Autobus elektriko adimen-tsuaren ibilbidean oinezkoen lehentasunik gabeko pasabideak seinaleztatzen hasi da Udala. Bide-marra berde eta zuriekin markatuko dira jendeak modu naturalean gurutzatzen baditu ere BEAk igarotzeko lehentasuna izango duen leku horiek. Hain zuzen ere, autobus elektriko adimentsuaren ibilbide osoan baliatuko da sistema hori, beharrezkotzat jotzen den lekuetan. Kasu gehienetan, zebrabidea dago leku horietan, baina BEAren erreia egiten delarik desagertu egingo dira halako pasabideak.