Fokuan. Hiltzen duten merkatu globalak jardunaldiekin batera, erakusketa bat jarriko da ikusgai Andre Maria Zuriaren plazan, hilaren 25etik azaroaren 8ra arte. Horretaz gain, film bat proiektatuko da Florida zinema-aretoetan, eta hiru hitzaldi izango dira Europa biltzar-jauregian, hilaren 25etik 28ra bitartean. Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak jardunaldi monografikoen bigarren edizioa antolatu du. Aurten, arma-salerosketekin edo baliabide naturalen esplotazioarekin zerikusia duten nazioarteko zenbait gatazka aztertuko dituzte.