Esperientziak ez du inprobisatzen, eta iazko konfiantza-maila hori bihurtu da orain irakasleak ikasturte berrira itzultzean lasaitzeko oinarri nagusia. Hainbat zuzendarik egunkariari emandako iritziaren arabera, ikasturtea iaz baino “lasaitasun” handiagoarekin jarriko da martxan datozen orduetan, baita protokoloekin ere, osasun egoerak hobera egin duen arren.

Ikastetxeetan indarrean jarraitzen duen lehen araua ikastetxe osoan, jolasaldian edo kanpoan, maskara erabiltzea da. Oraingoz, Osakidetzak eta ikastetxeek ez dute neurri hori lasaitzeko asmorik. Gainera, San Viator, San Prudentzio, Niño Jesús Ikastetxea eta Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxeetako zuzendaritzek nabarmentzen dutenez, neurriak gehiago erlaxatuko balira ere, zuhurtasunari eutsiko liokete. Horregatik, eta, hain zuzen ere, zuhur izateko, erlaxatuta egon zitezkeen neurri asko aurreko ikasturtean bezala mantentzen dira. Alde horretatik, Carmen Panequek (Niño Jesusen zuzendaria) dio nahitaezkoa dela gel hidro alkoholikoa erabiltzea, eta ikastetxearen sarreran ikasleen eskura egoten jarraitzen dutela. Ikasle guztiei ordezko maskarez eta gelez betetako beren kit pertsonala sortzeko aholkatzen jarraitzen dute, ikasleen etengabeko higienea bermatzeko. “Neurriak ez ditugu murrizten, uste dugu beharrezkoa dela protokoloa zorrotz betetzea, nahiz eta egoera hobetu”, esan du.

Gainera, nahitaezkoa da 1,5 metroko segurtasun-tartea mantentzea pertsonen artean. “Oinarrizko neurria da, infekzioa transmititzen duten arnas-tanten eremutik kanpo egoteko. Tanta horiek hitz egitean edo doministiku edo eztul egitean sortu eta zabaltzen dira”, azaldu du Osakidetzak ikastetxeetan jarduteko Protokolo Orokorrean.

Era berean, ikastetxeak ikasgelen garbiketa, desinfekzioa eta aireztapena bermatzera behartzen dituen neurriak ere indarrean jarraituko du. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak behartzen du jendearekin kontaktuan dauden gainazalen garbiketa eta desinfekzio horrek “ohikoa izan behar du”. “Aireztapen egokia oso faktore garrantzitsua da leku itxietan kutsatzeko arriskua murrizteko”, azaltzen du.

Eta birusaren hedapena geldiarazten lagunduko duten neurri gehiagorekin jarraituz, ikastetxe askok burbuila-klaseak mantentzen dituzte, gutxienez haurrenekin. Horrek bermatzen du ikasleek ingurune mugatu eta itxi batekin soilik harreman estua izatea. Adibidez, Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxetik, Nieves Maya zuzendariak esan du ikastetxe horretan ikasgela guztiak daudela blindatuta eta burbuila-taldeez babestuta, DBHra arte, ez soilik haurrak. “Neurri horrek oso ongi funtzionatu zuen iaz, eta burbuila-klaseekin jarraitzea erabaki dugu zuzendaritzatik, baita jolas-orduan ere”, azaldu du.

Neurri horiek gorabehera, beste batzuk aldatu egin dira aurreko ikasturtearekin alderatuta. Adibidez, 12 urtetik gorako ikasle askoren immunizazioak konfinamenduaren presioa leundu du ikasgeletan positibo emanez gero. Hau da, iturri berberek azaldu dutenez, koronabiruseko ikasle batek positibo ematen badu, bere ingurune estua test bat egin beharko du eta txertoa jaso baldin badute ikasleek eta emaitzan negatibo ematen badute, ez dira konfinatuko, eta hori eskertzen dute zuzendariek, “horrek desordena edo desoreka gutxiago eragingo du kasu positibo bakoitzean”, esan du Mayak. Hala ere, onartu du iaz kasu positibo bakoitzean ondo funtzionatu zutela on-lineko klaseak emanez. Eta neurri horiekin guztiekin eta, batez ere, aurreko ikasturtean lortutako esperientziarekin, milaka ikakasle datozen orduetan itzuliko dira beren geletara; ilusioz eta prebentzioz itzultzen den ikastarora, baina iazko ziurgabetasunetik urrun.

Segurtasun-tartea. 1,5 metroko segurtasun-tartea mantentzea pertsonen artean. Oinarrizko neurria da, infekzioa transmititzen duten arnas-tanten eremutik kanpo egoteko. Tanta horiek hitz

egitean edo doministiku edo eztul egitean sortu eta zabaltzen dira.

Maskararen erabilera. Maskarak erabiltzea eta arnas higienea. Arnas higieneari dagokion arloan sartzen da infekzioa ez barreiatzeko maskarak erabiltzea, pertsonen artean hurbiltasun handiagoa dagoenean eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izatea

ezinezkoa denean. “Doministiku edo eztul egitean, maskara erabili ezean, garrantzitsua da erabilera bakarreko zapiak erabiltzea ahoa eta sudurra estaltzeko, edo, bestela, ukondoa tolestea”.

Garbiketa. Sarritan garbitu eta desinfektatu behar dira pertsonekin kontaktuan dauden gainazalak. “Aldian-aldian eta egokiro aireztatzea ere oso faktore garrantzitsua da espazio itxietan kutsatzeko arriskua murrizteko”.

Kontaktu-kopurua murriztea. “Mugatu egin behar da talde-jardueretan parte hartzen

duten pertsonen kopurua. Ahal dela, jarduerak talde txikiagoetan egin behar dira,

talde egonkorrak osatuz eta segurtasun-tartea mantenduz haien artean”, ondorioztatzen dute Osakidetzatik covid-19areb aurka egindako aurtengoprotolokoan.