- Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak auto bat eman zuen berriki, Apasos elkarteak eskatutako kautelazko neurria ukatuz. Izan ere, duela gutxi elkarte horrek hainbat salaketa jarri zituen animaliak babesteko zentroaren (ABZ) kudeaketaren aurka.

Hala, atzo Gasteizko Udalak jakinarazi zuenez, Epaitegiak "desmuntatu" egin ditu elkartearen salaketak, eta "ABZn dauden animaliak behar bezala zainduta daudela" baieztatu du. Udaleko kideen hitzetan, "Atzo bertan (ostegunean) kaleratutako autoak elkartearen salaketa horiek banan-banan desmunta-tzen ditu, eta ABZn dauden animaliak behar bezala artatuta daudela eta kalte konponezinik ez dagoela baieztatzen du; izan ere, Udalak errefortzu eta baliabide propioekin eta langile kualifikatuekin betetzen ditu bertako jarduerak". Ildo horretatik, eta iturri berberak azaldu zutenez, kautelazko neurria eman zitzaion elkarteari hilaren 6ko autoaren bidez. Hala ere, joan den ostegunean, kautelazko neurri hori "ukatzea" erabaki zuen. Horrek esan nahi du Gasteizko Udala izango dela ABZren bere giza baliabide eta baliabide ekonomikoekin kudea-tzeaz arduratuko dena, eta beste elkarte eta boluntarioen laguntza izango duena. "Dokumentuan gogorarazten denez, ABZ udal-langileekin kudeatzen da zuzenean. 36 urte daramatza lan hori egiten, 1985ean sortu zenetik, gizartearen behar eta eskaera berrietara egokitzeko beharrezkoak diren hobekuntzak eginez", esan eta gaineratu zuten: "Idazkiaren arabera, ABZk indarrean dagoen araudiari egokitutako instalazioak eta baliabide material eta pertsonalak ditu eta animalien ongizaterako beharrezko baldintzak betetzen ditu".

Bukatzeko, atzo Gasteizko Udaleko iturriek gaineratu zutenez, "idazkiak gogorarazten duenez", halaber, bere eskumenak gauzatzeko zentroak funtzionarioekin ematen ditu zerbitzuak, eta langile horien "kualifikazio teknikoak, eskumenak, funtzioak, zereginak eta hautaketa ezarritako araudiaren eta prozeduren arabera zehazten eta betetzen dira", eta, nolanahi ere, "berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren, gardentasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioetan oinarrituta". Era berean, "eta jarduera osagarrietarako -ez funtsezkoetarako-, zentroak hainbat elkarteren (ez bakarrik errekurtsogilearen) eta elkartu gabeko boluntarioen lankidetza izan du iraganean", ondorioztatu zuten.

Autoa. Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak auto bat eman zuen berriki, Apasos elkarteak eskatutako kautelazko neurria ukatuz. Izan ere, duela gutxi elkarte horrek hainbat salaketa jarri zituen animaliak babesteko zentroaren (ABZ) kudeaketaren aurka.

"Atzo bertan (ostegunean) kaleratutako autoak elkartearen salaketa horiek banan-banan desmuntatzen ditu, eta ABZn dauden animaliak behar bezala artatuta daudela eta kalte konponezinik ez dagoela baieztatzen du; izan ere, Udalak errefortzu eta baliabide propioekin eta langile kualifikatuekin betetzen ditu bertako jarduerak".