- Zortzi urte arteko seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiei lagunduko die Bidatu programak, babesgabetasun-egoera moderatuan daudelarik, familia- eta gizarte-laguntzarik gabe.

“Hain zuzen ere, harrera egiteaz gain, egoera hobetzen, gizartean integratzen eta garapen pertsonalean aurrera egiten laguntzen die familia horiei Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak kudeatzen duen programa horrek. Udalaren jabetzako etxebizitzetan gauzatzen da programa, gehienez 6 amari eta 12 seme-alabari eskaintzen zaielarik arreta aldi berean”, azaldu zuten atzo Gasteizko Udaletik. Lekurik izanez gero, bi urtetik beherako seme-alabak dituzten ama lehenerdiek osatutako familiek ere jo ahal izango dute baliabide horretara.