Unibertsitatea

EHUko matrikulazioek gora egin dute

14.002 lagunek amaitu zituzten unibertsitate-ikasketak 2020an, 2019an baino %8 gehiagok68.000 ikasle baino gehiago matrikulatu ziren 2020. ikasturtean

21.07.2021 | 00:24
EHUko fakultate baten artxibo-irudia. Argazkia: Pilar Barco

GASTEIZ– Hirugarren urtez jarraian. 2019/20 ikasturtean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kokatutako unibertsitateek ikasle gehiago izan zituzten hirugarren urtez jarraian. Guztira, 68.000 ikasle baino gehiago erregistratu ziren karreretan (68.237), hau da, %1,3 gehiago aurreko ikasturtearekin alderatuta. Hori da Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Unibertsitate Estatistika 2020 izeneko azken txostenean egindako ondorioetako bat.

"Unibertsitate publikoan unibertsitateko ikasleen %72 izan zen, eta beheranzko joera izan du azken urteoetan, eta, 2010/11 ikasturtetik, zentro publikoak aukeratu dituzten ikasleen proportzioak ehuneko 9 puntu egin ditu behera", azaldu eta gaineratu zuten txostenea: "Graduko ikasketetan, ehunekoa bera oso antzekoa da (%71). Masterrak egiten dituzten ikasleen ehunekoa %62ra jaitsi da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren doktoregoen kasuan, berriz, %87ra igo da". Ikasketak egiteko lurraldeari dagokionez, ikasleen %58k Bizkaiko unibertsitate-zentroetan egin dituzte ikasketak; %29k, Gipuzkoako unibertsitateetan, eta %13k, Arabakoetan.

Emakumeak unibertsitatean duen presentziari dagokionez, txostenak onartzen du urteotan gero eta emakume gehiago matrikulatzen direla fakultateetan mediku, kazetari edo abokatu gisa prestatzeko, adibidez. Hain zuzen ere, zehazten denaren arabera, emakumeen proportzioa nabarmena izan zen graduko ikasketetan (%55), eta gizonen aldean 10 puntuko aldea dago ehunekotan. Esan dutenez, nabarmentzekoa da 18 eta 21 urte bitarteko emakumeen aldeko aldea. Adin-tarte horretan, emakumeen aldeko aldea 12 puntutik 15era bitartekoa izan zen. Hala ere, master ofizial eta doktorego-programetan, parekotasuna egon zen sexuetan.

Gizonak ingenieritzan Eskaera gehien duten graduen rankinga ez da ia aldatu aurreko ikasturteekin alderatuta. Matrikulatutako ikasleen erdia hamaika titulaziotan kontzentratu zen: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (5.633), Lehen Hezkuntza (4.137), Zuzenbidea (3.496), Psikologia (2.794), Ingeniaritza Mekanikoa (2.118), Haur Hezkuntza (2.117), Medikuntza (1.851), Gizarte Hezkuntza (1.546), Erizaintza (1.524), Industria Teknologien Ingeniaritza (1.420) eta Gizarte Lana (1.386). Bestalde, Eustatetik azaldu zutenez, "hogeita zortzi gradutan oreka izan da sexuen artean, 2018/19 ikasturtean baino lau gradu gehiagotan. Hala ere, gradu guztien %27 baino ez dira. Haien artean, Ingurumen Ingeniaritza, Arkitektura, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Fiskalitatea eta Administrazio Publikoa eta Ingeniaritza Kimikoa izan ziren ikasleen banaketa ekitatiboena izan zutenak".

Amaitzeko, gradu bikoitza unibertsitate-titulazio bikoitza da; hartan, bi gradu egiten dira, aldi berean, gradu baterako behar den denbora baino luzeagoan, baina bi gradu banan-banan egiteko behar dena baino laburragoan. Euskal AEko unibertsitateak 2011/12 ikasturtean hasi ziren gradu bikoitzak eskaintzen, eta, harrezkero, aukera horren alde egiten duen "ikasleen kopuruak etengabe jarraitu du gora egiten", ondorioztatu zuten. 2019/20 ikasturtean, 2.679 ikaslek egin zuten mota horretako titulazio baten matrikula, aurreko ikasturtean baino %11 gehiagok eta duela bost urteko kopuruaren bikoitza baino gehiagok.

Xehetasunez

Matrikulazioak. 2019/20 ikasturtean, Euskal AEn zentroak dituzten unibertsitateetako ikasle-kopuruak gora egin zuen, hirugarren urtez jarraian. Guztira, 68.237 matrikula erregistratu ziren; alegia, % 1,3ko igoera izan zen, aurreko ikasturtearekin alderatuta, Eustaten datuen

arabera.

Datuak. Unibertsitate publikoan unibertsitateko ikasleen %72 izan zen, eta beheranzko joera izan du azken urteoetan, eta, 2010/11 ikasturtetik, zentro publikoak aukeratu dituzten

ikasleen proportzioak ehuneko 9 puntu egin ditu behera. Graduko ikasketetan, ehunekoa bera oso antzekoa da (%71). Masterrak egiten dituzten ikasleen ehunekoa %62ra jaitsi da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren doktoregoen kasuan,

berriz, %87ra igo da.

Lurraldeka. Ikasketak egiteko lurraldeari dagokionez, ikasleen % 58k Bizkaiko unibertsitate-

zentroetan egin dituzte ikasketak; %29k, Gipuzkoako unibertsitateetan, eta %13k, Arabakoetan.

Esaldia

Eustat "28 gradutan oreka izan da"

"Hogeita zortzi gradutan oreka izan da sexuen artean, 2018/19 ikasturtean baino lau gradu gehiagotan. Hala ere, gradu guztien %27 baino ez dira. Haien artean, Ingurumen Ingeniaritza, Arkitektura, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Fiskalitatea eta Administrazio Publikoa eta Ingeniaritza Kimikoa izan ziren ikasleen banaketa ekitatiboena izan zutenak".

noticias de noticiasdealava