Gizartea sentsibilizatzea eta koronabirusaren pandemiaren aurkako konponbidearen parte izatea. Helburu horrekin, Euskadiko Garapenerako GKEen koordinatkundeak Eraikuntzaren podcastaren hirugarren atala argitaratu du. Lau kapitulutan, koronabirusaren egungo pandemiari buruzko gaiak jorratzen dira, baita ondorioei eta konponbideari buruzkoak ere.

Horrela, irabazi asmorik gabeko erakundeen koordinakundeak atzo azaldu zuenez, bertako kideek kaleak zeharkatu dituzte herritarrekin hitz egiteko eta egon daitezkeen istorio guztiak bertatik bertara ezagutzeko. Hain zuzen, beraien hitzetan, "gure kaleetan barrena ibili gara, jendearekin eta erakunde sozialekin eseri eta hitz egiteko, euren istorioak eta egungo egoerari buruz dituzten iritziak, bizipenak, beldurrak eta proposamenak ezagutzeko". Izan ere, lan honen helburua da era guztietako ideiak eta iradokizunak biltzea, "gure gizartea berriro sortzeko indarra izan dezagun. Berreraikitze hori hainbat baliotan oinarrituko da, besteak beste, lankidetzan, sormenean, solidaritatean, konpromisoan eta denon ongizatean.

Entzuten jakiteko eta ekarpenak egiteko unea da", erantsi zuten. Gainera, eta ildo beretik, ekimen honen beste helburu nagusietako bat da "pertsona bakoitza konponbidearen zati" izateak duen garrantziari buruzko hausnarketa sortzea herritarrengan. "Herritar arduratsuak, kontzientziadunak eta kritikoak sortzen lagundu nahi dugu, baita euren ordezkari politikoekin zorrotzak izango diren herritarrak ere, politika solidarioak eta bidezkoak defini ditzaten, are gehiago, une hauetan", azpimarratu zuten.

Lehenengo atalak Zein mundu eraiki nahi dugu Covid-19aren krisiaren ostean? du izena eta pandemia amaitzen denerako herritarren amets eta nahiak biltzen dituen soinu-muntaketa da. Bigarren atala, Zer balio behar ditugu? du izenburutzat, eta bertan herritarrek egungo krisiaren osteko gizarte berriaren oinarria osa-tzen duten balioen errepasoa egiten du. Berriki argitaratutako hirugarren kapituluan, Norekin berreraiki behar dugu gizartea? izenburua duena, jorratzen dira erronka horretan inplikatua dauden aliantzak eta eragileak. "Beharrezkoa da bat egitea hamaika urtez lanean ari diren gizarte mugimenduekin (besteak beste garapenerako GKEak, feminismoa edota arrazakeriaren kontrakoa elkarteak)", nabarmendu zuten. Gizartea eraldatzea da haien helburua, kolektiboan oinarrituta, "betiere pertsona guztientzat eta leku orotan bidezkoagoa den beste mundu bat lortzeko, are gehiago pandemia-osteko egoera honetan", zioten zenbait ahotsek grabazioan. "Baina ezin dugu ahaztu eraldaketarako benetako indarra gizartean eta ekintza indibidualetan dagoela. Jendarteak, bere osotasunean, izan behar du irtenbideen protagonista, ez ikusle hutsa", gaineratu zuten. "Gure inguruan grabatutako lekukotzak dira. Gure gizartearen aniztasuna islatzen dute, baina katarsi hori gizarte berri baten oinarriak finkatzeko baliatzeko beharra partekatzen dute. Garapen-eredu berri bat da, eta, bertan, hutsala eta azalekoa baztertu eta mundu hobea eraiki behar dugu, pertsona guztientzat eta leku guztietan, inor bazter utzi gabe", azaldu zuten GKEen koordinakundetik.

Horregatik guztiagatik, GKEen koordinakundeak adierazi zuen bideo hau elkartasunerako deia dela, herritarrak inoiz baino gehiago irtenbidearen parte izan daitezen. Izan ere, koronabirusaren pandemia dela eta, azken urteotan munduko pobreziaren aurka egindako aurrerapenak "geldiarazten" ari dira, baita desberdintasunaren aurka egindako aurrerapenak ere. "Lankide-tza-politikak ezinbestekoak dira, larrialdi honetan inor atzean gera ez dadin. Osterantzean, irtenbidea ez da ez eraginkorra ez bidezkoa izango", ondorioztatu zuten.

Hirugarren atala. Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak, nazioarteko lankide-tzan lan egiten duten 79 euskal GKE biltzen dituen sareak, plazaratu du Eraikuntza podcastaren hirugarren atala. Guztira lau soinu-atal dira, eta egungo pandemiaren, ondorioei eta irtenbideei buruzko hainbat gai jorratzen dituzte.

"Gure kaleetan barrena ibili gara, jendearekin eta erakunde sozialekin eseri eta hitz egiteko, euren istorioak eta egungo egoerari buruz dituzten iritziak, bizipenak, beldurrak eta proposamenak ezagutzeko. Lan honen helburua da era guztietako ideiak eta iradokizunak biltzea da, gure gizartea berriro sortzeko indarra izan dezagun. Berreraikitze hori hainbat baliotan oinarrituko da, besteak beste, lankidetzan, sormenean, solidaritatean, konpromisoan eta denon ongizatean. Entzuten jakiteko eta ekarpenak egiteko unea da".

"Herritar arduratsuak eta kritikoak sortzen lagun nahi dugu".