- Udal gobernuak laguntzak emateko aparteko deialdia onetsi zuen atzo, osasun-krisiak jotako Gasteizko turismoaren sektoreari laguntzeko. Dirulaguntzen ildoa Ekonomia Sustapenerako Sailak bultzatu du eta 2021erako laguntza-planaren lehen fasearen barruan dago; 100.000 euroko aurrekontua du eta bidaia-agentziei, turismo-gidariei, egoitza turistiko txikiei eta biltzarren antolatzaileei daude zuzenduta. Lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapenerako zinegotzi Maider Etxebarriak adierazi Zuenez, “guretzat funtsezkoa da turismoaren sektorearekin lankidetzan aritzea, eta, horregatik, agintaldi honetan berariazko laguntzak jarri ditugu martxan”.