Etxeko lanetan aritzen diren emakume migratzaileen esperientziak zuzenean ezagutzea. Bere kezkak, beldurrak, desengainuak, soldatak... ezagutzeko, Gasteizko Udalaren eskutik, Zentzuz sareak kolektibo horretako emakumeen esperientziei buruzko ikerketa aurkeztu zuen atzo. Aurkezpena herritar guztientzat gaur arratsaldean egingo da, arratsaldeko bostetatik zortziak arte, Gasteizko Goiuri jauregian.

Hala, Gasteizko Udalak eta Zentzuz sareak ikerketa bat aurkeztu zuten hiriko etxeko zaintzaileen esperientziei buruz, atzo. "Ikerketa honetan, etorkizun hobe baten bila Euskadira iritsi diren eta etxeko zaintzaile bihurtu diren emakumeen historia pertsonalak kontatzen dira", azaldu zuen Jon Armentia Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetzako zinegotziak. "Zainketei buruzko ikerketa hau sustatu dugu familia askok beren etxeko zaintzaz arduratzen diren emakumeak kontratatzen dituztelako. Hau da, pertsonak kontratatzen dituzte, batez ere emakume migratuak, soldata eta lan baldintza duinetan egiten ez diren baldintzetan", azpimarratu zuen zinegotziak. Izan ere, eta ildo horretatik, Tania eta Itsaso Zentzuzeko lankideek esan zuten emakume askok etxean lan egiten dutela 500 euro ingururen truke, hau da, "lanbide arteko gutxieneko soldata" irabazi gabe.

Ildo beretik, Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren laguntza bitarte, 2020an eta 2021ean Zentzuz Sareak ikerketa-ekintza partizipatiboko (IAP) lan bat egin du, Cuidadoras Migradas, el Sur de nuestro Norte izenpean. Lana Covid-19aren pandemiaren bete-betean hasi eta amaitu zen, jatorri desberdin eta anitzeko 30 emakumerekin, zein Gasteizen etxeko lanetan eta jendea zaintzen diharduten. "Ikerlanaren xedea globalizazioaren testuinguruan gertatzen diren migrazioen feminizazioa ikusaraztea da, bai eta egiten duten lanarekin lotuta migrazio-prozesuan bizi dituzten arazoak ere", adierazi zuetn Armentiak. Lanak kate globalen konplexutasuna ondorioztatzen du, eta "gure gizartean etxeko lanen eta zainketen arloan lan egiten duten emakumeek pairatzen duten eskubide-gabezia uzten du agerian". Horrez gain, ikerlanak zaintzen sistema publiko eta komunitarioari buruz hausnarketa egin beharra ere nabarmentzen du, bai eta zaintzen lana baldintza duin eta justuez jantzi beharra ere. Aldi berean, zaintzen problematikan Ipar eta Hegoaren arteko harreman ez bidezkoetatik aparteko faktoreak ere ageri direla erakusten du testuak.

"2020an eta 2021ean, etxeko eta zaintzako 30 emakume langile etorkinek parte hartu dute elkarrizketetan eta eztabaida-taldeetan, eta migrazio-prozesuari buruz hitz egin eta esperientziak partekatu ahal izan dituzte. Espazio horiei esker, kontzientzia hartu ahal izan dute, elkarrengandik ikasi eta ahalduntze prozesua sendotu, langile eta herritar gisa dituzten eskubideak aldarrikatzeko", azaldu zuten Zentzuzeko saretik.

"Etxea zaintzen aritzen diren emakume hauek justizia soziala egin nahi dute eta dagoen arrazismo soziala onartu. Emakumeak bizitzaren euskarri den egitura gara", aitortu zuen Taniak. Nahi duten guztientzat, ikerlana gaur ezagutaraziko da, Zentzuz sareak herritarrei aurkeztuko baitie Goiuri jauregian egingo den ekitaldi ireki batean.

Ikerketa bera aurkezteaz gain, bi emakumek parte hartuko dute. Alde batetik Amaia Pérez Orozco, XXK Kolektiboko kidea eta zainketen ekonomiaren arloko aditua dena. Bestetik, Yola Mamani, Boliviako ekintzailea, youtuberra (Chola Bocona) eta etxeko langilea. 17:00etatik 20:00ak bitartean izango da aurkezpen-ekitaldia. Sarrera doakoa izango.

Aurkezpena. Jon Armentia zinegotziak zuzentzen duen Gasteizko Udalaren Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Zentzuz Sarearekin batera, Gasteizen bizi eta etzeko langile edo zaintzaile lanetan diharduten 30 emakume migratzaileren lan-baldintzei eta esperientziei buruzko ikerlan bat aurkeztu zuten atzo goizean.

Aurkezpena. Ikerlana gaur ezagutaraziko da, Zentzuz sareak herritarrei aurkeztuko baitie Goiuri jauregian egingo den ekitaldi ireki batean. Jardunaldian parte hartuko dute baita Amaia Pérez Orozcok (doktorea Ekonomian, eta XXK kolektiboko aktibista gizarte-mugimenduen eta mugimendu feministen alorrean) eta Yolanda Mamani Chola Bocona (Boliviako aktibista, irrati-produktorea eta -esataria, youtuberra eta etxeko langilea). 17:00etatik 20:00ak bitartean izango da aurkezpen-ekitaldia.

"Zainketei buruzko ikerketa hau sustatu dugu familia askok beren etxeko zaintzaz arduratzen diren emakumeak kontratatzen dituztelako. Hau da, pertsonak kontratatzen dituzte, batez ere emakume migratuak, soldata eta lan baldintza duinetan egiten ez diren baldintzetan".