"Erretzeari uztea ez da lan erraza; horregatik, onena laguntza eskatzea da. Gainera, gorabehera asko dituen bidea da, baina norbaitek erretzeari utzi nahi badio, laguntzaz eta pazientziaz, erretzeari utz diezaioke". Esaldi horrekin, Borja Pérez Amurrioko botikariak Novaltiaren kanpaina berriarekin bat egin du. Hain zuzen, Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna dela eta, 3.000 lagunei erretzeari uzten lagundu nahi die kanpaina berri honek.

Horrela, Novaltia farmazia-banaketako kooperatibak erretzeari uzten laguntzeko kanpainan parte hartuko du, Unnefar Taldeak urte hasieran abian jarri zuen kanpainan, hain zuzen ere. Helburua da 3.000 pertsonak erretzeari uztea botikariaren laguntzarekin batera. Horretarako, kanpaina honetan parte hartzen ari diren farmazialariek erregistro-orri batean adierazi behar dute zenbat pertsonari laguntzen ari diren, eta, hala, zifraren bilakaera orokorra ikusi ahal izango dute. "Kanpaina honen helburua da behar duenari prozesu osoan laguntzea. Horrela, pertsonak erretzeari uzteko izan ditzakeen motibazioak bultzatzen lagun dakieke, aholkuak emanez eta gidatuz, eta terapia farmakologikoaren alternatibak azaltzeaz eta irakatsiz. Gainera, jarraipena ere egin dakieke eta gerta daitezkeen berrerortzeak prebenitu", azaldu dute Novaltiatik. Ildo horretatik jarraituz, Borja Pérezek dio erretzeari uzteko bakoitzak motibazio desberdina izan dezakeela, baina, nolanahi ere, gogoak eta horretan egiteko borrokak garrantzitsuak izan behar dutela erretzeari uzteko. Bere kasuan, adibidez, 18 urte baino gehiago daramatza zigarro bat probatu gabe, eta aitaren biriketako gaixotasun batek eragin zuen tabakoa alde batera uztea.

"Erretzeari uztea prozesu luzea eta zaila da. Ulergarria da; izan ere, batetik, gaztetatik hasten da erre-tzen, eta, bestetik, tabakoa eta nikotina oso mendekotasun-sortzaileak dira. Horregatik, zailagoa da erre-tzeari uztea, eta prozesu konplexua da", azaldu eta gehitu du: "Izan ere, pertsona asko daude zortzi edo hamar egunez erre gabe daudenak eta erretzaile ez direla diotenak. Baina garrantzitsuena da jakitea erretzen duen pertsona beti izango dela erretzailea. Nire kasuan, adibidez, nik beti esaten dut erretzailea naizela, baina 18 urte darama-tzat zigarro bat probatu gabe. Jende askok esaten du dagoeneko ez direla erretzaileak, eta, azkenean, erre egiten dute, horrek prozesua zailtzen baitu". Horregatik, erre-tzen duen pertsona baten helburua ez da erretzaile ez bihurtzea, baizik eta erre gabe daraman denborari egunak, hilabeteak eta urteak gehituz joatea.Eta horretarako, sentsibilizazio-kanpainek funtsezko faktorea betetzen dute, farmazialari honek azaltzen duenez.

"Gaur egun erraztasun eta laguntza gehiago daude erre-tzeari uzteko. Orain egiten ari garen bezalako laguntza-kanpainek funtsezko funtzioa betetzen dute, bakarrik ez dauden erretzaileei gogorarazten baitiete bide gogor eta luze horretan profesional asko daudela haien ondoan laguntzeko prest", gogorarazi du. Gainera, farmazialari geitu duenez, bide horretan garrantzitsuena erretzeari utzi nahi izatea eta laguntza eskatzea da. Laguntza horretan, Borja Pérezek medikuarekin hitz egitea gomendatzen du, prozesu horretan erretzaileei laguntzen ari den sendagaia jaso dadin. Izan ere, azaldu duenez, Osakidetzak duela denbora gutxitik barne hartzen du, tabakorik gabeko bizitza sustatzeko.

"Osakidetzak lan bikaina egiten du erretzeari uzteko sentsibilizazio-kanpainan, eta, horregatik, guk erretzeari utzi nahi dioten pertsona guztiak entzuten, babesten eta orientatzen ditugu, baina gomendatzen diegu Osakidetzako medikuarekin hitz egitea. Izan ere, erre-tzeari uztea ona da haien osasunerako eta ingurukoentzat", ondorioztatu du Borja Pérez-ek.

Kanpaina berria. Novaltia farmazia-banaketako kooperatibak erretzeari uzten lagun-tzeko kanpainan parte hartuko du, Unnefar Taldeak urte hasieran abian jarri zuen kanpainan, hain zuzen ere. Helburua da 3.000 pertsonak erretzeari uztea botikariaren laguntzarekin batera. Horretarako, kanpaina honetan parte har-tzen ari diren farmazialariek erregistro-orri batean adierazi behar dute zenbat pertsonari laguntzen ari diren, eta, hala, zifraren bilakaera orokorra ikusi ahal izango dute.

"Gaur egun erraztasun eta laguntza gehiago daude erretzeari uzteko. Orain egiten ari garen bezalako laguntza-kanpainek funtsezko funtzioa betetzen dute, bakarrik ez dauden erretzaileei gogorarazten baitiete bide gogor eta luze horretan profesional asko daudela haien ondoan laguntzeko prest".

"Kanpaina honen helburua da behar duenari prozesu osoan laguntzea. Horrela, pertsonak erretzeari uzteko izan ditzakeen motibazioak bultzatzen lagun dakieke, aholkuak emanez eta lagunduz".