- Tokiko Gobernu Batzarrak oniritzia eman die partikularrek Gasteizko Udalari egindako bi dohaintzari: 1876. urtera arte hiriko kirurgialari titularra izandako Geronimo Roureren erretratu bat eta XIX. mendearen hasierako erloju automata musikal bat; erlojua 1958. eta 1992. urteen artean udaleko erloju-konpontzailea izandako Manuel Echeandia Lagosena izan zen bere garaian. Azken pieza horrek udaletxeko Kinten aretoa apainduko du, udalaren egoitzako gune nobleetako bat. Geronimo Roureren erretratuari dagokionez, bere hereniloba Jeronimo Roure Perezek Udalari emandako dohaintza da.