Dieta mediterraneoak ezaugarri osasungarriak ditu, gaixotasun metabolikoei eta kardiobaskularrei aurre egiten dietenak. Hala ere, komeni al da dieta hori koronabirusaren birusari aurre egiteko ere? Hain zuzen ere, horixe da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) zenbait ikertzailek eta IMDEAko ikertzailek aztertu dutena.

Hain zuzen ere, Alfredo Martinez eta Iñaki Milton ikertzaileek eta Maria Puy Portillo eta Laura Isabel Arellano ikertzaileek aztertu dute sistema immunologikoari zer onura ekar diezaiokeen ongi elikatzeak, koronabirusari berari aurre egiteko. Unibertsitateko atarian argitaratutako eta The Conversationek idatzitako ikerketa hau hizpide duten artikuluan diotenez, iaz eta 2021eko lau hilabete hauetan, asko ikertzen ari dira koronabirusari eta hori prebenitu dezaketen faktoreei buruz. Hala ere, kexu dira azterlan gutxi egin direla gaixotasun horri buruzko eredu dietetiko espezifikoak izan ditzaketen onurak aztertzeko. Bertan diotenez, "dieta mediterraneo deitutakoaren kasuan, aski ezagunak dira gaixotasun metabolikoetan eta kardiobaskularretan dituen propietate onuragarriak. Hala ere, gomendagarria al litzateke Covi-19rako ere?", galdetu eta erantzuten dute: "Dieta mediterraneoa eredu dietetiko osasungarrienetako bat da. Honako bereizgarri hauek ditu: landare jatorriko elikagai ugari kontsumitzen da (barazkiak, frutak, lekaleak eta fruitu lehorrak), oliba olioa da gantz iturri nagusia eta esnea, esnekiak, arraina eta haragi zuria neurrian har-tzen dira. Elikagai horiek jateak gantz-azido monoasegabeak eta poliasegabeak ematen ditu, bai eta beste konposatu bioaktibo batzuk ere; tartean, polifenolak, zeinak landare jatorriko elikagaietan egoten diren". Horri dagokionez, gainera-tzen dute azterlan askotan nabarmentzen direla dieta horren onurak, eta elikagai horien kontsumoak ere nabarmen lagun dezakeela koronabirusa hobeto gainditzen. "Bestalde, diotenez, bereziki dieta mediterraneoko elikagaietan dauden nutrienteek (esaterako, ?-3 gantz-azidoak, polifenolak eta D bitamina) eran-tzun immunea hobetzen dute biriketako infekzioetan. Efektu hori interesgarria litzateke Covid-19aren kasuan ere, lagunduko lukeelako, batetik, kutsatzea eragozten edo zailtzen eta, bestetik, erantzun immunitarioa hobetzen, jada kutsatu baldin bagara", azaldu dute artikulu horretan. "Horri gehitu beharko genioke Covid-19a harrapatzen dutenen klinikak pronostiko okerragoa duela (patologiaren larritasuna) azpiko patologiak baldin badaude. Obesitatea edo diabetesa dutenen kasua da hori: bi gaitz horiek bereizgarri dute intentsitate txikiko egoera inflamatorio kronikoa, zeina Covid-19agatiko heriotza tasa handiagoarekin erlazionatu den", gaineratu dute.

Ildo horretatik jarraituz, azaldu dute "gaixotasun kardiobaskularrak dituztenen artean heriotza tasa handiagoa dela gaixotasuna harrapa-tzen badute. Hain zuzen ere, covid-19aren konplikazioetako bat plaketa agregazioaren areagotzea da, eta horrek konplikazio tronbotikoak eragin ditzake".

"Hori horrela izanik, dieta mediterraneoa erreferentziako eredu dietetikoa izan da aspalditik gaixotasun kronikoak eta metabolikoak prebenitzeko eta tratatzeko. Dieta mediterraneoak oraindik ere prebalentzia handia duten patologia horietarako dituen onurak kontuan hartuta, gomendatzeko moduko dieta izango litzakete Covid-19aren kasuan ere", azpimarratu dute.

Horregatik guztiagatik, ikerlari horiek ondorioztatu dute nahikoa ebidentzia dagoela dieta mediterraneoa elikadura positibo eta gomendagarritzat jotzeko, koronabirusaren aurka borrokatzeko. Horrez gain, beste gaixotasun kroniko inflamatorioetatik babesten dutela ere gaineratu dute. "Nolanahi ere, higieneko eta urruntze sozialeko neurriak betetzea da, oraindik ere, gaixotasuna harrapatzeko arriskua gutxitzeko neurri eraginkorrena", ondorioztatu dute.

Ikerketa. Dieta mediterraneoak ezaugarri osasungarriak ditu, gaixotasun metabolikoei eta kardiobaskularrei aurre egiten dietenak. Hala ere, komeni al da dieta hori koronabirusaren birusari aurre egiteko ere? Hain zuzen ere, horixe da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) zenbait ikertzailek eta IMDEAko ikertzailek aztertu dutena. Hain zuzen ere, Alfredo Martinez eta Iñaki Milton iker-tzaileek eta Maria Puy Portillo eta Laura Isabel Arellano iker-tzaileek aztertu dute sistema immunologikoari zer onura ekar diezaiokeen ongi elikatzeak, koronabirusari berari aurre egiteko. Unibertsitateko atarian argitaratutako eta The Conversationek idatzitako ikerketa hau hizpide duten artikuluan diotenez, iaz eta 2021eko lau hilabete hauetan, asko ikertzen ari dira koronabirusari eta hori prebenitu dezaketen faktoreei buruz.

Dieta mediterraneoa erreferentziako eredu dietetikoa izan da aspalditik gaixotasun kronikoak eta metabolikoak prebenitzeko eta tratatzeko. Dieta mediterraneoak oraindik ere prebalentzia handia duten patologia horietarako dituen onurak kontuan hartuta, gomendatzeko moduko dieta izango litzakete Covid-19aren kasuan ere"