- Gasteizko San Viator Ikastetxea eta Ipi Sansomendik irabazi dute 37. ONCE Gizarte Taldearen Eskola Lehiaketaren fase arabarra. Aurtengo edizioan, guztira, Arabako bost ikastetxetako 210 ikaslek eta bost irakaslek parte hartu dute, aldiz estatu mailan 1.684 ikastetxetako 152.292 ikaslek eta 2.219 irakaslek, eta guztiek teknologia berrien erabilera arduratsua egiten ikasiz, eta abusuak nahi ez diren arriskuak eta ondorioak aintzat izanik.

ConexiÓN, AdicciOFF. Hau ez da jokoa lelopean, ekimena sentsibilizaziorako publizitate-kanpaina bat sortzea izan da, gizarte osoa inspiratzeko moduko mezu batekin. Horretarako, teknologia berrien erabilera egokiari buruz eztabaidatzeko eta lan egiteko hainbat tresna jarri dira parte-hartzaileen eskura, haien gaitasun sozialak hobetzeko eta pertsona guztientzat egokitutako ingurunea lortzeko proposamenak eginez”, azaldu zuten atzo ONCEtik eta gaineratu zuten; “Azpimarratzekoa da, eskolak pandemiagatik etenda ikusi dituzten irakasle eta ikasleen eskariaren aurrean, ONCE Gizarte Taldeak izena emateko epea otsailaren amaierara arte luzatzea erabaki zuela, eta neurri berezi horrek urteko lehen bi hilabete hauetan lanak aurkeztea erraztu duela”.

ONCE Gizarte Taldearen 37. Eskola Lehiaketan ikastetxe publiko, itundu eta pribatuetako ikasle guztiek eman ahal izan dute izena, Lehen Hezkuntzatik Batxilergora, Hezkuntza Bereziaz eta Lanbide Heziketaz gain.“Epaimahaiak modu berezian baloratu ditu aurkeztutako lanen sormena, kalitatea, mezua eta irisgarritasuna; izan ere, aurreko edizioetan bezala, lehiaketa maila probintzialetan (martxoan), autonomikoan (apirilean) eta estatukoan (maiatzean) egingo da.”, ondorioztatu zuten. Arabako epaimahaia Concha de la Fuentek burutu du, Arabako ONCEren Agentziako zuzendariak. Eta honako hauek osatu dute: Jose Angel Saenz de Viteri, ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko kideak; Arantza Uriarte, Arabako ONCEko errehabilitazio-teknikariak; eta Saioa Echeazarra, Arabako kazetariak, hain zuzen ere.