Gasteizko Elizbarrutiak ofizialki estreinatu ditu webgune berria eta armarri ofizial berria. Identitate korporatibo berritu hori bere mezua bisualki garaikideagoa izan dadin sortu da, gaur egungo gizarteari zuzendutako proposamenak eta ekimenak modu erakargarriagoan komunikatzeko.

Horrela, duela gutxi Elizbarrutitik jakinarazi zutenez, irudi berria bi elementu grafiko nagusiz osatuta dago. Alde batetik, zigilu biribil bat, Armentiako monumentuan Arabako zaindari San Prudentzioren irudikapena duena. Bestalde, + ikurra duen Elizbarrutia hitza nabarmentzen da, eta, azaldu zutenez, hiru esanahi ditu. Batzen duen komunitatearen kontzeptua, positibotasunarena eta Kristoren Gurutzearena. “Logotipo berriak konposizio-aukera desberdinak eskaintzen ditu, hobeto transmititzeko, arinagoak izateko eta egungo komunikazio-plataformetara egokitzeko gaitasun handiagoa izateko. Kolore nagusia tonu urdina da, baina diseinuak tonalitate desberdinak onartzen ditu”, azaldu zuten. Gainera, gehitu zutenez, web gune ofizial berri hori (URL bera du), “gaur egungoa, irekia, erabilgarria eta dinamikoa” da, gizartearekin elkarrizketa bultzatzeko. “Esperientzia intuitiboa eskaintzen dio erabiltzaileari, eta edukiak gailuetara egokitzea errazten du”, azaldu zuten.

Azkenik, ostiralero, azken nobedadeak jaso nahi dituzten herritar guztiek asteroko buletina jaso ahal izango dute Arabako elizako albisteekin. Horretarako, nahikoa da webgune berriaren atal batean izena ematea. “Orrialde nagusiaren azken zatian, elizbarrutiko erakunde erabilgarriei ere leku nabarmena eskaintzen zaie, besteak beste, Caritas, Berakah, Egibide, Jeiki Fundazioa edo Arte Sakratuaren Museoa”. “Elizbarrutiko Komunikazio taldeak urrats hau eman zuen irudi korporatiboa eta bere web orria berritzeko, Jesusen mezua gaurko gizonei eta emakumeei transmititzen jarraitzeko, ikuspegi garaikidearekin”.