Hiretu Hiria programa 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako parte hartzearen inguruko hezkuntzari loturiko programa bat da. Hamabi urteko ibilbidea du proiektu honek, eta atzo Goiuri Jauregian gala berri bat ospatu zen.

Hala, Hiretu Hiria izeneko programa honek oso helburu argia dauka: Gasteizko gazte guztiak parte har-tzen heztea. Horregatik, proiektu honetan benetako egoerekin parte hartzen irakasten da, hiri "osasun-tsua, berdintasunezkoa eta baliozkoa" eraikitzeko. Horrela, eta hainbat lan saiotan (8-10) gazteek inguruko errealitatea aztertu behar dute; horretarako, errealitatearen interesgune ugarien artean gai eta lan-eremu jakin bat hautatu behar dute, jarraian haren inguruan ekimenen bat diseinatu eta praktikara eramateko. Ekimen horien helburua da errealitate hori hobetezea edo aldatzea, hain zuzen ere. Egin behar dituzten saio horiek, normalean, ikastetxeko gelan bertan bideratzen dira, baina, batzutan, kaleko lana ere bihurtzen da aztertzen ari den errealitate hori bere tokian aztertzeko. Lan hori egin eta gero, Hiretu Hiria galan gazteek euren eskaerak eta ekimenak plazaratu behar dituzte eta hori da atzo ospatu zena, hain zuzen. Ildo horretatik jarraituz, atzo, gazteek beraien gaiak azaldu zizkieten ordezkari politikoei, irakasleei, beste ikastetxeetako ikasleei, elkarte laguntzaileei eta gainerako herritarrei. Ekitaldia 17:00etan izan zen eta, Gasteizko Udalak azaldu duenez, azken edizio honetan 19 taldek hartu dute parte, zortzi ikastetxetan banatuta. Aurten, ikastetxe hauek hartu dute parte: Corazonistas, IPI Sansomendi, Nazareth, Ekialdea, Epa El Carmen, Mendebaldea, Koldo Mitxelena eta Egibide, zehazki.

Gaiaren arabera, Koldo Mitxelena ikastetxean pertsona desberdinekiko errespetu faltei buruzko gaiak landu dituzte, eta gai hauetan ere parte hartu dute: ingurune matxistak, arrazismoarekiko tolerantzia, bullying-a, horrek gizartean duen eragina eta Gasteizko hirian animaliak abandonatzea. Bestalde, Egibidetik hainbat gai landu dituzte ikasleek: eskola-bazterketa eta jazarpena, gazteen estereotipoa, egungo hezkuntza-sistema eta hezkuntzaren alternatibak eta ideologizazioa. Proiektu honetarako, Egibide psikoaholkularitza-zerbitzuarekin elkarlanean aritu da "jazarpen-egoerei buruz hausnartzeko". Ildo horretan, jazarpena jasan duten pertsonei laguntzen saiatu dira.

Mendebaldetik Gasteizko auzoen errealitateari heldu diote. "Klase honetan bereizkeria gaia aukeratu dugu eta hiriko auzoen arteko desberdintasun sozialak aztertu ditugu. Horretarako, goiz batean hainbat elkarrizketa egin ditugu maila desberdineko hiru auzo desberdinetan", azaldu zuten.

Ekialdetik, taldeek hezkuntza-sistema, homofobia, arrazakeria eta matxismoa eta adingabeen egoitza-baliabideak landu dituzte. Gainera, gai horiek gauzatzeko eta arazo horiek hobetzeko eta konpontzeko, zentro honek hainbat ekintza egin ditu, hala nola kontzientziazio-kanpaina bat. El Carmenetik indarkeria landu dute Gasteizko kaleetan eta kartzelan. "Dauden indarkeria motak landu ditugu. Gainera, kaleetako indarkeria-egoera batzuk eta nola prebenitu ere aztertu dugu", azaldu zuten.

Korazonistetan sortu diren taldeek beste gaur egungo gaiak landu nahi izan dituzte, hala nola drogek, sexuak eta alkoholak gazteengan duten eragina. Hirian kirola eta gazteria ere landu dituzte. Alde horretatik, drogen aurkako hezkuntza- eta prebentzio-jarduerak egin dituzte. Izan ere, Alkoholiko Anonimoen bi erabiltzailek ere parte hartu dute beraien esperientzia kontatzeko. Nazarethen, berriz, helduen iritzia izan dute ardatz. Zehazki, gazteen helduek duten iritziari buruzko azterketa eta hausnarketa pertsonala egin dute, eta bideo bat sortu dute haietaz duten irudia "ez dela egia" aldarrikatzeko.

Azkenik, Sansomendin pertsona anonimo batek, bere ikuspegitik eta esperientziatik, maitasun toxikoa eta bullinga ulertzen lagundu du. Gai eta arazo zehatzak izan dira landu dituztenak han, hala nola, suizidioa, haurdunaldiak eta abortuak, bullyinga eta maitasun toxikoa, besteak beste.

Programa. Hiretu Hiria izeneko programa honek oso helburu argia dauka: Gasteizko gazte guztiak parte hartzen heztea. Horregatik, proiektu honetan benetako egoerekin parte har-tzen irakasten da, hiri "osasun-tsua, berdintasunezkoa eta baliozkoa" eraikitzeko. Horrela, eta hainbat lan saiotan gazteek inguruko errealitatea aztertu behar dute; horretarako, errealitatearen interesgune ugarien artean gai eta lan-eremu jakin bat hautatu behar dute, jarraian haren inguruan ekimenen bat diseinatu eta praktikara eramateko. Ekimen horien helburua da errealitate hori hobetezea edo aldatzea, hain zuzen ere. Egin behar dituzten saio horiek, normalean, ikastetxeko gelan bertan bideratzen dira, baina, batzutan, kaleko lana ere bihurtzen da aztertzen ari den errealitate hori bere tokian aztertzeko.

Taldeak. Atzo, gazteek beraien gaiak azaldu zizkieten ordezkari politikoei, irakasleei, beste ikastetxeetako ikasleei, elkarte laguntzaileei eta gainerako herritarrei.Ekitaldia 17:00etan izan zen eta, Gasteizko Udalak azaldu duenez, azken edizio honetan 19 taldek hartu dute parte, zortzi ikastetxetan banatuta. Aurten, ikastetxe hauek hartu dute parte: Corazonistas, IPI Sansomendi, Nazareth, Ekialdea, Epa El Carmen, Mendebaldea, Koldo Mitxelena eta Egibide, zehazki.