- Euskara euskaldunen altxorra dela diote, eta horrek bihurtzen duela, hain zuzen, herritar bat euskaldun. Hizkuntza jakitea, ikasten saiatzea eta, ikasteko zailtasunak gainditu ondoren, hizkuntza erabiltzea. Horixe da, hain zuzen ere, euskara-ikastaroen kanpaina berri honen helburua eta gaia. Ikasi eta erabili euskara. Merezi du! lelopean, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiarekin eta euskaltegiekin batera, matrikulazioak hasi dituzten euskara ikastaroak aurkeztu zituen atzo.

Izan ere, aurten garrantzi handiagoa hartu du euskararen erabilerak, koronabirusaren kolpea jasan eta azken hilabeteetan indarra galdu ondoren. Ikastaro berri honen helburua da, gutxienez, pandemia hasi aurretik euskarak Araban bizi zuen egoerara itzultzea eta hizkuntza hori arabarren eguneroko bizitzan gero eta integratuago egon dadin bultzatzen jarraitzea. Hain zuzen, halaxe azaldu zuen Gasteizko Udaleko Euskara zinegotziak, Iñaki Gurtubaik, azken urteotan euskara hazi egin dela eta arabarrek gero eta hobeto erantzuten diotela hizkuntza horri, baina oraindik lana dagoela egiteko adieraziz. Horregatik guztiagatik, erakundeak aurrerapen horretan ahalegintzen jarraitzen dutela azpimarratu zuen. Urtean zehar hainbat laguntza eta jarduerarekin egiten dute, baina baita herritarren eskura jartzen dituzten euskara-ikastaroekin ere, bai ez dakitenentzat eta hasieratik hasi behar dutenentzat, bai dakitenentzat, baina beren maila hobetu nahi dutenentzat. "Gasteizen euskararen ezagutzaren bilakaera garrantzitsua izan da. 1981ean, euskaldunak % 3,5a ziren. Gaur egun, % 27,28an gaude. Horiei ia euskaldunak gehitu behar zaizkie, % 20ra iristen baitira. Emaitza horiek lortzeko, oso garrantzitsua izan da hezkuntza-eskaintza zabala izatea, bai euskaltegietan eta baita erakundeek sustatutako hainbat ikastarotan. Eta horregatik jarraituko dugu bide horretan", azaldu zuen Iñaki Gurtubaik. Gaineratu zuenez, "ikastaro hauen helburua euskaraz ez dakitenek ikasi dezaten da. Eta ikasten ari direnek erabili dezatela. Gure hirian euskararen erabileran eragiten jarraitu behar dugulako".

Harekin batera, Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiako Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendariak gogorarazi zuen "ez dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?" eta galdera horren bidez, arabar guztiak animatu zituen ikasten hasteko eta eguneroko jardunean euskararen erabilera integratzeko pausoa ematera. Galdera horri, euskaltegietako ordezkari José Miguel Reguerok, "non gogoa, han zangoa" gehitu zion, eta esan zuen ezen, benetan ikasteko asmoa badago, hobe dela hastea.

Udalak ikastaroak antolatu ditu gizarte-etxeetan. Matrikulazioak irailaren 15era arte daude zabalik eta, zehazki, 76 talde eskaintzen dira. Gurasoentzat, 55 urtetik gorakoentzat, atzerritarrentzat eta merkataritzaren eta ostalaritzaren esparruko profesionalentzat daude aukerak. Ikastaroez gain, Gasteizko Udalak euskaltegietan euskara ikasteko diru-laguntzak ere baditu. Bi diru-laguntza mota daude, bai publiko orokorrarentzat, bai kolektibo espezifikoentzat. Iazko ikasturtean baldintzak malgutu ziren, eta emandako laguntzen kopurua 237 izatetik (19/20 ikasturtean) 495era (20/21) igaro zen. Eskaintza honi buruzko informazio guztia hemen aurkitu daiteke: www.vitoria-gasteiz.org/euskara web orrian eta esteka honetan. Bestalde, Arabako Foru Aldundiak aurten 85.000 euro banatuko ditu, euren matrikula egitean, Aldundiaren dirulaguntza eskaera bete eta foro administrazioak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituztenen artean. Baldintzak hiru izaten jarraitzen dute, aurreko ikasturteetan bezala: Lehenik eta behin, adinez nagusia izatea, deialdia Arabako Buletin ofizialean argitaratzen den egunean. Bigarrenik, Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean erroldatuta egotea. Eta, azkenik, A1, A2, B1 eta B2 mailetako edozeinetan matrikulatzea HABEk Araban edo Trebiñuko enklabean dituen euskaltegi homologatu batean. "Ikasle bakoitzak, zenbat ordu betetzen dituen araberako hiru dirulaguntza jaso dezake; hau da, zenbat eta ordu gehiago eman euskaltegian, orduan eta dirulaguntza kopuru handiagoa, 240 euro arte", azaldu zuen Lexuri Ugartek. "Aurten, hobe esanda, 2021-2022 ikasturtearen atarian, Araban barrena banatutako euskaltegi homologatuek agerian utzi dute euskara ikasteko oztoporik ez dagoela, osasun eta segurtasun neurri guztiak hartzen jarraitzen direla: aurrez aurreko modalitateari urruneko modalitatea gehitu zitzaion 2020az geroztik, eta hortaz, euskara ikasi nahi duenak, gogoa besterik ez du azaldu behar", gaineratu zuen. Beraz, bere esanetan ere, Arabako foro Aldundiak, "arabarrok", euskara ikasten jarraitzeko dinamikari "eusten jarraituko duteen esperantza du". "Foru administrazioaren aldetik, gure eskura ditugun ahalegin guztiak egingo ditugu, aurreko ikasturteetako izen emate kopuruak mantendu edo, zergatik ez gainditzeko".

Udalak. Udalak ikastaroak antolatu ditu gizarte-etxeetan. Matrikulazioak irailaren 15era arte daude zabalik eta, zehazki, 76 talde eskaintzen dira. Gurasoentzat, 55 urtetik gorakoentzat, atzerritarrentzat eta merkataritzaren eta ostalaritzaren esparruko profesionalentzat daude aukerak. Ikastaroez gain, Gasteizko Udalak euskaltegietan euskara ikasteko diru-laguntzak ere baditu. Bi diru-laguntza mota daude, bai publiko orokorrarentzat, bai kolektibo espezifikoentzat. Iazko ikasturtean baldintzak malgutu ziren, eta emandako laguntzen kopurua 237 izatetik (19/20 ikasturtean) 495era (20/21) igaro zen. Eskaintza honi buruzko informazio guztia hemen aurkitu daiteke: www.vitoria-gasteiz.org/euskara web orrian eta esteka honetan.

Aldundiaren laguntza. Arabako Foru Aldundiak aurten 85.000 euro banatuko ditu, euren matrikula egitean, Aldundiaren dirulaguntza eskaera bete eta foro administrazioak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituztenen artean. Baldintzak hiru izaten jarraitzen dute, aurreko ikasturteetan bezala.