Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak zaindariaren irudiaren 1721eko grabatuaren faksimile bat eman zien atzo Andra Maria Zuriaren Kofradiaren ordezkariei. "Andra Maria Zuriaren kontserbatzen den marrazkirik zaharrenetako bat da eta Probintzia Artxiboan dago", azaldu zuten atzo Foru Aldundiatik. Hala, ilustrazio hori Zaytorda presbitero bilbotarrak egin zuen kofradeek hala eskatuta, eta Ama Birjinaren irudi gotikoa erakusten du haren lehen horma hobian, hain zuzen Done Mikel elizako sakristiaren kanpoaldeko horman, Aihotz plazara joateko eskaileren alboan.