"Afrikaren Egunak sentimendu kontrajarriak sortzen ditu". Hitz horiekin, Ángela Nzambi idazle afrikarrak (Euskadiko Afrikaren Aldeko Taldekoa), bertatik Afrikaren Eguna nola bizi izan den azaldu du. Hain zuzen, Gasteizek ere joan den asteartean ospatu zuen kontinente horren eguna, eta aurten ere hiriari egiten dioten ekarpena aitortu die Gasteizko Udalak afrikarrei.

"Alde batetik, jai egun gisa ospatu nahi dugun pertsonak gaude; bubus, txilaba eta turbantez jantzita kalera irtetea, djembé erritmoan dantzatzea; eguraldia lagun dugu, Europako diaspora afrikarren kasuan. Bestalde, badira ohartarazten dutenak ez dagoela ezer ospatzeko, egunak balio behar duela kontinentea eta afrikar pertsonak zelatatzen dituzten gaitzei buruz hausnartzeko, bai eta horien aurrean, indibidualki eta kolektiboki dugun erantzukizunari buruz hausnartzeko ere. Bizitza honetan bezala, orekak aurkitzea da kontua. (Pertsona batzuek badakite itogarriak izaten)", adierazten du Ángela Nzambik. Ildo horretatik, azaltzen duenez, Afrikaren Eguna ezarri zenetik, Afrikako "diasporako pertsona eta komunitateok ospakizun bihurtu dugu", eta Egunak dituen "helburuak hedatu ditugu bizi garen tokietako pertsona, komunitate eta herrietara". Hala, pandemiaren aurretik, "bizi naizen eskualdean", hiriburuko beste jai bat bihurtzen ari zela kontatzen du: "tokiko administrazioaren babesa zuen eta immigrazioaren ardura zuten agintariek inauguratzen zuten ekitaldia. Gure izateko eta egiteko moduen alderdi eta elementuak partekatzeko eguna zen", dio eta gaineratzen du: "Gizarte eta gobernuen oinarrian beharko luke, gizakia berezkoa duen duintasunaz janztea baina kontinenteko leku askotan duintasun hori ezarri gabe egon arren, Afrikaren Egunaren adierazpen eta agendetan gutxieneko horretan oinarritzen ziren egitarauak. Arrazakeriaren aurkako borroka, gaur egun gorantz doana, jasanezina, bizikidetza arautu behar zuten mekanismo berberek betikotua, elkarte askoren zeregina ere bazen".

Eta arrazismo jarduketa horien aurka, joan den asteartean Gasteizko Udala ere agertu zen. Izan ere, aurten ere, Afrikatik etorrita hirian bizi diren pertsona guztiei aitorpena egiteko eguna ospatu zuen hiriak. Ildo horretatik jarraituz, eta ohi bezala, Udalak ekitaldi bat antolatu zuen maiatzaren 25ean, Afrikaren Egunaren harira, "gure hirian bizi diren emakume eta gizon afrikarrak omentzeko"; "pertsona horiek afrikar kontinente herri askotatik datoz eta denek batera aniztasunaren eta senidetasunaren kulturan oinarritutako bizikidetza eredu bat eraikitzen laguntzen dute", azaldu zuten Udaletik. Gainera, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak adierazi zuenez, "Afrikatik datozen albisteak kezkaz bizi ditugu. Oraindik lan handia behar da herrien arteko berdintasuna lortzeko. Mundu justua, berdintasunezkoa eta solidarioa nahi dugu". Hala, maiatzaren 25ean, Afrikaren Eguna, egungo Afrikako Batasuna sortu zela ospatzen da, Afrikako estatuen eta nazioen arteko batasun politikoa eta elkartasuna sustatzeko sortutako ekimena. 58 urte igaro dira, eta Afrika "inoiz baino inplikatuago dago nazioarteko garapen prozesuetan eta bere barne garapenean, nazioarteko komunitateari konpromiso lezio ederra emanez", adierazi zuten Udaletik. "Gure hiriak mundu globalizatu, korapilatsu eta interdependente baten errealitate sozialaren isla dira, eta gaur egungo aniztasuna, arazoak, kontraesanak eta gatazkak erakusten dituzte. Jatorri desberdineko pertsonek harremanak dituztenean, murriztu egiten dira aurreiritziak eta adierazpen baztertzaileak eta arrazistak, eta bestearenganako pertzepzioa eta, oro har, bizikidetza, hobetu egiten dira", esan eta erantsi zuen Gorka Urtaranek: "Gasteizko herritarrak ere bide horretan daude. Denok ikasi dugu, pertsona afrikarrak hirian integratuta baitaude, eta haiek izan baitira beren jatorrizko herrien eta kulturen indarra eta aberastasuna erakutsi dizkigutenak", ondorioztatu zuen alkateak.

"Gure hiriak mundu globalizatu, korapilatsu eta interdependente baten errealitate sozialaren isla dira, eta gaur egungo aniztasuna, arazoak, kontraesanak eta gatazkak erakusten dituzte. Jatorri desberdineko pertsonek harremanak dituztenean, murriztu egiten dira aurreiritziak eta adierazpen baztertzaileak eta arrazistak, eta bestearenganako pertzepzioa eta, oro har, bizikidetza, hobetu egiten dira. Gasteizko herritarrak ere bide horretan daude. Denok ikasi dugu, pertsona afrikarrak hirian integratuta baitaude, eta haiek izan baitira beren jatorrizko herrien eta kulturen indarra eta aberastasuna erakutsi dizkigutenak".

"Gizarte eta gobernuen oinarrian beharko luke, gizakia berezkoa duen duintasunaz janztea baina kontinenteko leku askotan duintasun hori ezarri gabe egon arren, Afrikaren Egunaren adierazpen eta agendetan gutxieneko horretan oinarritzen ziren egitarauak. Arrazakeriaren aurkako borroka, gaur egun gorantz doana, jasanezina, bizikidetza arautu behar zuten mekanismo berberek betikotua, elkarte askoren zeregina ere bazen".