- Ezker Anitza-IUk gogoan izan zituen atzo Azazetan hil zituzten 16 lagunak, Mola jeneralak agindutako krimen frankisten 84. urteurrena dela eta. Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiak parte hartu zuen 12:00etan Gasteizko Santa Barbara plazan egindako omenaldian, EH Bilduk, Equok, Elkarrekin Podemosek eta Ezker Ani-tza-IUk deituta.

Hala, ekitaldi horrekin, fusilatutako 16 pertsonak gogoratzeaz gain, frankismoaren biktima guztiak gogoratu nahi izan zituzten, “oraindik herri honetako areketan lurperatuta geratzen baitira, justizia egiteko zain”, azaldu zuen Isabel Saludek. Oroimenetik askatasunera omenezko ekitaldia EH Bilduk, Equok, Podemos - Ahal Duguk eta Ezker Anitza-IUk deitu zuten, eta duela 84 urte Azazetan gertatutako krimenen kontakizuna irakurri zuten elkarrekin. Ildo horretatik, Isabel Saludek azaldu zuenez, “zoritxarrez, ideia faxisten berragertze batean gaude, erakundeetan ere ordezkatuta baitaude; horregatik, garran-tzitsua da haien oroimena bizirik mantentzea eta historia gogoratzea, egia, justizia, erreparazioa eta halako gertakari latzak berriro ez errepikatzeko bermea eskatzeko”. “Azazetako fusilamenduak 1937ko martxoaren 31tik apirilaren 1era bitarteko goizaldean gertatu ziren, eta Mola jeneralak Gasteizera egin zuen bisitan agindu zituen, altxatutako indar frankisten berehalako erasoaldia amai-tzeko asmoz”, gogorarazi zuten. “16 lagunak Gasteizko espetxean zeuden. Martxoaren 31ko gauean aske utzi zituzten, baina berehala atxilotu eta Azazeta mendira eraman zituzten, eta han fusilatu zituzten, aurretiazko epaiketarik gabe”.