Arabako Batzar Nagusiek marrazketa eta erredakzioko eskola-lehiaketako sariak eman zizkieten atzo Gasteizko eta Kanpezuko hainbat ikastetxetako ikasleei. Hala, epaimahaikideek DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleei eman zizkieten sariak. Hain zuzen ere, marrazketa eta erredakzioko lehen eskola-lehiaketa hori Arabako hiru ikastetxetako ikasleek irabazi zuten: San Inazio ikastetxe gasteiztarreko bi ikaslek, Corazonistas ikastetxeko beste ikasle batek (Gasteizen kokatuta dagoena ere) eta Mendialdea ikastetxeko beste bi irabazlek, jaso zuten saria. Arabako Batzar Nagusitik atzo azaldu zutenez, azken ikastetxe hori Kanpezun kokatuta dagoena da.