- Berri onak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako txikizkako merkataritzaren sektorearentzat. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak egindako azken txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektoreak salmentak igo egin ditu aurtengo bigarren hiruhilekoan; zehazki, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, % 16,1 gehiago.

Hala, txikizkako merkataritzaren indizea izeneko txostenaren arabera, sektoreko salmentak, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, % 14,5 igo dira 2020ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Izan ere, eboluzio horiekin, urteko lehen sei hilabeteetako metatuak ehuneko zazpi eta erdi inguru lortzen du. "Bilakaera horiek kontuan hartuz, urteko lehen sei hilabeteetako salmenta metatua % 7,4 handitu da", azpimarratu dute. Bestalde, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 2021eko bigarren hiruhilekoko salmenta-indizea % 0,5 jaitsi da.

Txostenak alderdi horiek sektoreka ere zehazten ditu. Horrela, eta 2020ko apirilari, maiatzari eta ekainari dagokienez, eta prezioen eta egutegiaren ondorioak kenduta, gainerako produktuen salmentak % 40 baino gehiago jaitsi dira aurtengo bigarren hiruhilekoan. Automobilgintzarako erregaiaren prezioa % 37 inguru jaitsi zen: "Sektoreen arabera, 2020ko bigarren hiruhilekoari dagokionez, prezioen eta egutegiaren ondorioak kenduta, gainerako produktuen salmentak % 42,2 igo dira 2021eko bigarren hiruhilekoan, eta automobilgintzarako erregaienak, berriz, % 37,6", azaldu dute txostenean. Ildo beretik, elikadura salmenterai dagokionez, joera kontrakoa izan da, % 5,7 jaitsi baita. "Kontuan izan behar da 2020ko martxoaren 14an alarma-egoera ezarri zela covid-9aren pandemiari aurre egiteko, eta horrek txikizkako merkataritzaren sektorearen jardueran aldaketa handia eragin zituela", azpimarratzen dute.

Hala, eta zehazkiago, txostenaren arabera, urte honetako lehen hiruhilekoari dagokionez, elikaduraren salmentak % 1,9 jaitsi dira. Neurri txikiagoan, automobilgintzarako erregaien eta gainerako produktuen salmentek ere behera egin dute, %0,7 eta % 0,2, hurrenez hurren. Gainera, eta ildo beretik, elikagaien txikizkako merkatari-tzaren barruan, txostenak zehazten du merkataritza espezializatua, elikaduran ez ezik, edarietan eta tabakoan ere (fruta-dendak, harategiak edo arrandegiak barne), % 2,3 hazi dela 2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Ez da berdina gertatu, halere, espezializatu gabeko txikizkako merkataritzak, nagusiki elikadurakoak, hau da, supermerkatuak eta hipermerkatuak. Kasu honetan, salmentak% 9 inguru murriztu dira. "Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, 2021eko bigarren hiruhilekoko salmenten bilakaera positiboa izan da kasu guztietan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta", naramendu dute.

Arrazoia? Ia sektore guztiak gora egin dutelako. Hala, etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritza (besteak beste, etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipamenduak) %60,9 hazi da, eta beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutako txikizkako merkataritza (liburuak, papergintzako artikuluak, jostailuak eta kirol-gaiak, adibidez) %40,2 igo da. Era berean, produktu ez-espezializatuen salmentek eta pertsona- ekipamenduan espezializatutakoek % 33,9ko eta % 30,8ko igoerak izan dituzte, hurrenez hurren.

Lurraldeen artean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko alde nabariak zehazten ditu txostenak. Hala, lurralde historikoen arabera, 2021eko bigarren hiruhilekoko salmenta-indizea urtetik urtera igo da guztietan. Gipuzkoan ia % 20, Bizkaian hamalau baino gehiago eta Araban hamahiru inguru. Honela azaltzen dute txostenean: "2021eko bigarren hiruhilekoko salmenta-indizeak urte arteko igoera izan du lurralde guztietan: Gipuzkoan %19,3, Bizkaian % 14,8 eta Araban % 13,5. Aitzitik, hilen arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban eta Gipuzkoan % 0.9 jaitsi da eta Bizkaian % 0,1".

Azkenik, eta Euskal Estatistika Erakundeak aztertu duen azken alderdi gisa, sektore horretan lan egiten duten langileak ere ebaluatu dituzte. Hala, Euskal Autonomia Erkidego osoan txikizkako merkataritza-sektorean lanean ari diren langileak % 1 gehitu dira aurten, iazko aldi berarekin alderatuta. "Euskal Autonomia Erkidegoan n txikizkako merkataritza-sektorean 2021eko bigarren hiruhilekoan okupatutako langileen kopuruak % 1,0 egin du gora, aurreko urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, % 1,6 egin du gora", ondorioztatu dute.

Igoera. Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektoreak % 16,1 handitu ditu salmentak 2021eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta,

egutegiaren ondorioak kenduta eta prezio konstanteetan, Eustatek osatutako datuen arabera. Sektoreko salmentak ere, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, % 14,5 handitu dira 2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Bilakaera horiek kontuan hartuz, urteko lehen sei hilabeteetako salmenta metatua %7,4 handitu da.

Lurraldeka. Lurraldeen artean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko alde nabariak zehazten ditu txostenak. Hala, lurralde historikoen arabera, 2021eko bigarren hiruhilekoko salmenta-indizea urtetik urtera igo da guztietan. Gipuzkoan ia % 20, Bizkaian hamalau baino gehiago eta Araban hamahiru inguru.

"2021eko bigarren hiruhilekoko salmenten bilakaera positiboa izan da kasu guztietan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta".