Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako basoek sortzen duten nortasunak eta atxikimenduak erraztu eta motibatzen dituzte arabarrak eta euskaldunak euskaraz komunikatzera. Hala berresten du People&Nature nazioarteko zien-tzia-aldizkarian argitaratutako ikerketa berri batek, zehazki euskararen eta Euskal Herriko basoen balioen arteko loturak aztertu dituenak.

Hala, BC3ko ikertzaileek eta Bristolgo Unibertsitateak erakutsi dute interesa euskal naturan eta euskararekin duten harremanean. Izan ere, ikertzaileek diote hizkuntzak baldintzatzen duela gizarte-talde batek ingurumenarekin eta naturaren balioekin duen erlazioa: "Ikerketa Euskal Herriko ekialdean burutu zuten 2019 urtetik geroztik, Aezkoa, Garazi, Zaraitzu eta Zuberoa ibarretan hain zuzen ere, hango gizarteak Iratiko eta Arbailetako basoekiko dituzten balioak aztertu dituztelarik. Ikerketaren emaitzen arabera, tokiko natura identitatearentzat eta lekuarekiko atxikimenduarentzat garrantzitsua dela ondorioztatu dute, eta, nortasun eta atxikimendua, halaber, zenbait pertsonak euskara ulertu eta hitz egitearekin lotzen dutela ikusi dute", azaldu dute. Hau da, nahiz eta Euskal Herriko populazioa talde desberdina izan, "balio desberdinak izan ditzake naturaren inguruan", azaldu dute. Hain zuzen, ikerketaren arabera, badago natura euskararen bidez ulertu eta gozatzen duen jende multzo bat. Ikerketak ehun parte-hartzaile baino gehiago izan zituen, eta askotariko metodologia erabili zen; izan ere, taldeko elkarrizketak eta eztabaidak egiteaz gain, baloreen lehentasunak ere aztertu dira kuantitatiboki.

Dylan Inglis, ikertzaileetako baten hitzetan, "Euskal Herriko jendearekin hitz egitean, argi geratu zitzaigun inguruko basoek balio handia dutela haientzat. Adibidez, euskal pirinioak eremu eleaniztuna dira, eta horregatik interesatu zi-tzaigun aztertzea ea tokiko hizkuntza, euskara, garrantzi handiko aldagaia ote zen naturarekiko harremanetan", azaldu eta gehitu du: "Ez genekien non eta nola erakuts zitezkeen harreman horiek, baina, ikerketan aurrera egin ahala, konturatu ginen pertsona-talde esanguratsu batek euskara basoekin lotzen duela". Bestalde, ikerketa honen beste autore baten arabera, biodibertsitatea galtzeari aurre egiteko, funtsezkoa da naturaren balioak hobeto ulertzea. Izan ere, argitzen duenez, natura da herritarren ongizate emozionalaren iturri nagusietako bat, eta horregatik du harremana hizkuntzarekin. Horrela, Unai Pascualen hitzetan, "naturak ondasun materialak emateaz gainera gure ongizate mental, kultur-identitate eta leku-atxikimendurako ere pisuzkoa da, nahiz eta politikan berriki arte harreman hauei garrantzi eskasa eman izan zaien". Gainera, adierazi dutenez, Unai Pascual harritu egin zen, orain arte balio horietan hizkuntza kontuan hartu ez zela ikustean "gizarte eleanitzetan hizkuntzekin ditugun harremanek gure eguneroko jardunean garrantzitsuak ziruditelako, gurean ez ezik: munduan gizarte gehienak eleanitzak dira".

"Hizkuntza eta naturaren balioen artean aurkitutako loturak hizkun-tza zein natura zaintzeko mugimenduetarako berritzaileak" izan litezkeela dio, eta "munduko beste leku batzuetan lotura hauek ikertzeko premia" ere azpimarratu du. Horregatik guztiagatik, bi ikertzaileek adierazi dute ikerketen emai-tzek naturaren balioak hobeto uler-tzeko balio izateaz gain, "arrazoi garrantzitsua ematen dutela hizkuntza minoritarioak babesteko". Alde horretatik, Euskal Herriko basoek, beraz, "garrantzi handia" ematen diote pertsonen identitateari eta tokiarekiko atxikimenduari. "Beraz, hizkuntza-aniztasuna babestu eta sustatzeko ahaleginak natura eta, ondorioz, mundu mailako tokiko iraunkortasuna ere susta ditzake", ondorioztatu dute.

Ikerketa. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako basoek sortzen duten nortasunak eta atxikimenduak erraztu eta motiba-tzen dituzte arabarrak eta euskaldunak euskaraz komunikatzera. Hala berresten du People&Nature nazioarteko zientzia-aldizkarian argitaratutako ikerketa berri batek, zehazki euskararen eta Euskal Herriko basoen balioen arteko loturak aztertu dituenak.

Ondorioak. Bi ikertzaileek adierazi dute ikerketen emai-tzek naturaren balioak hobeto ulertzeko balio izateaz gain, "arrazoi garrantzitsua ematen dutela hizkuntza minoritarioak babesteko". Alde horretatik, Euskal Herriko basoek, beraz, "garrantzi handia" ematen diote pertsonen identitateari eta tokiarekiko atxikimenduari. "Beraz, hizkuntza-aniztasuna babestu eta sustatzeko ahaleginak natura eta, ondorioz, mundu mailako tokiko iraunkortasuna ere susta ditzake", ondorioztatu dute.

"Naturak ondasun materialak emateaz gainera gure ongizate mental, kultur-identitate eta leku-atxikimendurako ere pisuzkoa da nahiz eta politikan berriki arte harreman hauei garrantzi eskasa eman izan zaien".