EAEko per capita BPGaren balio handieneko hiru eskualdeak biltzen ditu Arabako lurralde historikoak, Eustatek argitaratutako azken txostenaren arabera.

Arabako Errioxa da buru, 65.495 euroko biztanleko BPG baitu. "Eskualde horren barruan, zeinen biztanleko BPG Euskal AEko batezbestekoa baino % 86,1 handiagoa den, Laguardia, Eskuernaga, Samaniego eta Eltziego nabarmentzen dira, guztiak ere ardogintza-sektorearekin lotutako industriako jarduerarekin zerikusia dutenak". Añanak eta Gorbeialdeak dituzte lehenengo hiru eskualde-postuak osa-tzen: biztanleko BPG 51.510 eta 48.531 eurokoa da, hurrenez hurren, beste bi horietan. Arabako Errioxan bezala, bi eskualdeetan Balio Erantsiaren % 55 baino gehiago industriako jardueretan oinarritzen da. Gainera, eta ildo horretatik, txosten honetan ere zehazten da Arabako hiriburuak industria-sektoreak pisu handiagoa duela eta Euskadiko batez bestekoa gainditzen duela. "Gasteizen, Industriaren sektoreak pisu handia du (%26,5) beste bi hiriburuen aldean, eta Euskal AEko batezbestekoa (%24,1) baino handiagoa bada, gainera. Arabako hiriburuan Industriaren sektoreak duen pisua Automobilgintzan eta Kautxuzko Produktuen fabrikazioan oinarritzen da. Industriaren sektoreak, ordea, pisu txikiagoa du Donostian (%4,7) eta Bilbon (%4,1)", nabarmendu dute txostenean.

Esan bezala, Eskualdeka, Arabako lurraldeak Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleko BPG baliorik handienak dituzten hiru eskualdeak ditu, eta Arabako Errioxa da buru. Laugarren eta bosgarren, hurrenez hurren, Durangaldea agertzen da Bizkaian, 41.809 euroko biztanleko BPGrekin, eta Debagoiena Gipuzkoan (39.176 euro), "biak ere industriako eta zerbitzuetako jardueren arteko banaketa orekatuarekin". Bestalde, "eskualdeak non neurri handiagoan gailentzen diren zerbitzuetako jarduerak dira Bilbo Handia (non Balio Erantsi Gordinaren % 79,1 zerbitzuak diren), Donostialdea (%77,5), Bidasoa Beherea (%74,3) eta Enkartazioak (%73,3), guztiak ere, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoaren gainetik, non zerbitzuak % 69,2 izan baitira 2018an", azpimarratu dute.

Eustatek landutako datuen arabera, Bizkaiko Zamudioko udalerriak du, berriz ere, 2018an, EAEko biztanleko Barne Produktu Gordinik altuena. Bigarren eta hirugarren, berriz, daude Zierbena, Bizkaian ere, eta Olaberria, Gipuzkoan. Araban Berantevilla da biztanleko BPG handiena duen udalerria, EAEn zazpigarren.

Horrela, txostenean adierazi dutenez, "biztanleko BPGren rankingean lehena den Zamudioko enpresa-ehuna antzera banatuta dago sektore industrialaren (%44,7) eta zerbi-tzuen (%50,8) artean. Hori gertatzen da, batez ere, udalerrian manufaktura-enpresa ugari daudelako (bereziki Garraio-materialaren ekoizpenari lotutakoak), baita industriari oso lotutako Zerbitzu teknologikoetako enpresak ere". Zierbena bigarrena da, eta hazkunde handia izan du 2017arekin alderatuz gero, batez ere energia elektrikoaren ekoizpen- eta banaketa-sektorearen Balio Erantsi Gordina igo egin delako; horren ondorioz, Industria eta Energia sektoreak %79ko hazkundea izan du udalerriko jarduera osoan. Olaberriaren kasuan ere, industria-izaera nabarmena du (%81,4), manufaktura-alderdia nabarmentzen da, bereziki Siderurgiaren adarra eta erabilera orokorreko makinen ekoizpena.

