diagnostikoa, EHUko Mari Cruz Porcal Gonzalok azalduko du, eta “Herrietan eta landa eremuan bizitzearen aldeko ahotsak” eta Lurralde Orekarako Estilo-Liburua inguruan Imanol Esnaola, Eusko Ikaskuntzako bazkidea, jardungo da. Bigarren zatian mahai-ingurua egingo da. Mahai honetan, kontakizun eta praktika diskurtsibo berriei buruz eztabaidatuko da. Mahai honetan DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkariak ere parte hartuko du, Marta Martín zuzendariarekin, hain zuzen ere. Harekin batera, Aritz Ibáñez (Mendialdea Radio), Irantzu Lekue (artista garaikidea) eta Unai Ugarte (Radio Vitoria) arituko dira, Ion Muñoa (Eusko Ikaskuntza) moderatzaile dutela. Jardunaldiari amaiera emango diote Pilar García de Salazar Garapen Ekonomikoaren, Berrikuntzaren eta Erronka Demografikoaren foru diputatuak eta Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak. Jardunaldian parte har-tzeko izen ematea, bai birtualki zein presentzialki, zabalik da www.eusko-ikaskuntza.eus web orrialdean.

Gainera, eta ildo horretatik jarraituz, Arabako Foru Aldundiatik atzo jakinarazi zutenez, “Eusko Ikaskuntzaren Lurralde Oreka programaren baitan jasota dago ekimena, eta azaroaren 17an Añanan eta abenduaren 1ean Maeztunbeste bi jardunaldi egingo dira, Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak babestuta”.

Ordutegiari dagokionez, goizeko hamarretan hasiko da ongietorria. Handik hamabost minutura, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Ikaskuntzak egindako ikasketen aurkezpena egingo da. Bertaratutakoen galderekin batera, ordubete inguru emango da. Hala, 11:15etan, bigarren zatiari ekin aurretik atsedenaldi txiki bat egiteko txanda izango da. Goizeko hamaika eta erdietan, atsedenaldi txikia amaitu eta hamabost minutura, mahai-ingurua hasiko da, Marta Martínen parte hartzearekin.

Jardunaldia. Arabako lurralde-aniztasunari ekitea proposatzen du XXI. mendeko landatartasun berria. Praktikak eta kontakizunak jardunaldiak. “Bai eta diskurtso-jardunbideen eta lurralde-garapenaren paradigma berri bat eta landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko harreman berriak planteatzen dituzten kontakizunen inguruan eztabaidatzea ere”, azaldu zuten atzo Arabako Foru Aldundiatik. Ostegunean, izango da Gasteizko Europa Jauregian eta on-line formatuan.