- Turismoa eta bere gastu ekonomikoa ere, sektoreka, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratu berri dituen txostenetako bat da. Ostalaritzak irabazien marjina jaitsi badu ere, azken urteetako turismoaren gastua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan igo egin dela azaldu dute azken txostenetan. Hain zuzen ere, aste honetan bertan argitaratutako azterlan honek Euskadiko hiru lurraldeetan turismo-gastua hazi zen 2019ko datuak islatzen ditu.

Gastu turistikoaren igoera hori azaltzeko, aipatzekoa da bi agregatuk osatzen dutela gastu turistikoa: lehenik eta behin, turismo hartzailea, atzerritik edota Espainiatik datozen bidaiarien Euskadiko gastu turistikoa barne hartzen duena, eta, bigarrenik, turismoaren beste osagaiak, Euskadiko erkidegoan bertan bizi direnen gastu turistikoa gehituta lortzen direnak. Besteak beste, jatorrian eta bidaiatu aurretik egiten diren gastuak eta turismoarekin lotutako administrazio publikoen gastua dira.

Ildo horretatik, azpimarratzekoa da 2019ko gastu turistikoaren%59,8 Turismo hartzaileak egin zuela, eta 2010-2019 aldian haren ekarpena ehuneko 7,8 puntu igo zela. Izan ere, aldi horretan %60,8ko hazkundea izan du, eta beste agregatuan, berriz, %17,2koa, txostenean azaldu dutenez.

Bestalde, "Turismoaren Kontu Satelitean bildutako informazioari esker, EAEko Turismo-saldoa kalkula daiteke, hau da, Turismo hartzailearen eta Turismo igorlearen arteko aldea". Azken hori da, hain zuzen ere, Euskadiko egoiliarrek Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten dituzten turismoko bidaietan egiten duten gastua. Zentzu horretan, nabarmentzekoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan turismo-saldoa negatiboa dela, eta 1.702 milioi eurora iritsi dela 2019an. Hau da, 2010. eta 2011. urteetako zifren antzekoa, eta 2010-2019 aldiko minimoa 2016an izan zen, 1.232 milioi euro, hain zuzen. Bukatzeko, 2019an turismo-gastuak gora egin zuen hiru lurraldeetan, baina erritmo desberdinetan. Gipuzkoan hazi zen gehien gastua, %5,6; Bizkaian % 3 eta Araban %2,1. "Bilakaera horren arabera, Gipuzkoako tokia Euskal AEko turismo-gastuan zazpi hamarren handitu zen, %42,2ra iritsiz; Bizkaikoaren antzekoa izan zen (% 44,5), eta Arabak % 13,3ko ekarpena egin zuen", azpimarratu dute Euskal Estatistika Erakundetik argitaratutako txostenean.

Datuak. Turismoa eta bere gastu ekonomikoa ere, sektoreka, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratu berri dituen txostenetako bat da. Ostalaritzak irabazien marjina jaitsi badu ere, azken urteetako turismoaren gastua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan igo egin dela azaldu dute azken txostenetan. Hain zuzen ere, aste honetan bertan argitaratutako azterlan honek Euskadiko hiru lurraldeetan turismo-gastua hazi zen 2019ko datuak islatzen ditu.