Bukatzeko, udal BPG handiena duten udalerrien artean, eta industria-jarduera nagusi dutenen aurrekoak ez bezala, Loiu eta Derio ere ageri dira, zeinetan Zerbitzuen sektoreak baitu pisurik handiena; %71,4 Loiun, aireportu-jarduerari Atxikitako zerbitzuei esker, besteak beste, eta %83,4 Derion, non oso garrantzi handitakoak diren Jarduera profesionalak eta Informazioko eta komunikazioetako zerbitzuak.

Hiriburuei dagokienez, "Donostiak 2018an EAEko biztanleko BPGrekiko posizio erlatibo altuena erakutsi du, 119ko indizea, hau da, bere biztanleko BPG Autonomia Erkidegoko batezbestekoa baino % 19,0 handiagoa da. Gasteizen 103ko indizea dago, eta Bilbon, berriz, 100ekoa, Euskal AEko batezbestekoan"esan eta gaineratu dute: "Hiru hiriburuetan zerbitzuetako jarduerak dira nagusi, eta horien artean nabarmentzekoak dira Higiezinen Jarduerak, Ostalaritza eta Administrazio Publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuak".

Eskualdeak. Arabako lurraldeak Euskal AEko biztanleko BPG baliorik handienak dituzten hiru eskualdeak ditu, eta Arabako Errioxa da buru, 65.495 euroko biztanleko BPG baitu. Eskualde horren barruan, zeinen biztanleko BPG Euskal AEko batezbestekoa baino % 86,1 handiagoa den, Laguardia, Eskuernaga, Samaniego eta Eltziego nabarmentzen dira, guztiak ere ardogintza-sektorearekin lotutako industriako jarduerarekin zerikusia dutenak. Añanak eta Gorbeialdeak dituzte lehenengo hiru eskualde-postuak osatzen: biztanleko BPG 51.510 eta 48.531 eurokoa da, hurrenez hurren, beste bi horietan. Arabako Errioxan bezala, bi eskualdeetan Balio Erantsiaren % 55,0 baino gehiago industriako jardueretan oinarritzen da.

Besteak. Laugarren eta bosgarren, hurrenez hurren, Durangaldea agertzen da Bizkaian, 41.809 euroko biztanleko BPGrekin, eta Debagoiena Gipuzkoan (39.176 euro), biak ere industriako eta zerbitzuetako jardueren arteko banaketa orekatuarekin. Bestalde, eskualdeak non neurri handiagoan gailentzen diren zerbitzuetako jarduerak dira Bilbo Handia (non Balio Erantsi Gordinaren %79,1 zerbitzuak diren), Donostialdea (%77,5), Bidasoa Beherea (%74,3) eta Enkartazioak (%73,3), guztiak ere, halaber, Euskal AEko batezbestekoaren gainetik, non zerbitzuak %69,2 izan baitira 2018an.

44,7

Biztanleko BPGren rankingean lehena den Zamudioko enpresa-ehuna antzera banatuta dago sektore industrialaren (% 44,7) eta zerbitzuen (% 50,8) artean. Hori gertatzen da, batez ere, udalerrian manufaktura-enpresa ugari daudelako (bereziki Garraio-materialaren ekoizpenari lotutakoak), baita industriari oso lotutako Zerbitzu teknologikoetako enpresak ere. "Zierbena bigarren postuan dago, eta hazkunde garrantzitsua izan du 2017. urtearekin alderatuta, batez ere Energia elektrikoaren ekoizpen eta banaketa sektorearen Balio Erantsi Gordinak gora egin duelako; horren ondorioz, Industria eta Energia sektorea % 79,0 izan da udalerriko jarduera osoan. Olaberriaren kasuan ere industria-izaera nabarmena du (% 81,4), eta manufaktura-zatia gailentzen da, bereziki Siderurgia adarra eta Erabilera orokorreko makineriaren produkzioa", adierazi dute Euskal Estatistita Erakundekak (Eustat) argitaratutako azken txostenean.